
105. zk., 2026ko ekainaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2437
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2026ko maiatzaren 5ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzak arautzeko oinarriak, eta egiten baita laguntza horiek emateko deialdia 2026. urterako.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du zuzenketa egiteko eskaera.
Aurreko paragrafoan aipatutakoen moduko hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzak arautzeko oinarriak, eta egiten baita laguntza horiek emateko deialdia 2026. urterako (2026ko maiatzaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 87. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
– Gaztelaniazko testuko 2026/1976 (2/19) orrialdean, Artikulu bakarra.– Dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onartzea,
hau dio:
«La presente Orden tiene por objeto aprobar las bases de las subvenciones para la realización de estudios y trabajos de investigación aplicada a la mejora del conocimiento, que se recogen en el Anexo I de la presente Orden, y convocar las subvenciones para el ejercicio 2026.»
Baina hau esan behar du:
«La presente Orden tiene por objeto aprobar las bases de las subvenciones para la realización de estudios y trabajos de investigación aplicada a la mejora del conocimiento, que se recogen en el Anexo de la presente Orden, y convocar las subvenciones para el ejercicio 2026.»
– Gaztelaniazko testuko 2026/1976 (5/19) orrialdean, 5. Oinarria.– Onuradunak, 1. apartatuan,
hau dio:
«1.– Podrá ser persona beneficiaria de las subvenciones previstas en la presente Orden cualquier persona física o jurídica de naturaleza privada que lleve a cabo actividades relacionadas con la protección, el estudio de la naturaleza o el patrimonio natural o cuente con una trayectoria acreditada en relación con dicho objeto, con o sin fines lucrativos.
Se acreditará la trayectoria siguiendo lo dispuesto por la base 12.1.e) de esta orden.»
Baina hau esan behar du:
«1.– Podrá ser persona beneficiaria de las subvenciones previstas en la presente Orden cualquier persona física o jurídica de naturaleza privada que lleve a cabo actividades relacionadas con la protección, el estudio de la naturaleza o el patrimonio natural o cuente con una trayectoria acreditada en relación con dicho objeto, con o sin fines lucrativos.
Se acreditará la trayectoria siguiendo lo dispuesto por la base 12.e) de esta orden.»
– Euskarazko testuko 2026/1976 (18/12) orrialdean, 12. Oinarria.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak, i) apartatuan,
hau dio:
«I. eranskinean agertzen den erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak sinatua.»
Baina hau esan behar du:
«Eskabide-inprimakian agertzen den erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak sinatua.»
– Euskarazko testuko 2026/1976 (18/13) orrialdean, 15. Oinarria.– Balorazio-batzordea, 3. apartatuan,
hau dio:
«Balorazio-batzordearen txostena agindu honen 17. oinarrian adierazitako esleipen-irizpideei jarraituz egingo da.»
Baina hau esan behar du:
«Balorazio-batzordearen txostena agindu honen 16. oinarrian adierazitako esleipen-irizpideei jarraituz egingo da.»
– Euskarazko testuko 2026/1976 (18/18) orrialdean, 21. Oinarria.– Ez-betetzeak eta itzultzeko prozedura, 3. apartatuan,
hau dio:
«Era berean, dirulaguntza honen xede den jardueraren kostuaren gainean lortutako gaindikina itzuli beharko da, baldin eta beste laguntza edo dirulaguntza batzuekiko bateragarritasun-muga gainditzen bada, 3. oinarrian adierazitakoaren arabera, ezar daitezkeen zehapenei kalterik egin gabe, eta eska daitezkeen kalte-galerengatiko kalte-ordainei eta, hala badagokio, erantzukizun penalari kalterik egin gabe. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira legezko ondorioetarako.»
Baina hau esan behar du:
«Era berean, dirulaguntza honen xede den jardueraren kostuaren gainean lortutako gaindikina itzuli beharko da, baldin eta beste laguntza edo dirulaguntza batzuekiko bateragarritasun-muga gainditzen bada, 4. oinarrian adierazitakoaren arabera, ezar daitezkeen zehapenei kalterik egin gabe, eta eska daitezkeen kalte-galerengatiko kalte-ordainei eta, hala badagokio, erantzukizun penalari kalterik egin gabe. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira legezko ondorioetarako.»
RSS