Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2026ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
2464

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen 2026ko ekitaldiko aurrekontu-kreditua.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariaren 2026ko apirilaren 21eko Ebazpenaren bidez, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren II. kapituluko 3. ataleko 2. azpiatalean aurreikusitako laguntzen 2026. urterako deialdia argitaratu zen. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak, eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak 2026ko apirilaren 22ko bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdia.

Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren 50.1 artikuluak, apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenak emandako idazketa berriaren arabera, espresuki ezartzen du eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko direla eta laguntzak ordenan emango direla, espedientea osatzen den unearen arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Halaber, artikulu berean xedatzen da aurrekontu-kreditua agortutakoan, horren berri emango dela EHAAn egingo den argitalpenaren bidez, bai eta eman gabe geratu diren eskabideak ukatu egingo direla ere.

Era berean, laguntza-deialdiaren 2. artikuluan, deialdi honi 2026rako esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.

Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren II. kapituluko 3. ataleko 2. azpiatalean araututako enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzei esleitutako baliabide ekonomikoak agortu ondoren (152/2023 Dekretua, urriaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituena), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu-zentro berezietan enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzak finantzatzeko 2026ko deialdiari esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela 2026ko maiatzaren 4an, hain zuzen, 2026ko maiatzaren 1ean, 01:57an, elektronikoki erregistratutako espedientearekin; administrazio-prozeduraren araudian xedatutakoaren ondorioetarako, hurrengo egun balioduneko 00:00etan aurkeztutzat joko da. Laguntza horiek jasotzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren II. kapituluaren 3. atalaren 2. Azpiatalak.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

FERNANDO PARICIO CARRIÓN.


Azterketa dokumentala