Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2026ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2365

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 21ekoa, Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Errestauratiboaren Lege Aurreproiektua.

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Errestauratiboaren Lege Aurreproiektua egin du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar da.

Lege horren xedapenak betez, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak, 2025eko azaroaren 11n, aipatutako Lege Aurreproiektua egiteko prozedura hasteko agindua eman zuen.

Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten bazaie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.

Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Errestauratiboaren Lege Aurreproiektua jendaurrean jartzen da, 20 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, eta aipatutako Lege Aurreproiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko azaroaren 11ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz, Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuaren 15.g) artikuluari dagokionez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Errestauratiboaren arautzen duen Lege Aurreproiektua jendaurrean jartzea, hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, Lege Aurreproiektuaren edukia eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Hirugarrena.– Alegazioak elektronikoki aurkez daitezke, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 21a.

Zerbitzuen zuzendaria,

OSCAR TROBO TRASAHEDO.


Azterketa dokumentala