
106. zk., 2026ko ekainaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2466
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordeak 2026ko apirilaren 8an 2025-847 espedientean emandako Ebazpena. 2025eko abenduaren 15eko eskariaren bidez ireki zen espediente hori, eta izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa da.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
1.– Interesdunak eskuragarri dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia).
2.– Interesdunak, bere interesak aldezteko, Ebazpen honen aurka Datuak Babesteko Euskal Agintaritzara (DBEA) jo ahal izango du.
Hala ere, eragindako pertsonak uste badu datu-babesaren arloko eskubideak urratu dizkiotela, aukeran eta erreklamazioa DBEAra aurkeztu aurretik, Euskadiko Poliziaren Datu-Bilketarako Zentrora -Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 – Erandio; dpd-dbo@ertzaintza.eus), jo ahal izango du, eta eskubide horiek ez direla asebete uste izateko arrazoiak adieraziko ditu, horri buruzko balorazioa jasotze aldera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2026ko maiatzaren 21a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
ASIER ERKOREKA ARRUZA.
RSS