
104. zk., 2026ko ekainaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 4 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2391
60/2026 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) artean sinatutako kudeaketa-gomendiorako Akordioa, Ertzaintzaren lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizuneko hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak egiteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko poliziaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko ikastaroko ikasleei euskara emateko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den kudeaketa-gomendiorako Akordioa sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) artean sinatutako kudeaketa-gomendiorako Akordioa, Ertzaintzaren lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizuneko hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak egiteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko poliziaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko ikastaroko ikasleei euskara emateko. Kudeaketa-gomendiorako Akordioa ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 26a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 26KO 60/2026 EBAZPENARENA
POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIA ORGANISMO AUTONOMOAREN ETA HELDUEN ALFABETATZE ETA BERREUSKALDUNTZERAKO ERAKUNDEA / INSTITUTO DE ALFABETIZACION Y REEUSKALDUNIZACIÓN DE ADULTOS (HABE) ERAKUNDEAREN ARTEKO KUDEAKETA-GOMENDIOARI BURUZKOA, ERTZAINTZAREN LEHEN ETA BIGARREN HIZKUNTZA-ESKAKIZUNETAN GAIKUNTZA-IKASTAROAK EGITEKO ETA EUSKAL HERRIKO POLIZIAREN OINARRIZKO ESKALAKO AGENTE KATEGORIAN SARTZEKO IKASTAROETAKO IKASLEEI EUSKARA IRAKASTEKO
BILDU DIRA:
Alde batetik, Jon Gurutz Gómez Goicolea jauna, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia (PLEA) organismo autonomoko zuzendari nagusia, irailaren 23ko 181/2025 Dekretuaren bidez Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia izendatzen duena.
Bestetik, Ibone Bengoetxea Otaolea andre txit gorena, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) presidentea dena, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortarazteko eta euskaltegiak araupetzeko azaroaren 25eko 29/1983 Legeak eta lehendakariaren 18/2024 Dekretuak, ekainaren 23koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak ezarritakoaren arabera.
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearekin bat etorriz, Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari atxikitako administrazio izaeradun organismo autonomoa dela, nortasun juridiko propioa duena eta bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasun osoa duena. Aipatutako lanen artean, Ertzaintzaren funtzionarioentzako hizkuntza-gaikuntzarako ikastaroak programatzeko, antolatzeko eta burutzeko eskumenak daude, -maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuak emandako idazketa berrian- otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuaren arabera.
Bigarrena.– Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia organismo autonomoak ez duela EAEko Poliziaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko ikastaroetako ikasleei eskolak emateko eta Ertzaintzaren lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizunetan hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak eskaintzeko beharrezko den giza baliabiderik eta materialik. Beraz, lan hori gomendatzen diogu berezitasun horretarako betekizun onenak dituen erakunde bati; hain zuzen, lan hori burutzeko baliabideak dituen erakunde bati.
Hirugarrena.– Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortu zeneko azaroaren 25eko 29/1983 Legearekin bat etorriz, HABE erakundea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikitako administrazio izaeradun organismo autonomoa dela, nortasun juridiko propioa duena eta bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasun osoa duena.
Laugarrena.– HABE erakundeak lehen esandako Academia Vasca de Policía y Emergencias/Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren beharrizanei erantzuteko antolaketa eta beharrezko baliabideak dituela.
Bosgarrena.– Arestian esandako horrengatik guztiarengatik, bildutakoek, parte hartzen duten aldetik, Kudeaketa Gomendiorako Akordio hau formalizatzea erabaki dute, klausula hauen arabera:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan eta Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia organismo autonomoak eta Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos / Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) hitzartu dute EAEko Poliziaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko ikastaroetako ikasleei eskolak ematea eta Ertzaintzaren lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizunetan hizkuntza-gaikuntzako ikastaroen kudeaketa HABEk gauzatzea, Akademiak ez baitauka horretarako beharrezko den baliabide materialik eta giza baliabiderik.
Bigarrena.– Gomendatzen den kudeaketa hori HABEk ondorengo jardunetan zehazturikoa izango da, kasu bakoitzari dagozkion eginkizunak betetzeraino:
a) Ertzaintzaren lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizuneko hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak eskaintzea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak edo Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatutako ikasleei, bai eta EAEko Poliziaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko ikastaroetako ikasleei ere, Arkautiko, Erandioko, Oiartzungo eta Iurretako zentroetan.
b) Eskaintzen diren ikastaroetan parte hartzen duten ikasleen ebaluazio eta asistentziaren jarraipena egitea.
c) Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak programari buruz eta programa horretan sartuta dauden ikasleei buruz eskatzen duen informazio guztia bidaltzea, eta bereziki, ikasleen aprobetxamendu-mailei eta horien asistentziari buruzko informazioa.
Hirugarrena.– Gomendio horren kudeaketatik sortutako gastuak Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aurrekontuari egotziko zaizkio, HABEk aldez aurretik horren fakturazioa egin ondoren, HABEk ematen dituen zerbitzuen eta egiten dituen jarduera publikoen prezio publikoak finkatzen dituen Aginduan –indarrean dagoena ikasturte edo jarduera ekonomiko bakoitza hasten den unean– ezarritakoarekin bat etorriz, baita Euskaltegietako kanpoko irakasleen joan-etorrietatik sortutako gastuei dagokienez ere, zerbitzuengatiko kalte-ordainak ezartzen ditueneko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Halaber, ikasleei emango zaizkien ikasmaterial eta langai didaktikoetatik sortutako gastuak dagozkien fakturen arabera ordainduko dira.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia / Academia Vasca de Policía y Emergencias organismo autonomoaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos (HABE) Erakundearen arteko 2026ko kudeaketa-gomendioaren gehieneko aurrekontu mu-gatzailea milioi bat ehuneta berrogeitahamar mila euro (1.150.000) izango da, BEZ barne, 2026 2074501000 1.22240.23700 2019/001386 partidaren kontura.
Laugarrena.– Kudeaketa-gomendio honek, sinatzen denetik, 2026ko abenduaren 31 arteko indarraldia izango du.
Bosgarrena.– Kudeaketa-gomendio honek, zeina Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 29. artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan aurreikusita baitago, ez du esan nahi Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia organismo autonomoari esleitutako eskumenen titulartasuna eta eskumen horiek baliatzeko funtsezko elementuak lagatzen direnik.
Seigarrena.– Kudeaketa-gomendio horren xedea ikusirik, Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia organismo autonomoari dagokio zehaztutako jarduera materiala osatuko duten edo oinarrituko duten izaera juridikoko egitate edo ebazpenak ematea.
Zazpigarrena.– Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hizkuntza-gaikuntzako ikastaroen kudeaketarako beharrezkoak diren ikasleei buruzko datu pertsonalak HABEri lagako dizkio, Herrizaingo sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Aginduko I. eranskinaren 40. apartatuan –eta ondorengo aldaketetan– xedatutakoarekin bat etorriz. Agindu horren bidez, Herrizaingo Saileko eta horri atxikitako «Euskal Herriko Polizia Ikastegia» organismo autonomoko langileen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak erregulatzen dira.
Zortzigarrena.– Kudeaketa-gomendio hau bertan behera geratuko da bere indarraldia amaitzen denean eta, horrez gain, betiere abian dauden jarduketak amaitu daitezela eragotzi gabe, arrazoi hauek daudenean:
a) Alderdiek adostasunez hala erabakitzen dutenean.
b) Agindutako jarduerak ezinezko edo ez-beharrezko bihurtzen dituzten egoerak gertatzen direnean.
c) Akordio honetan ezarritako baldintzak betetzen ez direnean, alderditako edozeinek aldez aurretik iragarrita eta behar bezala jakinarazita. Bertan behera uzteko nahia jakinarazi eta handik hiru hilabetera galduko du indarra kudeaketa-gomendioak.
Esandakoarekin bat datozela adierazteko, bi aldeek kudeaketa-gomendioa izenpetzen dute.
Egoitza elektronikoa, 2026ko maiatzaren 12a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
HABEko zuzendari nagusia (Izenpea eskuordetzan ematea, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 26. artikuluaren arabera),
JOKIN AZKUE ARRASTOA.
RSS