
104. zk., 2026ko ekainaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2396
EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 22koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.
2026ko maiatzaren 19an argitaratu zen EHAAn 2026ko apirilaren 22ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, ondorengo unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia irekitzen duena: Berlingo Freie Unibertsitatea Alemanian.
Ebazpen horren 9. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.
Hori dela eta, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:
Lehendakaria: Monika Madinabeitia Medrano andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria, edo ordezkoa.
Kidea: Mikel Babiano Lopez de Sabando jauna edo ordezkoa.
Idazkaria: Eneko Agirre Maiora jauna, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Donostia, 2026ko maiatzaren 22a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.
RSS