
101. zk., 2026ko ekainaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 3 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2352
IRAGARKIA, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, nahitaezko desjabetze-prozedura baten aurreko aktak egiteko deialdia jakinarazteko dena.
Linea elektriko bat instalatzeko 48-AT-Y-2023-108 espedientean baimendutako eta onura publikoko deklaratutako proiektu baten esparruan lurralde-ordezkaritza honetan izapidetutako nahitaezko desjabetzearen prozeduran, ukitutako interesdunei jakinarazi behar zaie zer egun eta ordutan egin behar den okupatu aurreko akta, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Ezinezkoa izan da egintza hori eranskinean identifikatzen diren interesdunei jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2026ko apirilaren 30eko Ebazpenean kontsultatu ahal izango dituzte zitazioaren eguna eta ordua (2026-05-07ko EHAAn argitaratu zen). Ebazpen horren bidez, eranskinean aipatzen diren finkak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten da. Finka horiek «Miraballes-Zeberio 4 zirkuitua» izeneko 13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko erdi tentsioko aireko linea elektrikoko zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektuak ukitzen ditu, Miraballesko transformazioko azpiestazioaren (4530) eta 9049 euskarriaren arteko zatian, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Zeberio eta Arteaga udalerrietan (Bizkaia), zeina i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAUren titulartasunekoa baita.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2026ko maiatzaren 22a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARIA JESÚS MARKAIDA URIARTE.
RSS