Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2026ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2367

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 2 zenbakiko plazan izapidetzen ari den 158/2026 prozedura arruntean interesa dutenak.

Zerbitzu zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalaren 2. plazara bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

158/2026 prozedura arrunta: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Solaria Eguzki Sorkuntza SMk jarria, Administrazioaren jarduera falta material kualifikatuaren aurka; izan ere, Administrazioak ez du bultzatu eta benetan ebatzi ingurumen-ebaluazioko prozedura aplikagarri den esparru juridikoarekin eta errekurtsogilearen eskubide eta interes legitimoen eraginkortasunarekin bateragarria den eran.

Hori dela eta, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin, epatu egiten dira espediente horretan interesa dutenak, bederatzi egun baino lehen ager daitezen Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalaren 2. plazan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala