Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2026ko ekainaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2393

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 7koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Aguraingo eta Iruraiz-Gaunako udal-mugarteetan (Araba) «FV Ubalza» instalazio fotovoltaikoaren proiektuaren espedientea artxibatzea erabakitzen baita.

Espendiente-zenbakia: 01 GE Y 202300014.

AURREKARIAK

2023ko apirilaren 27an, Cañaveras Solar, SL sustatzaileak Aguraingo eta Iruraiz-Gaunako udal-mugarteetan (Araba) FV Ubalza instalazio fotovoltaikoa egiteko proiektuaren aurretiazko administrazio-baimena eskatu zuen.

2025eko irailaren 4an, Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariaren ebazpen baten bidez (2025eko irailaren 24ko EHAA, 181. zk., eta 2025eko urriaren 20ko ALHAO, 119. zk.), aurretiazko administrazio-baimena eman zen Aguraingo eta Iruraiz-Gaunako udalerrietan (Araba) eguzki-teknologia fotovoltaikoaren bidez elektrizitatea sortzeko FV Ubalza instalazioaren proiekturako; proiektu hori Cañaveras Solar, S.L.k sustatu zuen.

2026ko otsailaren 17an, Cañaveras Solar, S.L.k 01GEY 202300014 administrazio-espedientea artxibatzeko eskatu zuen, aldez aurreko administrazio-baimenean jasotako ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako baldintzen ondorioz proiektua izapidetzen jarraitzea bideraezina zela ikusita. Halaber, jarritako berme ekonomikoak itzultzeko eskatzen du, berme ekonomikoak exekutatzeko aurreikusitako salbuespenak gertatzen baitira. Proiektuak bideragarritasun tekniko eta ekonomikorik ez duela justifikatzen duen peritu-txostena aurkeztu du.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Arabako lurralde-ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Espediente hau izapidetzean, arau hauetan ezarritako aginduak bete dira: 48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, Energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa, eta 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, EAEko Ingurumen Administrazioari buruzkoa.

Espedientea izapidetu bitartean, kontsulten izapidean bildutako txostenen ondorioz, sustatzaileak hainbat aldaketa egin zituen hasieran planteatutako proiektuan, eta, horren ondorioz, murriztu egin zen planta fotovoltaikoaren azalera, eta, beraz, baita instalatutako potentzia ere.

Ingurumen Administrazioaren zuzendariak, 2025eko ekainaren 12ko Ebazpenaren bidez egindako ingurumen-inpaktuaren adierazpenean (2025eko abuztuaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 148. zenbakian), baldintza gehigarriak ezarri zituen hesiekiko tarteetan, planta fotovoltaikoaren azalera erabilgarria gehiago murriztea dakartenak.

Peritu-txostena aztertuta, ondorioztatzen da proiektuak ez lukeela bideragarritasun teknikorik eta ekonomikorik ezarritako baldintzetan eta ezinezkoa izango litzatekeela hasieran planteatutako proiektua gauzatzea.

Bestalde, espedientean jasota dauden administrazio eskudunen txostenak eta Ingurumen-inpaktuaren adierazpena ikusita, uste da aplikagarria dela Energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-sareetarako sarbideari eta konexioari buruzko abenduaren 29ko 1183/2020 Errege Dekretuaren 23.6 artikuluan jasotako berme ekonomikoak exekutatzeko salbuespena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluaren arabera, interesdunek atzera egin dezakete beren eskaeran, edo, ordenamendu juridikoak debekatzen ez duenean, uko egin diezaiekete beren eskubideei. Era berean, adierazten du Administrazioak erabat onartuko duela atzera egitea edo uko egitea, eta amaitutzat emango duela prozedura, salbu eta, prozeduran hirugarren interesdun batzuk pertsonatu ondoren, horiek prozeduran aurrera jarraitzeko eskatzen badute, atzera egitea edo uko egitea jakinarazi eta hamar eguneko epean.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariak.

EBATZI DU:

Aguraingo eta Iruraiz-Gaunako udalerrietan (Araba) Ubalza FV proiektua baimentzeari buruz Cañaveras Solar S.L.k aurkeztutako artxibo-eskaera onartzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka gora, jotzeko errekurtsoa jar dakioke Deskarbonizaio zuzendariari, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 7a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,

JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.


Azterketa dokumentala