
105. zk., 2026ko ekainaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2441
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Eskoriatzan (Gipuzkoa) dagoen «Eskoriatza» musika-eskola pribatuaren baimena aldatzeko dena, izen espezifikoa aldatzeagatik.
Eskoriatza udalerriko (Gipuzkoa) «Eskoriatza» musika-eskola pribatuaren titularra den «Beheko Errota Eskoriatzako Musika Elkarte pribatua» entitateak ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko egin duen eskabidea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Eskoriatza» musika-eskola pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematea, aurrerantzean «Eduardo Gorosarri» musika-eskola pribatua izango baita.
2026ko irailaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:
Kode-zenbakia: 012427 (EAE) eta 20007783 (unibertsala).
Izen generikoa: musika-eskola pribatua
Izen espezifikoa: «Eduardo Gorosarri»
Titularra: «Beheko Errota Eskoriatzako Musika Elkarte Pribatua».
Helbidea: Fernando Eskoriatza plaza, z.g.
Udalerria: Eskoriatza
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
• Mailak: 1, 2 eta 3.
• Familiak eta espezialitateak:
– Hari igurtziko instrumentuak: biolina eta biolontxeloa.
– Zurezko haizezko instrumentuak: klarinetea, saxofoia, zeharkako txirula eta oboea.
– Metalezko haize-instrumentuak: tronboia, tronpa, tronpeta eta tuba.
– Teklatu-instrumentuak: pianoa eta akordeoia.
– Perkusio-instrumentuak: perkusioa.
– Hari pultsatuko instrumentuak: gitarra, gitarra elektrikoa eta baxua.
– Kantuko espezialitateak: kantua eta kantu korala.
– Dantzako espezialitatea: euskal dantza.
Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrari dagokio:
a) Ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari buruz indarrean dagoen araudia eta aplikatu beharreko gainerako legeria betetzea.
b) Emandako baimena berrikusteko eskatzea, ikastetxeko edozein erregistro-datu aldatu behar denean.
Betetzen ez bada, emandako baimena baliogabetuko da.
Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.
Laugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS