Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2026ko ekainaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2381

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 18koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, Agurain Ikastola, Koop. E. sozietate kooperatiboa onura publikokoa dela deklaratzen duena.

EGITATEAK

Lehenengoa.– 2025eko azaroaren 20an, Cristina Merino Iribarren andreak eskaera bat aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailean, Agurain Ikastola, Koop. E. sozietate kooperatiboaren izenean eta hura ordezkatuz haren esanetan, kooperatiba onura publikoko deklaratua izan zedin eskatzeko. Eskabidearekin batera, besteak beste, Artezkaritza Kontseiluaren 2025eko irailaren 8ko bileraren akta eta Artezkaritza Kontseiluko idazkari Raúl Fernández Polo jaunak berak Cristina Merino Iribarren lehendakariaren oniritziarekin emandako ziurtagiri bat aurkeztu zituen. Ziurtagiri horretan, haren ustez, 64/1999 Dekretuan ezarritako arauzko baldintzak betetzen direla justifikatzen duten gertakariak eta arrazoiak daude (64/1999 Dekretua otsailaren 2koa da, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena).

Bigarrena.– 2026ko urtarrilaren 2an, iragarkia argitaratu zen EHAAn, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritakoa betez (64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa da, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena), eta jendaurreko informaziorako epea zabaldu zen, edozein interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak egin zitzan hogei eguneko epean. Epe hori igaro da, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Horren ondorioz, Administrazio Publikoen Administrazio-prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 82. artikuluaren 4. apartatuari jarraikiz («Entzunaldiaren izapidea egin gabe utz daiteke prozeduran ez bada azaltzen eta ebazpenean ez bada kontuan hartu interesdunak azaldutako egitate, alegazio eta frogak besterik»), betetzat jotzen da Herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudiaren 10. artikuluan xedatutakoa (64/1999 Dekretuak, otsailaren 2koak, onartu zuen araudi hori), ebazpena eman aurretik espedientea agerian jartzeari buruzkoa.

Hirugarrena.– 2026ko urtarrilaren 9an, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluan 7. artikuluarekin lotuta aurreikusitakoa betez, txostena eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.

Laugarrena.– Nahitaezko txostena egiteko hogei eguneko epea igaro da txostenik jaso gabe eta, 2026ko otsailaren 11n, Gizarte Ekonomiaren zuzendariak ebatzi du ebazteko epea bertan behera uztea eskaera egin eta nahitaezko txostena egin arte edo, bestela, gehienez hiru hilabetez. Egintza horretan bertan egiaztatu da interesdunari 2026ko otsailaren 16an jakinarazi zitzaiola.

Bosgarrena.– 2026ko apirilaren 15ean, Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren txostena jaso zen. Txosten horretan, aurrekariak eta oinarri juridikoak jaso ondoren, ondorioztatu zen, organo horren ustez, bete egiten direla «Agurain Ikastola Kooperatiba E.» onura publikoko deklaratzeko premisak.

Aurreko egintzei honako hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehengoa.– Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legeko 156.2 artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzak onura publikoko kooperatibatzat joko ditu beren funtzioak garatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorra sustatzen laguntzen duten kooperatibak, betiere erregelamenduz ezartzen diren prozedura, araubide eta betekizunen arabera.

Bigarrena.– Aipatutako eta bete beharreko erregelamendu-araua 64/1999 Dekretua da, otsailaren 2koa da, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena.

Hirugarrena.– Espedientean jasotako dokumentazioa oinarritzat hartuta, pentsatu behar da 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedura-izapideak bete direla onura publikokotzat deklaratzeko, bai eta erregelamenduzko arau horren 5. artikuluan ezarritako betekizunak ere onura publikoaren deklarazio hori lortzeko.

Laugarrena.– Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren eskumena da sozietate kooperatiboak onura publikoko deklaratzea, hala xedatuta baitago 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluan, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 3.2.l) artikuluari lotuta.

Horiek horrela, aipatutako lege-manu horiek eta orokorrean aplikatzekoak diren eta aplikatzeko egokiak diren gainerakoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onura publikoko deklaratzea «Agurain Ikastola, Koop. E.» sozietate kooperatiboa.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek egintza hau gauzatzen duen organoari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, eta, horretarako, bi hilabete izango dira. Epe biak egintza jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko dira, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 18a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.


Azterketa dokumentala