
105. zk., 2026ko ekainaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
2412
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 25ekoa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazteko dena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 102.2 artikuluan eta Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren 2024ko uztailaren 17ko Aginduak hirugarren oinarrian ezarritakoa betez (2024ko abuztuaren 20ko EHAAn argitaratutako agindu horren bidez, Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde ordezkaritzako lurralde-ordezkariaren lanpostua –kodea: 511786, dotazioa: 6– izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Lurralde-ordezkari izendatzea Maria de las Mercedes Fernandez Urcey andrea, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (kodea 511786, dotazioa: 6; destino-osagarriaren maila: 29, berariazko osagarria: 0-A).
Bigarrena.– Izendapenak 2026ko ekainaren 12tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 25a.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.
RSS