
105. zk., 2026ko ekainaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2444
EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 25ekoa, Gogora – Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren estatutuak aldatzeko dekretu-proiektua.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, Justizia eta Giza Eskubideen Sailari atxikitako erakunde autonomoak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren estatutuak aldatzeko dekretu-proiektua egin du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legeak ezarritakoaren arabera izapidetu behar da.
Lege horren xedapenak betez, Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak agindu bat eman zuen 2026ko maiatzaren 14an, aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera emateko.
Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten bazaie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.
Horretarako, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren estatutuak aldatzeko dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da, 20 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Azaldutako guztiagatik, eta aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuaren 2026ko maiatzaren 14ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz, Justizia eta Giza Eskubideetako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuaren 3. artikuluari eta Institutua sortzen duen azaroaren 27ko 4/2014 Legeari lotuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren estatutuak aldatzeko dekretua arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, hogei (20) egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/
Hirugarrena.– Alegazioak elektronikoki aurkez daitezke, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 25a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,
ALBERTO ALONSO MARTIN.
RSS