
105. zk., 2026ko ekainaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
2434
7/2026 DEKRETUA, ekainaren 1ekoa, lehendakariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kontseiluburuaren izendapena xedatzen duena.
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak Gizarte Kontseilua arautzen du Euskal Herriko Unibertsitatearen gobernuan eta zuzendaritzan gizarteak parte hartzeko organo bezala.
Aipatutako legearen 71. eta 73. artikuluen arabera, kontseiluburua lehendakariak izendatuko du unibertsitate gaietan eskumenak dituen saileko sailburuak proposatu ondoren. Gizarte Kontseiluko kontseiluburuaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta beste agintaldi bakar batez luzatu ahal izango da, segidakoa nahiz alternatiboa izan.
Lehendakariaren apirilaren 9ko 8/2015 Dekretuaren bidez, Joseba Agustín Eizaguirre Agote jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kontseiluburu izendatzea xedatu zen, aurreko kontseiluburuaren agintaldia amaitu arte. Lehendakariaren azaroaren 5eko 33/2019 Dekretuaren bidez, aipatu kontseiluburuaren agintaldia berritzea xedatu zen.
Otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71. artikuluan aurreikusitako lau urteko epea igaro denez, beharrezkoa da beste izendapen bat egitea. Hori dela eta, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak lehendakariari proposatu dio Josune Ariztondo Akarregi izendatzea Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kontseiluburu, lau urterako.
Horrenbestez, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Joseba Agustín Eizaguirre Agote jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kontseiluburu kargutik kentzea.
2. artikulua.– Josune Ariztondo Akarregi andrea Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kontseiluburu izendatzea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko ekainaren 1ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS