
101. zk., 2026ko ekainaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (119 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
2351
EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu-zentro berezietan desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen entitate onuradunen zerrenda. 2025eko ekitaldia.
Dirulaguntza publikoak ematerakoan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa; beraz, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren babesean dirulaguntza jasoko duten pertsonen eta entitateen zerrenda, zenbatekoa eta finantzatutako jarduketa adierazita.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea deialdi honen babesean emandako dirulaguntza jaso duten entitate onuradunen zerrenda: enplegu-zentro berezietan desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen deialdia (2025eko ekitaldia), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluak onartutakoa 2025eko otsailaren 28ko bileran hartutako erabakiaren bidez (2025eko martxoaren 6ko EHAA, 45. zenbakia). Zerrenda horretan, entitate onuradunen izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira (ebazpen honen eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 18a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,
FERNANDO PARICIO CARRIÓN.
ERANSKINA
Enplegu-Zentro Berezietan desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako dirulaguntzak.
RSS