Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2026ko ekainaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2348

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 22koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko apirilaren 14ko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebaluatzeaz arduratuko den Balorazio-Batzordeko kideak. Agindu horren bidez, 2026. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egiten da.

Ikusi da Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko apirilaren 14ko Agindua, 2026. urtean kultura- eta sormen-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzen oinarriak onartu eta deialdia egiten duena.

Kontuan hartu da aipatutako aginduaren 13. artikuluak berariaz adierazten duela aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko dela eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpenaren bidez egingo dela.

Horiek horrela, honako hau

EBAzten DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Ana Lopez Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Garbiñe Ortega Postigo.

– Iker Tolosa Lafuente.

– Elisabeth Pérez Fernández.

– Alberto Ibarrondo García.

Idazkaria: Ilazki Azaldegi Martinez, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 22a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala