Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2026ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
2463

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduera babesteko unitateak finantzatzeko dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda (2025eko ekitaldia).

Dirulaguntza publikoak ematerakoan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendariaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren babesean dirulaguntza jasoko duten pertsonen eta entitateen zerrenda, zenbatekoa eta finantzatutako jarduketa adierazita.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea deialdi honen babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda: enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduera babesteko unitateak finantzatzeko laguntzen deialdia (2025eko ekitaldia), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluak onartu zuena, 2025eko otsailaren 27ko bileran hartutako erabakiaren bidez (2025eko martxoaren 6ko EHAA, 45. zenbakia). Zerrenda horretan, entitate onuradunen izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira (ebazpen honen eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 20a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

ERANSKINA
ENPLEGU-ZENTRO BEREZIETAKO LANBIDE-JARDUERA BABESTEKO UNITATEAK FINANTZATZEKO DIRULAGUNTZAK
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala