
104. zk., 2026ko ekainaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2408
IRAGARKIA, Sondikako udalerrian (Bizkaia), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.
Emandako espedientearen kodea: A-B-2024-0015.
Eskatzailea: José Ángel Atela Elguezabal.
Iraungitzen den espedientea: A-B-2011-2896.
Eskatzailea: José Ángel Atela Elguezabal.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko martxoaren 12ko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, José Ángel Atela Elguezabali eman zaiola Sondikako udalerrian (Bizkaia) dagoen putzu bateko urtean 48,5 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, ureztatzeko, 20 urteko eperako.
Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da Sondikako udalerrian (Bizkaia) dagoen putzu bateko urak aprobetxatzeko Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak 1993ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez inskribatutako eskubidea iraungi dela (Espediente zenbakia: A-B-2011-2896).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 14a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS