Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2026ko ekainaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2433

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 26koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko apirilaren 13ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2026ko apirilaren 23ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 52) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 26a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala