
103. zk., 2026ko ekainaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 4 orri.)
- EPUB (167 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
2379
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, batetik, bederatzigarren aldiz aldatzen duena Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Agindua, zeinaren bidez argitara ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, eta, bestetik, bosgarren aldiz aldatzen duena 2023ko urriaren 30eko Agindua, zeinaren bidez argitara eman baitzen hautaketa-prozesu horretan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria eta uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituen bigarren hautatuen zerrenda.
Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2026ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia betez, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 5eko Ebazpenen bederatzigarren aldaketa egin zen (2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzendu ziren). Ebazpen horietan, hurrenez hurren, argitara eman ziren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek barematu zituzten merezimenduen behin betiko puntuazioak eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuko merezimenduen guztizko puntuazioak.
Horren arabera, Eider Bengoetxea Intxaurbe eta Aitor Folgoso Ovelleiroren puntuazioak aldatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan, aipatutako ebazpenean jasotako baldintzetan.
Horren ondorioz, aipatutako hautaketa-prozesua arautzen duten deialdiaren oinarriak ikusita, kidego eta espezialitate bakoitzeko izangaiak merezimendu-lehiaketa bidez lortutako guztizko puntuazioen arabera ordenatu behar dira. Horrela, aukeratutako kidegoaren espezialitatean deitutako plaza guztien kopuru bera edo txikiagoa duten hautagaiak hautatuko dira.
Izangaiak lortutako guztizko puntuazioaren arabera ordenatu beharrak eragindako aldaketak ekartzen du hasieran hautatuak izan ez arren, espezialitate horretan hautatutako azken izangaiak lortutakoa baino guztizko puntuazio handiagoa aitortu zaien pertsonak sartu beharra hautatutakoen zerrendan. Hori dela eta, Eider Bengoetxea Intxaurbe eta Aitor Folgoso Ovelleiro hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar dira.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea. Agindu horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak. Aldaketaren helburua hau da:
Aitor Folgoso Ovelleiro izangai hautatu gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Elikagaien Industriako Prozesuak espezialitatean, txanda irekian, 1. hizkuntza-eskakizuna, epaia betez. Espezialitatean hautatutako azken izangaiak (2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina) 04.9840 puntu lortu zituen guztira. Beraz, 5,2170 puntu eman zaizkionez, hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da.
Bigarrena.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 30eko Aginduaren I. eranskina aldatzea, hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarriari buruzkoa. Agindu horren bidez argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, bai eta uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten hautatutako pertsonen bigarren zerrenda ere. Aldaketaren helburua hau da:
Eider Bengoetxea Intxaurbe izangai hautatu gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Komunikazio-Prozesuak eta Komunikabideak espezialitatean, txanda irekian, 2. hizkuntza-eskakizuna, epaia betez. Espezialitatean hautatutako azken izangaiak (2023ko urriaren 30eko Aginduaren I. eranskina) 5,8460puntu lortu zituen guztira. Beraz, 7,0620 puntu eman zaizkionez, hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da.
Hirugarrena.– Hogei egun balioduneko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, lehenengo eta bigarren ataletan aipatutako izangai hautatuek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzaten.
Dokumentazioa online aurkeztuko da: https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) – Tramitagune – «Administrazio-espedienteak: eskabideak, erreklamazio formalak, errekurtsoak» – Gainerako izapideak.
Agindu honen eranskinean, zinpeko aitorpenaren eredua argitaratzen da, bai eta «Hautatuek agiriak entregatzea» eredua ere, zeina bete eta adierazitako helbidean ere aurkeztu beharko baita.
Laugarrena.– Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez duenak, edo dokumentazio hori aztertuta, deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidean faltsukeriak egiteagatik izan zezakeen erantzukizuna. Halaber, eskubide guztiak galduko ditu azterketa medikoan ez-gai gisa kalifikatzen denak.
Bosgarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.
RSS