Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2026ko ekainaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
2409

IRAGARKIA, Gipuzkoako Hiri Hondakinen Azpiegituretarako Lurralde Plan Sektorialaren 2. aldaketaren hasierako onarpenari buruzkoa.

Jendaurreko informazioa: Gipuzkoako Hiri Hondakinen Azpiegituretarako Lurralde Plan Sektorialaren 2. aldaketaren hasierako onarpena.

Jasangarritasun Departamentuko foru-diputatuaren 2026ko maiatzaren 19ko Foru Agindu bidez ebatzi zen hasierako onarpena ematea Gipuzkoako Hiri Hondakinen Azpiegituretarako Lurralde Plan Sektorialaren 2. aldaketari.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legean eta Ingurumeneko Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. eta 22. artikuluetan xedatutakoa betez, jendaurrean jartzen da aipatutako aldaketa, ingurumen azterketa estrategikoarekin batera eta haren laburpen ez-teknikoarekin batera.

Horretarako, berrogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, adierazitako dokumentazioa jendaurrean jartzen da, eta epe horretan egokitzat jotzen diren alegazioak egin ahal izango dira.

Dokumentazioa eskuragarri egongo da web-helbide honetan:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia-zirkularra/modificaci%C3%B3n-del-pts-de-2025.-documentos-iniciales bai eta aurrez aurre ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren bulegoetan.

Donostia, 2026ko maiatzaren 25a.

Jasangarritasun Departamentuko idazkari teknikoa,

ALBERTO ARANA ROD.


Azterketa dokumentala