Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2026ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2459

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Ondarroako (Bizkaia) «Plaza Gain» haur eskola pribatuaren baimena iraungitzeko baimena ematen duena, bai eta udalerri horretan dagoen «Zubi-Zahar Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko baimena ere, Haur Hezkuntzako etapako lehen zikloa ezartzeagatik eta unitate-kopurua aldatzeagatik.

«Egunsentia Sociedad Cooperativa» erakundeak aurkeztutako eskabidea aztertu da, batetik, «Plaza Gain Ikastola» haur eskola pribatuaren baimena iraungitzeko jarduera uzteagatik (ikastetxearen kodeak: 014541 eta 48010404) eta «Zubi-Zahar Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena (ikastetxearen kodeak: 014543 eta 48006504) aldatzeko. Haur Hezkuntzako etapako lehen zikloa ezartzeagatik eta unitate-kopurua aldatzeagatik eman zitzaion baimena. Ikastetxe biak entitate horren titulartasunekoak dira eta Ondarroako udalerrian daude (Bizkaia).

Espediente hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu da, indarreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horren berri eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua, eta 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoan zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako haur-eskolak arautzen dituen Dekretuaren zenbait artikulu indarrean mantentzen dituen abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako haur-eskolak arautzen dituen Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoren zehazten den zentroari baimena iraungitzeko baimena ematea, jarduera uzteagatik.

Kode zenbakiak: 014541 (EAE) y 48010404 (unibertsala).

Izen generikoa: haur eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Plaza Gain Ikastola».

Titularra: «Egunsentia Sociedad Cooperativa».

Helbidea: Erribera, 9.

Udalerria: Ondarroa.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera dutenak, urtebetetik beherako haurrak, urtebetetik bi urtera bitartekoak edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak diren kontuan hartuta, hurrenez hurren.

Bigarrena.– «Plaza Gain Ikastola» haur eskola pribatuak jarduerak bertan behera uztearen ondoriozko baimenaren iraungipenak 2026ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta baja emango zaio Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan duen inskripzioari.

Hirugarrena.– «Zubi-Zahar Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimena ematea Haur Hezkuntzako etapako lehen zikloa ezartzeko eta abian jartzeko, bai eta ikastetxe horretarako baimendutako unitate-kopurua aldatzeko ere.

2026ko irailaren 1etik aurrera, «Zubi-Zahar Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da erregistro-datu hauekin:

Kode zenbakiak: 014543 (EAE) eta 48006504 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifkoa: «Zubi-Zahar Ikastola»

Titularra: «Egunsentia Sociedad Cooperativa».

Helbidea: Ibaiondo, 15.

Udalerria: Ondarroa.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntza – Lehen Zikloa: 3 unitate, honako banaketa honekin:

• 0-1 urteko haurrentzako unitate bat, 8 ikaspostuko edukierarekin.

• 1-2 urteko haurrentzako unitate bat, 13 ikaspostuko edukierarekin.

• 1-2 urteko haurrentzako unitate bat, 18 ikaspostuko edukierarekin.

– Haur Hezkuntza – 2. zikloa: 3 unitate, 25 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 25 ikaspostutarako edukierakoa bakoitza.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 30 ikaspostutarako edukierakoa bakoitza.

Laugarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezin izango du bere burua identifikatzeko erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.

Bosgarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Seigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Zazpigarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, nola ere, hezkuntza-plangintzan sartu behar denik, ezta hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortuko direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala