Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2026ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2474

IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiak itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko ondasunak okupatzeko egindako emakida-eskaera, Hondarribiko udal-mugartean (Gipuzkoa) proiektu honen obrak gauzatzeko: Jaitzubiako bizikleta eta oinezkoentzako bidea eraikitzeko proiektua, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Arloko Planaren 1. ibilbidearen 01 012F zatia.

Erref.: 2026/006688.

Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 74. artikuluan eta Itsasbazterren Araudi Orokorra onartzen duen urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren 152.8.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, jendaurrean jartzen da aipatutako emakida-eskaera, hogei (20) egun balioduneko epean, espedientea osatzen duten agiriak kontsultatzeko eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak eta oharrak aurkezteko.

Dokumentazioa webgune honetan kontsulta daiteke:

https://www.euskadi.eus/iljp-eskaera-jaitzubiako-bizikletentzako-eta-oinezkoentzako-bidea/web01-tramite/eu/

Halaber, Gipuzkoako Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzaren bulegoetan ere eskuratu ahal izango da (Kaiko pasealekua 23, 1. solairua, 20003 PK, Donostia).

Hala badagokio, alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistroa/erregistro-elektroniko-orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 25a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala