Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2026ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2456

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 29koa, Justiziako eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita izendapen askeko sistemaren bidez lanpostu bat betetzeko Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Komunean.

Justizia Zerbitzu Publikoaren efizientzia-arloko neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoak antolaketa judizialaren eredu tradizionalaren eraldaketa garrantzitsu bat bultzatzen du, eta, besteak beste, bulego judiziala birdefinitzen du. Bulego judizialaren jarduera zerbitzu komunen bidez garatuko dela ezartzen du, zeinen barnean sartuko baitira izapidetze-zerbitzu erkideak eta, hala badagokio, bulego judizialean egon daitezkeen beste zerbitzu batzuk.

Horretarako, aurreikusten du justiziaren arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek, bakoitzak bere eremuan, bulego horietako bakoitzaren lanpostu-zerrendak egin beharko dituztela zerrendok onartzeko –erakunde sindikalekin negoziatu ondoren– eta, ondoren, lanpostuak bete beharko dituztela.

Aurreikuspen horiek betetzeko, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez onartzen da Donostiako barruti judizialeko Auzialdiko Auzitegiaren Bulego Judizialeko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Justizia Administrazioko langileen lanpostu-zerrenda.

Lanpostu horiek betetzeari dagokionez, Justizia Administrazioaren Zerbitzupeko Funtzionarioen Sarrerari, Lanpostuak Betetzeari eta Lanbide Sustapenari buruzko Erregelamenduak –abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren bidez onartua– aurreikusten du lantokietan behin betiko destinoa duten funtzionarioak egokitzeko prozesu bat; prozesu horretan, hauek egingo dira: izendapen askeko prozeduren deialdia, sistema horren bidez bete behar diren lanpostuetarako; lehiaketa espezifikoen deialdia; ordura arte betetzen ari diren lanpostuetan langileak berrestea, eta langileak berrantolatu edo birbanatzea amortizatu, ezabatu edo birkalifikatuz gero.

Horrela, bat etorriz aipatutako sarrera-erregelamenduaren 56. artikuluarekin eta hurrengoekin, deialdia egiten da eranskinean zehazten diren izena, kokapena eta ordainsaria dituen lanpostua izendapen askez betetzeko, honako klausula hauen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko karrerako funtzionarioek eskatu ahal izango dute deialdi honetako lanpostua, baldin eta jarduneko zerbitzuan edo lanpostua gordetzea dakarren egoera batean badaude.

2.– Parte-hartzaileek euskarako B2B2 hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatuta izan beharko dute, bat etorriz dagokion lanpostu-zerrendan ezarritako eskakizunarekin.

Parte hartzeko bi baldintza horiek bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten langileek bitarteko elektronikoen bitartez izapide hauek egin beharko dituzte:

– Eskabidea aurkeztu.

– «Curriculum vitae» aurkeztu, non bilduko baitira alegatutako merezimenduak.

– Eta, hala badagokio, alegatutako merezimenduak akreditatzeko dokumentazioa aurkeztu.

2.– Parte hartzeko eskabidea eta, hala badagokio, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezteko, merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko, eta destinoa aukeratzeko, horretarako diseinatutako inprimaki elektronikoa erabiliko da. Hemen dago eskuragai: https://www.euskadi.eus/langile_hornikuntza/2026/1/aklopamendua-askeko-lehiaketa/web01-a2justic/eu/

3.– Izapide horiek egiteko, parte hartzen duten funtzionarioek Eusko Jaurlaritzak onartutako sinadura elektronikoko ziurtagiriak erabili beharko dituzte. Ziurtagiri horiek hemen daude jasota: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/; besteak beste:

a) Izenpek pertsona fisikoei emandako ziurtagiriak, B@kQ barne.

b) Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren software-formatuko sinadura elektronikoaren ziurtagiriak (pertsona fisikoenak).

c) NAN elektronikoa.

4.– Beste edozein bitartekoren bidez aurkeztutako eskabideak eta deialdiari loturiko bestelako dokumentuak aurkeztu gabekotzat hartuko dira.

5.– Espedienteetara sartzeko eta espedienteak izapidetu eta haien jarraipena egiteko, egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

6.– Bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira eskabideak, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ezin bada bi aldizkarietan aldi berean argitaratu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea.

7.– Eskabideak lotesleak dira, eta, beraz, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, ez da onartuko uko-egiterik.

Hirugarrena.– Merezimenduak.

1.– Interesdunak honako merezimendu hauek alega ditzake curriculum vitaean:

– Titulazio akademikoa.

– Betetako lanpostuak, bai Administrazio Publikoan, bai enpresa pribatuan.

– Ikasketak eta ikastaroak.

– Eskatutako euskara-maila baino handiagoa.

– Beste hizkuntza batzuk jakitea.

– Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzio eta zereginekin lotuta, jakinaraztea egoki jotzen diren bestelako merezimendu eta konpetentziak.

2.– Justizia Administrazioko Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko ditu alegatutako merezimenduak, honako gai hauei dagokienez:

– Titulazio akademikoa eta euskarako ziurtagiri ofizialak, interesdunak aurkakorik adierazi ezean. Kasu horretan, eskatzaileak, eskabidearekin batera, kontsultaren aurka dagoela dioen egiaztagiria aurkeztu beharko du.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan betetako lanpostuak.

3.– Interesdunak, eskabidean, honako hauek aurkeztu beharko ditu: administrazio publikoetan eta enpresa pribatuetan egindako lanari buruz alegatutako merezimenduen egiaztagiriak, hizkuntzen ziurtagiri ofizialak, egindako ikasketak eta ikastaroak, eta lanpostuari esleitutako eginkizunekin eta atazekin lotutako gainerako merezimenduak eta gaitasunak.

Laugarrena.– Ebazpena eta destinoa esleitzea.

1.– Justizia Administrazioko Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko du eskatutako baldintzak betetzen direla:

– Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegokoa izatea.

– Euskara jakitea. B2B2.

2.– Izendapena egin aurretik, lanpostu-zerrendetan lanpostua bere mende duen arduradunak txostena egin beharko du, bat etorriz Justizia Administrazioaren Zerbitzuko Funtzionarioen Sarrera, Lanpostu Horniketa eta Lanbide Sustapenerako Araudiaren 59. artikuluarekin (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren bidez onartu zen araudi hori).

Izendapenaren ebazpena arrazoitu egin behar da, aukeratutako hautagaiak deialdi honetan eskatutako betekizunak eta zehaztapenak betetzen dituela eta izendatzeko eskumena aipatuta, bat etorriz Justizia Administrazioaren Zerbitzuko Funtzionarioen Sarrera, Lanpostu Horniketa eta Lanbide Sustapenerako Araudiaren 60. artikuluarekin (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren bidez onartu zen araudi hori).

3.– Lanpostua bere mende duen arduradunak lanpostua bete gabe uztea proposatu ahalko du, nahiz eta parte hartzeko betekizunak betetzen dituzten hautagaiek egon, baldin eta haietako inor egokitzat jotzen ez badu.

4.– Deialdi hau Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da gehienez bi hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, zeina, salbuespenez, hilabetez luzatu ahal izango baita gehienez. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Ebazpena BOEn eta EHAAn aldi berean argitaratzerik ez badago, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

5.– Egokitze-prozeduraren fase guztiak amaitu ondoren, organo eskudunak ebazpena emango du, destino berriaz jabetzeko data zehazteko. Lanpostuaz jabetu aurretik, interesdunak fede emanez adierazi beharko du ez dagoela arautegian aurreikusitako bateraezintasun-kasuren batean.

6.– Izendapena egin zuen agintariak berak kendu dezake lanpostutik izendatutakoa, diskrezionalki. Izendatutakoak ere uko egin diezaioke lanpostuari, eskabide arrazoitu baten bidez egin ere, betiere lanpostuan gutxienez urtebetez jardun ostean. Eskabidean, bestalde, ukoaren arrazoi profesional eta pertsonalak adierazi beharko ditu. Lanpostutik kendu den edo lanpostuari uko egin dion funtzionarioa, behin betiko beste lanpostu bat lortu bitartean, behin-behinean atxikiko zaio bere kidegoko beste lanpostu bati, udalerri berean. Atxikitze horrek kargugabetze-ebazpena edo ukoa onartzekoa eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Lanpostutik kendu den edo lanpostuari uko egin dion funtzionario horrek lehentasunezko eskubidea izango du, lanpostua utzi zuenean lanean ari zen herri berean lanpostu generikoak betetzeko lehiaketara iragartzen diren lehenengo aldian. Horretarako, deitzen diren lanpostu guztiak eskatu beharko ditu. Lehiaketa horretan parte hartu ezean, edo eskatutakoetarik bat ere ez lortu ezean, esleitu gabeko edozein lanpostu esleituko zaio behin betiko.

Bosgarrena.– Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da dagokion erakundean, bi hilabeteko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ezin bada bi aldizkarietan aldi berean argitaratu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 29a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala