
103. zk., 2026ko ekainaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
2377
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Hezkuntza Administrazioaren zerbitzura dauden ikuskatzaileen kidegoaren eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoaren karrerako funtzionarioen arteko, autonomia-mailako, 2025-2026ko lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari atxikitutako Hezkuntzako Ikuskaritzako lanpostuak betetzeko.
Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2026ko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bitartez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoaren eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoaren karrerako funtzionarioen arteko autonomia-mailako 2025-2026ko lekualdatze-lehiaketako destinoen behin-behineko esleipena.
Beraz, Hezkuntzako sailburuaren 2025eko azaroaren 13ko Aginduaren bidez (2025eko abenduaren 17ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskatzaileen kidegoetako funtzionarioen autonomia-mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen. Bada, agindu horren hogeita zortzigarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuan dauden ikuskarien kidegoaren eta Hezkuntzako ikuskarien kidegoaren karrerako funtzionarioen arteko autonomia-mailako 2025-2026ko lekualdatze-lehiaketarako destinoen behin betiko esleipena, honako zerrendan agertzen den bezala:
I. eranskina: Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren zerbitzura dauden ikuskatzaileen eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoetan destinoa esleitu zaien parte-hartzaileen zerrenda.
Bigarrena.– Agintzea aurreko eranskina erakusgai jartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ webgunean eta https://hezigunea.euskadi.eus helbidean, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera.
Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte 2026ko irailaren 1etik aurrera; jatorrizko ikastetxeetako kargu-uzteek, berriz, 2026ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioak izango dituzte.
Laugarrena.– Indargabeturik geratuko dira Hezkuntza Administrazioaren zerbitzura dauden ikuskatzaileei eta Hezkuntzako ikuskatzaileei akats baten ondorioz esleitutako destinoak, baldin eta deialdietan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte. Agindu honen eranskinean agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren eskakizunak betetzen direla.
Bosgarrena.– Agindu honetan esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin.
Seigarrena.– Aurtengo lekualdatze-lehiaketan Euskal Autonomia Erkidegoan behin betiko destinoa lortu duten beste autonomia-erkidegoetako funtzionarioek dagokion agiria aurkeztu beharko dute, ziurtatzeko ez dutela epai irmo bidezko kondenarik jaso sexu-askatasunaren eta osotasunaren kontrako delituren batengatik (delitu horietan sartzen dira sexu-erasoa eta abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien trafikoa). Ziurtagiri hori Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emango du. Hala ere, ez dute ziurtagiririk aurkeztu beharko Hezkuntza Sailari datu hori kontsultatzeko berariazko baimena eman diotenek. Kontsulta hori elkarreragingarritasun-sistema elektronikoak baliatuta egin ahal izango du, Hezigunea hezkuntza-atariaren bidez, eta, horretarako, eremu murriztuan sartu beharko da (erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez), «Adingabearen babesa» atarian.
Zazpigarrena.– Aurtengo lekualdatze-lehiaketan parte hartutako Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileek eta Hezkuntza Administrazioaren ikuskatzaileek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 19a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS