Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2026ko ekainaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2440

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 22koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, ezetsitzat jotzen da San Miguel ISFV, SLk aurkeztutako administrazio-baimenaren eskaera honako proiektua gauzatzeko: «FV Arratzua» eta bere ebakuazio-azpiegitura, Arratzua-Ubarrundia eta Vitoria-Gasteiz (Araba) udalerrietan.

Espediente zenbakia: 01 GE Y 202300027.

AURREKARIAK

2023ko ekainaren 14an, San Miguel ISFV, SL enpresak egikaritze-proiektuaren administrazio-baimena eskatu zuen, honako proiektua gauzatzeko: «FV Arratzua» eta bere ebakuazio-azpiegitura, Arratzua-Ubarrundia eta Vitoria-Gasteiz (Araba) udalerrietan.

Jendaurrean jartzeko izapidean, sustatzaileak Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritzaren txostena jaso zuen, proiektua Arratzua-Ubarrundia udalerrian kokatutako eremuan ezartzearen aurkakoa berau.

2026ko apirilaren 13an, San Miguel ISFV, SL sustatzaileak eskatu zuen «FV Arratzua» eta bere ebakuazio-azpiegituraren proiektuaren administrazio-baimenaren administrazio-espedientean atzera egin zuela ondorioztatzeko eta gordailututako bermeak itzultzeko baimena emateko, 23/2020 LEDaren 1.2 artikuluan eta 1183/2020 EDaren 23.6 artikuluan xedatutakoaren arabera eta administrazio publiko eskudunek emandako aurkako txostenetan oinarrituta, horiek proiektua gauzatzea eragotziko bailukete.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Arabako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Espediente hau izapidetzean, energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak ezarritako xedapenak bete dira.

Energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-sareetarako sarbideari eta konexioari buruzko abenduaren 29ko 1183/2020 Errege Dekretuaren 23.6 artikuluak ezartzen duenez, instalazioa baimentzeko organo eskudunak gordailututako bermearen exekuzioa salbuetsi ahal izango du, baldin eta sarbide- eta konexio-baimenak iraungitzeko arrazoia administrazio publiko baten txosten edo ebazpen batek eraikuntza hori eragozten duela bada eta hark hala eskatzen badu.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariak,

EBAzten DU:

Lehenengoa.– San Miguel ISFV, SL enpresak «FV Arratzua» proiektuari dagokionez Arabako Arratzua-Ubarrundia eta Vitoria-Gasteizko udalerrietan aurkeztutako baimen-eskaeran atzera egin duela jotzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian gordailututako bermeak itzultzeko agintzea.

Bigarrena.– Dagokion espedientea artxiba dadin agintzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Deskarbonizazio zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 22a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,

JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.


Azterketa dokumentala