
106. zk., 2026ko ekainaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
2462
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 27koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuarena, zeinaren bidez Universidad del Páis Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide bat izendatzen baita, Eusko Legebiltzarrak hautatuta.
Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak arautzen du, bere V. tituluan, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua, Unibertsitateen 2/2023 Lege Organikoak, martxoaren 22koak, 47. artikuluan xedatzen duenarekin bat.
Arau horiek Gizarte Kontseiluarentzako ezartzen duten osaerarekin bat, bereziki, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71.2.c) artikuluak, Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak beste ordezkari bat izendatu du Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseilurako, 2026ko martxoaren 26ko bilkuran.
Ordezkari horren agintaldia lau urtekoa izango da, izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik kontatzen hasita, eta Gizarte Kontseiluko kide izateak lege beraren 72. artikuluan ezartzen diren bateraezintasunak izango ditu. Era berean, Gizarte Kontseiluko kideak segidako edo txandakako beste lau urteko agintaldi baterako bakarrik aukeratu ahal izango dira.
Horrenbestez, eta otsaileko 25eko 3/2004 Legeak 73.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat, hau da, gizarte-interesen ordezkariak unibertsitateen arloan eskumena duen sailburuaren agindu bidez izendatuko direla, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Aratz Castro Angulo jauna izendatzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide, Eusko Legebiltzarrak hautatuta, interes sozialak ordezkatzeko, lau urteko agintaldirako.
AZKEN XEDAPEn bakarra
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan hasita izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 27a.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.
RSS