
106. zk., 2026ko ekainaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2468
IRAGARKIA, 2026ko maiatzaren 15ekoa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren zenbait espedientetan emandako bertaratze-izapidea betetzeko errekerimenduak.
Aipatutako errekerimenduen jakinarazpenak egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan araututakoa betetzeko.
Horretarako, interesdun direnei (eranskinean daude identifikatuta) jakinarazten zaie Izatezko Bikoteen Erregistroaren Arabako Lurralde Ordezkaritzara jo beharko dutela (Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz). Hori egiteko, interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan bertaratzen ez badira, eskaeran atzera egin dutela ulertuko da eta eskaera artxibatu egingo da.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS