
104. zk., 2026ko ekainaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 3 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
2395
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 21ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Zainketa Aringarrien Aholku Batzordea, batzordekideen kopuruari eta osaera nominalari dagokienez.
Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren babesean, Osasuneko sailburuak 2024ko otsailaren 9ko Agindua eman zuen; agindu horren bidez, Zainketa Aringarrien Euskadiko Aholku Batzordea sortu zen, zainketa aringarrien arloan Osasun Sailari aholku eta aholkularitza teknikoa emateko organo gisa. Agindu hori Osasuneko sailburuaren 2024ko martxoaren 25eko Aginduaren bidez zuzendu zen; izan ere, agindu horren bitartez, Zainketa Aringarrien Euskadiko Aholku Batzordea sortzeko 2024ko otsailaren 9ko Aginduaren hutsak zuzendu ziren.
Osasuneko sailburuaren 2024ko apirilaren 4ko Aginduaren 3. artikuluak Zainketa Aringarrien Euskadiko Aholku Batzordearen osaera ezartzen du, eta, haren arabera, batzorde hori batzordeburu batek, idazkari batek eta 17 batzordekidek osatuko dute, zeinak Osasuneko sailburuak izendatuko baititu.
Kide anitzeko organo hori osatzen duten pertsona batzuen lanbide-egoera aldatu egin da, eta, horrez gain, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan aurreikusitako epea igaro egin da. Horren ondorioz, batzordearen osaera eguneratu behar da.
Horrenbestez, eta Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren 6.1 artikuluak ematen dizkidaten ahalmenekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Zainketa Aringarrien Aholku Batzordea sortzeko 2024ko otsailaren 9ko Aginduaren 3.1 artikulua. Honela idatzita geldituko da:
– Zainketa Aringarrien Aholku Batzordea batzordeburu batek, idazkari batek eta 18 batzordekidek osatuko dute. Osasuneko sailburuak izendatuko ditu guztiak.
Bigarrena.– Zainketa Aringarrien Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala eguneratzea, honela:
Batzordeburua: Gonzalo Tamayo Medel, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea.
Idazkaria: Inés Gallego Camiña, Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendaria. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila.
Batzordekideak:
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren ordezkaritzan:
– Koldo Berganzo Corrales. Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.
– Iratxe Salcedo Pacheco. Lehen Mailako Arretako Zuzendariordetzako zerbitzuburua.
– Lander Hijona Muruamendiaraz. Ospitale Koordinazioko Zuzendariordetza.
Osakidetzako zainketa aringarrietako unitate eta talde espezifikoen ordezkaritzan:
– Arantza Pinedo Asarta. Arabako ESIko zainketa aringarrietako medikua.
– Yolanda Alonso Martínez. Gorlizko Ospitaleko zainketa aringarrietako erizaina.
Osakidetzako etxeko ospitalizazioko zerbitzuen ordezkaritzan:
– Josu Gotzon Irurzun Zuazabal. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko etxeko ospitalizazioko zerbitzuko medikua.
– Ane Astigarraga Garate. Debabarreneko ESIko etxeko ospitalizazioko zerbitzuko erizaina.
Osakidetzako Lehen Mailako Arretako unitateen ordezkaritzan:
– Alberto Gracia Celaya. Barrualde-Galdakaoko ESIko lehen mailako arretako medikua.
Osakidetzako barne-medikuntzako, onko-hematologiako, kardiologiako, pneumologiako edo neurologiako espezialitateetako medikuen ordezkaritzan:
– Alberto Muñoz Llarena. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko onkologoa.
– Amaia Uncilla Cortaberria. Santa Marina, zainketa aringarriak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Osasun Aholkuaren ordezkaritzan:
– Raquel Roca Castro. Osasun Aholkuko erizaina.
Osakidetzako ospitaleko larrialdietako edo larrialdietako zerbitzuen ordezkaritzan:
– Jose Luis Blázquez Diez. Uribeko ESIko larrialdietako medikua.
Pediatriako Zainketa Aringarrien unitateen ordezkaritzan:
– Idoia Serrano Pejenaute. Zuzendaritza Nagusiko pediatriako zainketa aringarrietako erreferentea.
– Enara Arevalillo Gozalo. Donostialdeko ESIko pediatriako zainketa aringarrietako erizaina.
Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzaren ordezkaritzan:
– Maria del Carmen Alvarez Zubizarreta. Arreta Soziosanitarioko zuzendaria.
Osatzen – Familia eta Komunitateko Medikuen Euskal Elkartearen ordezkaritzan:
– Monika Fernández Alonso. Familiako medikua, zainketa aringarriak.
Pazienteen elkarteen ordezkaritzan:
– Iñigo Espert Rodríguez (titularra) eta Naomi Hasson (ordezkoa). «Faltan botatzen dugu» plataformaren ordezkaritzan.
– Begoña Diez Arrola. Parkinson Bizkaia Elkartearen (ASPARBI) lehendakaria.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Laugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bosgarrena.– Osaera honen hurrengo berritzeak, legez izendatutako kideen zerrenda nominala jakinarazi eta gero, Osasuneko sailburuaren agindu baten bidez egingo dira, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren arabera.
Seigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 21a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS