Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2026ko ekainaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2346

885/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baitira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko kategorietan (hainbat lanpostu funtzional), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 443/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko martxoaren 12an).

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-Estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko kategorietan (hainbat lanpostu funtzional), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Honako hauek dira lanpostu funtzionalak:

Garraio sanitarioaren gidaria.

Larrialdietako ibilgailuen gidaria.

Joskintzako ofiziala.

Mantentze-lan elektrikoetako ofiziala.

Instalazioen mantentze-lanetako ofiziala.

Mantentze-lan mekanikoetako ofiziala.

Berogailuen mantentze-lanetako ofiziala - iturgina.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 2tik ekainaren 29ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 10.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK, TEKNIKARI LAGUNTZAILE PROFESIONALEN LANBIDE-TALDEKO KATEGORIETARAKO (HAINBAT LANPOSTU FUNTZIONAL), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko kategorietako (hainbat lanpostu funtzional) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 5. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Honen bidez araututako prozesuetan parte hartzeko, aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan jasota dauden baldintzez gain eta horietan aurreikusten diren salbuespenak kenduta, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, kasuan-kasuan esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte:

a) Oinarri orokorretako 8.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, teknikari titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostuan jarduteko eskatzen dena, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Garraio sanitarioaren gidariaren lanpostua lortzeko, aurreko paragrafoan xedatutakoaz gain, B motako gidabaimena eduki beharko da, 818/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz, (818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duena); C motako gidabaimena, 818/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz, (818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duena), 3.500 kg-tik gorako eta 7.500 kg-tik gorako gehieneko masa baimendua duten eta gidariaz gain gehienez zortzi bidaiari garraiatzeko diseinatuta dauden automobilak gidatzeko lanpostuak eskaintzen badira; D motako gidabaimena izatea, 818/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz (818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duena), gidariaz gain zortzi bidaiari baino gehiago garraiatzeko diseinatutako eta egindako automobilak gidatzeko lanpostuak eskaintzen badira, eta maiatzaren 20ko 710/2011 Errege Dekretuan aurreikusitako osasun-garraioko profesionaltasun-ziurtagiria, edo dagokion gaikuntza, errepide bidezko garraio sanitarioko ibilgailuen ezaugarri teknikoak, ekipamendu sanitarioa eta langile-hornidura ezartzen dituen maiatzaren 25eko 836/2012 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Emergentzietako ibilgailuen gidari-lanpostua lortzeko, beharrezkoa izango da osasun-larrialdietako teknikariaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, edo dagokion gaikuntza izatea, 836/2012 Errege Dekretuarekin bat etorriz (836/2012 Errege Dekretua, maiatzaren 25ekoa, errepide bidezko garraio sanitarioko ibilgailuen ezaugarri teknikoak, ekipamendu sanitarioa eta langile-hornidura ezartzen dituena); B motako gidabaimena izatea, 818/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz (818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duena); eta C motako gidabaimena izatea, 818/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz (818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duena), 3.500 kg-tik gorako eta 7.500 kg-tik gorako gehieneko masa baimendua duten eta gidariaz gain gehienez zortzi bidaiari garraiatzeko diseinatuta dauden automobilak gidatzeko lanpostuak eskaintzen badira.

b) Kasu guztietan bete beharko dira lortu nahi den lanpostuaren baldintzak, indarrean dagoen araudiaren arabera.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

D3 taldea: 15 euro.

3.– Lehiaketa-oposizioaren garapena.

3.1.– Eskakizunak eta merezimenduak alegatzea. Dokumentazioa aurkeztea.

Oinarri orokorretako 12.2 apartatuan aurreikusitako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, onartuen behin betiko zerrendan daudenek eta, baztertuen zerrendan egonik, horretarako ezarritako epearen barruan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu edo aurkeztuko dutenek deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eta merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten agiriak alegatu eta erantsi beharko dituzte, oinarri orokorretako 12.3 apartatuan ezarritako moduan eta epean.

Kategoria eta lanpostu funtzional bakoitzean eskatzen den titulazioa teknikariarena edo baliokidea da, lortu nahi den lanpostu funtzionalean jarduteko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Garraio sanitarioaren gidariaren lanpostua lortzeko, aurreko paragrafoan xedatutakoaz gain, B motako gidabaimena eduki beharko da, 818/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz, (818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duena); C motako gidabaimena, 818/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz, (818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duena), 3.500 kg-tik gorako eta 7.500 kg-tik gorako gehieneko masa baimendua duten eta gidariaz gain gehienez zortzi bidaiari garraiatzeko diseinatuta dauden automobilak gidatzeko lanpostuak eskaintzen badira; D motako gidabaimena izatea, 818/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz (818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duena), gidariaz gain zortzi bidaiari baino gehiago garraiatzeko diseinatutako eta egindako automobilak gidatzeko lanpostuak eskaintzen badira, eta maiatzaren 20ko 710/2011 Errege Dekretuan aurreikusitako osasun-garraioko profesionaltasun-ziurtagiria, edo dagokion gaikuntza, errepide bidezko garraio sanitarioko ibilgailuen ezaugarri teknikoak, ekipamendu sanitarioa eta langile-hornidura ezartzen dituen maiatzaren 25eko 836/2012 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Emergentzietako ibilgailuen gidari-lanpostua lortzeko, beharrezkoa izango da osasun-larrialdietako teknikariaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, edo dagokion gaikuntza izatea, 836/2012 Errege Dekretuarekin bat etorriz (836/2012 Errege Dekretua, maiatzaren 25ekoa, errepide bidezko garraio sanitarioko ibilgailuen ezaugarri teknikoak, ekipamendu sanitarioa eta langile-hornidura ezartzen dituena); B motako gidabaimena izatea, 818/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz (818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duena); eta C motako gidabaimena izatea, 818/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz (818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duena), 3.500 kg-tik gorako eta 7.500 kg-tik gorako gehieneko masa baimendua duten eta gidariaz gain gehienez zortzi bidaiari garraiatzeko diseinatuta dauden automobilak gidatzeko lanpostuak eskaintzen badira.

3.2.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Ariketako galderak galdera-sortatik aterako dira. Galdera-sorta hori, gutxienez, 12 aste lehenago emango da, Osakidetzaren web-orrian.

Erantzun okerrek ez dute penalizaziorik ekarriko.

3.3.– Lehiaketaldia.

Oinarri orokorretako 12.3 oinarrian ezarritako moduan eta epean baloratuko dira alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak, III. eranskinean jasotako merezimenduen baremoaren arabera, oinarri orokorretan ezarritako irizpideak betez.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorren 6. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpena, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko dagokion zikloko destinoen behin betiko esleipenari buruzkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren identifikatuko dira deialdi honen xede diren destinoak.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA TEKNIKARI LAGUNTZAILE PROFESIONALEN LANBIDE-TALDEKO KATEGORIETARAKO (HAINBAT LANPOSTU FUNTZIONAL), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunean aitortuta duten zerbitzaldia zenbatuko da, eta gehieneko muga 20 urtekoa izango da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo Autonomia-Erkidegoetako Osasun-Zerbitzuetakoetan, edozein Administrazio Publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan parte hartzen den hautaketa-prozesuan deitutako lanpostu funtzionalean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,25 puntu.

Era berean, zenbaketa hori aplikatuko da parte hartzen den hautaketa-prozesuko deialdian sartutako lanpostu funtzionalari dagokion eremuaren kudeaketan edo koordinazioan erantzukizuneko lanpostuak betetzen direnean.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

c) Lehiaketako lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Lanpostu funtzionalari dagokion espezialitateko teknikari ikasketetan edo ikasketa baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako ikasgai hauek ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, prestakuntza politikoa, gorputz-hezkuntza eta hizkuntzak):

– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

b) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

Informatikako ezagutzen maila jakin baten ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, Euskadi Informazioaren Gizartean Planak KZgune zentro publikoetan eskura jartzen dituen moduluak lortzeko proba gainditu behar da. Zehazki, honela baloratuko da:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Oinarrizko Internet: 0,25 puntu.

– Internet aurreratua: 0,50 puntu.

Modulu horiek gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da.

Modulu baten bertsio eta/edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra puntuatuko da, puntuaziorik handiena duena alegia.

Era berean, merezimendu hori egiaztatzeko baliozkoak izango dira erakunde ofizialek eta ikasketa-zentro publikoek aplikazio horiei buruz emandako ikastaroak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, baremo honen arabera:

– 20 eta 29 ordu bitarteko ikastaroak: 0,10 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitarteko ikastaroak: 0,15 puntu.

– 50 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,25 puntu.

B) Atal honen barruan, eskabideak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan eta dagokion kategoria eta lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den titulazioa lortu ondoren amaitu den prestakuntza baloratuko da, baldin eta honako honen arabera egiaztatzen bada:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,50 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 1 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 2 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 3 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 4 puntu.

– 100 eta 199 ordu bitartean: 5 puntu.

– 200 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,50 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde Ofizialek, Unibertsitateek, Erakunde Sanitarioek eta, hala badagokio, Elkargo Profesionalek eta Elkarte Zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein Administrazio Publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak aurkezteagatik, komunikazioak aurkezteagatik, hitzaldiak emateagatik edo mahai-inguruetan parte hartzeagatik:

– Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
I.– TEKNIKARI LAGUNTZAILE PROFESIONALEN LANBIDE-TALDEKO GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-lanbideen araudia: Arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Lanbide sanitarioen prestakuntza. Lanbide-garapena eta aintzatespena.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioa eta kalitatea. Xedapen orokorrak. Prestazioak. Profesionalak. Ikerketa. Informazio sanitarioko sistemak. Kalitatea.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Langileen mugikortasuna. Karrera profesionala. Estatutupeko langileen egoerak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Euskadiko Osasun Sistema - Antolamendua. Osasun-zerbitzuak emateko egitura publikoak antolatzea - Osaera. Langileen araubidea.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak. Zuzendaritza-antolakuntza. Antolakunde nagusia.

6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuak.

7.– Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko adierazpena: Xedapen orokorrak. Eskubideak eta Betebeharrak. Pazienteei eta erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak.

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua.

9.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko aurretiazko borondateena. Xedea. Osasun-arloko borondateak aldez aurretik adierazteko eskubidearen edukia. Aurretiazko Borondateen dokumentua. Aldatzea, ordeztea eta errebokatzea.

10.– Datu Pertsonalen Babesa eta eskubide digitalak bermatzea. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuak babesteko agintaritza autonomikoak. Zehapen-araubidea.

11.– Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuko 47.5 artikuluaren arabera, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

12.– Euskadiko Osasun Plana 2030: Printzipio gidariak. Erronka estrategikoak. Helburuak eta ildo estrategikoak.

13.– Euskadiko Osasun Ituna: Helburuak. Printzipioak eta balioak. Ildo estrategikoak.

14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2030. Helburuak. Ekintza-ildo korporatiboak.

15.– Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2025-2028: Helburuak. Ildo estrategikoak.

16.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana: Oinarriak. Helburuak. Jarduera-arloak.

17.– Euskadiko Plan Onkologiko Integrala 2025-2030.

18.– 3/2021 Lege Organikoa, martxoaren 24koa, eutanasia arautzekoa.

19.– 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzkoa.

II.– GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA
GARRAIO SANITARIOAREN GIDARIA

1.– Zirkulazioari eta ibilgailuei buruzko ezagutza orokorrak.

1.1.– Zirkulazio Araudi Orokorra.

– Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko arauak aplikatzea.

– Zirkulazioko jokabideei buruzko arau orokorrak.

– Gidarien arau orokorrak.

2.– Garraio sanitarioaren inguruko ezagutzak.

2.1.– Garraio sanitariorako baimenen xedapen komunak.

– Garraio sanitariorako baimenenak.

– Garraio sanitariorako baimenenei atxikitako ibilgailuen ezaugarriak.

– Baimenen esparrua.

– Garraio sanitariorako baimenen gaineko eskumena duen organoa.

– Baimenen indarraldia.

2.2.– Ibilgailuen ziurtagiri tekniko-sanitarioaren araubidea.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioa egin beharra.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioa emateko betekizunak.

– Ziurtagiria eskatzea.

– Ziurtagiria ematea.

– Ziurtagirien dokumentazioa.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioaren indarraldia.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioa galtzea.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioen erregistroa.

– Langileak.

2.3.– Errepideko garraio sanitariorako ibilgailuen ezaugarri teknikoak.

– 836/2012 Errege Dekretuaren xedea.

– Errepideko garraio sanitariorako ibilgailu motak.

– Ibilgailuen ezaugarriak.

– Identifikazioa eta seinaleztapena.

– Nahitaezko dokumentuak eta ibilgailuak.

– Zelula sanitarioa.

– Langileak.

3.– Ibilgailua ezagutzea.

3.1.– Automobila.

– Ibilgailu moten araberako sailkapena.

– Atalen edo kanpoko formaren konfigurazioaren arabera.

– Automobil motak, karrozeriaren eraikuntzaren arabera.

– Automobilaren ezaugarri nagusiak.

– Ezaugarri dimentsionalak.

– Ezaugarri teknikoak.

3.2.– Segurtasuna automobilean.

– Prebentzio-segurtasuna.

– Erosotasuna eta ergonomia.

– Ikuspena eta argiak.

– Klimatizazioa.

– Segurtasun aktiboa.

– Motorra-propultsorea multzoa.

– Esekidura, direkzioa eta balaztak.

– Segurtasun aktiboko sistema elektronikoak.

– Segurtasun pasiboa.

– Segurtasun-uhalak eta pretentsoreak.

– Airbaga eta alboetako barrak.

– Beiren hornikuntza.

– Karrozeriako kolpe-leungailua.

3.3.– Motorrak.

– Motorraren elementuak.

– Bilokea, kulata, pistoia, segmentuak.

– Biela, birabarkia, inertzia-bolantea.

– Sarrera- eta ihes-kolektoreak.

3.4.– Banaketa.

– Espeka-ardatza.

– Aginte-sistemak.

– Balbulak, malgukiak, zabu-aulkiak, hagaxka bultzatzaileak, takeak.

– Funtzionamendu-printzipioak.

– Lau aldiko eztanda-motorraren funtzionamendu teorikoaren printzipioak.

– Lau aldiko diesel-motorraren funtzionamendu teorikoaren printzipioak.

– Lau aldiko motorren funtzionamendu praktikoaren printzipioak.

– Zilindradaren oinarrizko ezagutzak, konpresorearen, potentziaren eta motor-parearen arteko erlazioa.

3.5.– Hoztea.

– Hoztearen zeregina eta hozte motak.

– Aire bidezko hoztea.

– Likido hozgarri bidezko hozketa.

– Zirkuitua osatzen duten elementuak.

– Erradiadorea, ponpa, termostatoa eta haizagailuak.

– Hedapen-botila. Purgagailuak.

– Segurtasuneko tapoiak eta zorroak.

– Likido hozgarria.

– Sistema egiaztatzeko elementuak.

– Berogailua.

3.6.– Lubrifikazioa.

– Koipeztaketa mistoko zirkuitua.

– Erabateko presio bidezko koipeztaketa zirkuitua.

– Zirkuituaren osagaiak.

– Olio-ponpa, deskarga-balbula.

– Olio-iragazkiak.

– Igorpen kutsakorren kontrol-sistemak.

– Egiaztapen- eta kontrol-sistemak.

– Olioak.

– Olio mineralak eta sintesi-olioak.

– Olioen ezaugarriak.

– Olio motak, biskositatearen arabera.

3.7.– Transmisio-elementuak.

– Enbragea.

– Marruskadurazko enbragea: enbrageko diskoa eta mazoa. Lepokoa.

– Enbragearen funtzionamendu orokorra.

– Abiadura-kaxa: motak eta oinarrizko funtzionamendua.

– Diferentzialak: motak eta oinarrizko funtzionamendua.

– Transmisio-ardatza eta palierrak.

3.8.– Suspentsioa.

– Suspentsio-sistemak.

– Elementuak. Motelgailuak.

– Aurreko suspentsioa.

– Atzeko suspentsioa.

– Suspentsio hidroneumatikoa.

3.9.– Direkzioa.

– Direkzio-sistemaren elementuak.

– Bolantea, zutabea.

– Direkzio-kutxa, direkzio-bieletak, errotulak.

– Direkzio lagundua.

– Direkzioa lerrokatzea.

– Pibotea. Mangeta.

– Erorketa-, irteera- eta aitzinamendu-angelua.

– Konbergentzia.

3.10.– Freno-sistema.

– Frenatze-elementuak.

– Danbor-frenoak.

– Danborra, zapatak eta frenoari eusteko platera.

– Eragingailu hidraulikoa eta tenkagailu automatikoa.

– Danbor-frenoen funtzionamendu orokorra.

– Diskozko frenoak.

– Freno-diskoak.

– Freno-pintzak eta -pastillak.

– Eragingailu hidraulikoa.

– Funtzionamendu orokorra.

– Eragintza hidraulikoko sistema.

– Frenoen ponpa.

– Likidoen depositua.

– Frenatze-erreduktoreak.

– Hoditeria eta tenkagailuak.

– Frenoen likidoa.

– Eragintza mekanikoko sistema.

– ABS freno-sistema.

– ABS Bosch sistemaren osagaiak (lau kanal).

3.11.– Gurpilak eta pneumatikoak.

– Gurpilaren elementuak.

– Pneumatikoaren atalak.

– Errodatze-banda.

– Orpoa, sorbalda, alboa.

– Zentraketa-kordoia, karkasa.

– Barneko gomazko estaldura.

– Pneumatiko motak.

– Ganberarik gabeko pneumatikoak.

– Pneumatikoaren identifikazioa.

– Puzketa-presioa.

– Aguaplaninga.

– Hagun metalikoak. Hagunaren terminologia dimentsionala.

3.12.– Ibilgailuaren oinarrizko sistema elektrikoak.

– Bateria.

– Ibilgailuaren sistema elektrikoak.

– Karga-zirkuitua.

– Abiatze-zirkuitua.

– Pizte-zirkuitua.

– Argien zirkuitua.

– Maniobra-zirkuitua.

3.13.– Ibilgailu hibridoak eta elektrikoak.

– Ibilgailuen elektrizitatea (kontzeptu eta magnitude elektrikoak, automobilaren instalazio elektrikoak).

– Motor elektrikoak (funtzionamendu-oinarria, motak, ezaugarriak).

4.– Zirkulazioa eta bide-segurtasuna.

4.1.– Zirkulazio-arauak.

– Bide publikoak. Erabilera. Ibilgailuen zirkulazioa.

– Bide-markak.

– Abiadura.

– Ohartarazpenak gidariei.

– Ibilgailuen argiak.

– Argiak.

– Seinaleztapen optikoa.

– Zirkulazio-seinaleak.

– Arau orokorrak.

– Agenteen seinaleak eta aginduak.

– Aldi baterako seinaleak (balizak).

– Semaforoak.

– Seinale bertikalak.

– Arrisku-seinaleak.

– Arauzko seinaleak.

– Argibide-seinaleak.

4.2.– Bide-segurtasuna.

– Zirkulazio-baimena. Ibilgailuaren dokumentazioa.

– Gidariaren egoera fisikoa.

– Edari alkoholdunak eta drogak.

– Erreakzio-denbora.

– Bideko arrisku zehatzak.

– Bihurguneak.

– Baldintza meteorologiko edo ingurumen-baldintza txarrak.

– Zirkulazio-istripuak.

– Gidaria.

– Abiadura.

– Erreakzioko, frenatzeko eta gelditzeko tartea eta segurtasun-tartea.

5.– Oinarrizko bizi-euskarria.

– Helduen oinarrizko bizi-euskarria.

– Pediatriako oinarrizko bizi-euskarria.

6.– Euskadiko lehentasuneko errepide-sarea.

EMERGENTZIETAKO IBILGAILUEN GIDARIA

1.– Zirkulazioari eta ibilgailuei buruzko ezagutza orokorrak.

1.1.– Zirkulazio Araudi Orokorra.

– Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko arauak aplikatzea.

– Zirkulazioko jokabideei buruzko arau orokorrak.

– Gidarien arau orokorrak.

2.– Garraio sanitarioaren inguruko ezagutzak.

2.1.– Garraio sanitariorako baimenen xedapen komunak.

– Garraio sanitariorako baimenenak.

– Garraio sanitariorako baimenenei atxikitako ibilgailuen ezaugarriak.

– Baimenen esparrua.

– Garraio sanitariorako baimenen gaineko eskumena duen organoa.

– Baimenen indarraldia.

2.2.– Ibilgailuen ziurtagiri tekniko-sanitarioaren araubidea.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioa egin beharra.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioa emateko betekizunak.

– Ziurtagiria eskatzea.

– Ziurtagiria ematea.

– Ziurtagirien dokumentazioa.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioaren indarraldia.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioa galtzea.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioen erregistroa.

– Langileak.

2.3.– Errepideko garraio sanitariorako ibilgailuen ezaugarri teknikoak.

– 836/2012 Errege Dekretuaren xedea.

– Errepideko garraio sanitariorako ibilgailu motak.

– Ibilgailuen ezaugarriak.

– Identifikazioa eta seinaleztapena.

– Nahitaezko dokumentuak eta ibilgailuak.

– Zelula sanitarioa.

– Langileak.

3.– Ibilgailua ezagutzea.

3.1.– Automobila.

– Ibilgailu moten araberako sailkapena.

– Atalen edo kanpoko formaren konfigurazioaren arabera.

– Automobil motak, karrozeriaren eraikuntzaren arabera.

– Automobilaren ezaugarri nagusiak.

– Ezaugarri dimentsionalak.

– Ezaugarri teknikoak.

3.2.– Segurtasuna automobilean.

– Prebentzio-segurtasuna.

– Erosotasuna eta ergonomia.

– Ikuspena eta argiak.

– Klimatizazioa.

– Segurtasun aktiboa.

– Motorra-propultsorea multzoa.

– Esekidura, direkzioa eta balaztak.

– Segurtasun aktiboko sistema elektronikoak.

– Segurtasun pasiboa.

– Segurtasun-uhalak eta pretentsoreak.

– Airbaga eta alboetako barrak.

– Beiren hornikuntza.

– Karrozeriako kolpe-leungailua.

3.3.– Motorrak.

– Motorraren elementuak.

– Bilokea, kulata, pistoia, segmentuak.

– Biela, birabarkia, inertzia-bolantea.

– Sarrera- eta ihes-kolektoreak.

3.4.– Banaketa.

– Espeka-ardatza.

– Aginte-sistemak.

– Balbulak, malgukiak, zabu-aulkiak, hagaxka bultzatzaileak, takeak.

– Funtzionamendu-printzipioak.

– Lau aldiko eztanda-motorraren funtzionamendu teorikoaren printzipioak.

– Lau aldiko diesel-motorraren funtzionamendu teorikoaren printzipioak.

– Lau aldiko motorren funtzionamendu praktikoaren printzipioak.

– Zilindradaren oinarrizko ezagutzak, konpresorearen, potentziaren eta motor-parearen arteko erlazioa.

3.5.– Hoztea.

– Hoztearen zeregina eta hozte motak.

– Aire bidezko hoztea.

– Likido hozgarri bidezko hozketa.

– Zirkuitua osatzen duten elementuak.

– Erradiadorea, ponpa, termostatoa eta haizagailuak.

– Hedapen-botila. Purgagailuak.

– Segurtasuneko tapoiak eta zorroak.

– Likido hozgarria.

– Sistema egiaztatzeko elementuak.

– Berogailua.

3.6.– Lubrifikazioa.

– Koipeztaketa mistoko zirkuitua.

– Erabateko presio bidezko koipeztaketa zirkuitua.

– Zirkuituaren osagaiak.

– Olio-ponpa, deskarga-balbula.

– Olio-iragazkiak.

– Igorpen kutsakorren kontrol-sistemak.

– Egiaztapen- eta kontrol-sistemak.

– Olioak.

– Olio mineralak eta sintesi-olioak.

– Olioen ezaugarriak.

– Olio motak, biskositatearen arabera.

3.7.– Transmisio-elementuak.

– Enbragea.

– Marruskadurazko enbragea: enbrageko diskoa eta mazoa. Lepokoa.

– Enbragearen funtzionamendu orokorra.

– Abiadura-kaxa: motak eta oinarrizko funtzionamendua.

– Diferentzialak: motak eta oinarrizko funtzionamendua.

– Transmisio-ardatza eta palierrak.

3.8.– Suspentsioa.

– Suspentsio-sistemak.

– Elementuak. Motelgailuak.

– Aurreko suspentsioa.

– Atzeko suspentsioa.

– Suspentsio hidroneumatikoa.

3.9.– Direkzioa.

– Direkzio-sistemaren elementuak.

– Bolantea, zutabea.

– Direkzio-kutxa, direkzio-bieletak, errotulak.

– Direkzio lagundua.

– Direkzioa lerrokatzea.

– Pibotea. Mangeta.

– Erorketa-, irteera- eta aitzinamendu-angelua.

– Konbergentzia.

3.10.– Freno-sistema.

– Frenatze-elementuak.

– Danbor-frenoak.

– Danborra, zapatak eta frenoari eusteko platera.

– Eragingailu hidraulikoa eta tenkagailu automatikoa.

– Danbor-frenoen funtzionamendu orokorra.

– Diskozko frenoak.

– Freno-diskoak.

– Freno-pintzak eta -pastillak.

– Eragingailu hidraulikoa.

– Funtzionamendu orokorra.

– Eragintza hidraulikoko sistema.

– Frenoen ponpa.

– Likidoen depositua.

– Frenatze-erreduktoreak.

– Hoditeria eta tenkagailuak.

– Frenoen likidoa.

– Eragintza mekanikoko sistema.

– ABS freno-sistema.

– ABS Bosch sistemaren osagaiak (lau kanal).

3.11.– Gurpilak eta pneumatikoak.

– Gurpilaren elementuak.

– Pneumatikoaren atalak.

– Errodatze-banda.

– Orpoa, sorbalda, alboa.

– Zentraketa-kordoia, karkasa.

– Barneko gomazko estaldura.

– Pneumatiko motak.

– Ganberarik gabeko pneumatikoak.

– Pneumatikoaren identifikazioa.

– Puzketa-presioa.

– Aguaplaninga.

– Hagun metalikoak. Hagunaren terminologia dimentsionala.

3.12.– Ibilgailuaren oinarrizko sistema elektrikoak.

– Bateria.

– Ibilgailuaren sistema elektrikoak.

– Karga-zirkuitua.

– Abiatze-zirkuitua.

– Pizte-zirkuitua.

– Argien zirkuitua.

– Maniobra-zirkuitua.

3.13.– Ibilgailu hibridoak eta elektrikoak.

– Ibilgailuen elektrizitatea (kontzeptu eta magnitude elektrikoak, automobilaren instalazio elektrikoak).

– Motor elektrikoak (funtzionamendu-oinarria, motak, ezaugarriak).

4.– Zirkulazioa eta bide-segurtasuna.

4.1.– Zirkulazio-arauak.

– Bide publikoak. Erabilera. Ibilgailuen zirkulazioa.

– Bide-markak.

– Abiadura.

– Ohartarazpenak gidariei.

– Ibilgailuen argiak.

– Argiak.

– Seinaleztapen optikoa.

– Zirkulazio-seinaleak.

– Arau orokorrak.

– Agenteen seinaleak eta aginduak.

– Aldi baterako seinaleak (balizak).

– Semaforoak.

– Seinale bertikalak.

– Arrisku-seinaleak.

– Arauzko seinaleak.

– Argibide-seinaleak.

4.2.– Bide-segurtasuna.

– Zirkulazio-baimena. Ibilgailuaren dokumentazioa.

– Gidariaren egoera fisikoa.

– Edari alkoholdunak eta drogak.

– Erreakzio-denbora.

– Bideko arrisku zehatzak.

– Bihurguneak.

– Baldintza meteorologiko edo ingurumen-baldintza txarrak.

– Zirkulazio-istripuak.

– Gidaria.

– Abiadura.

– Erreakzioko, frenatzeko eta gelditzeko tartea eta segurtasun-tartea.

5.– Oinarrizko bizi-euskarria eta bizi-euskarri aurreraturako laguntza.

– Helduen oinarrizko bizi-euskarria.

– Pediatriako oinarrizko bizi-euskarria.

– Bizi-euskarri aurreraturako laguntza:

a) Bizi-euskarri aurreratuko tekniketarako tresnak eta laguntza.

b) Larrialdietako medikazioa.

– Biktima anitzeko gorabehera.

– Pazientea osasun-zentrora lekualdatzea:

a) Pazienteen mobilizazioa.

b) Pazienteen immobilizazioa.

c) Garraio sanitarioko prozedura garraio sanitarioaren fisiopatologiara egokitzea.

d) Pazientearen transferentzia.

e) Pazientearen jarrera ohatilan, patologiaren arabera.

– Osakidetzaren oinarrizko bizi-euskarriko laguntza-protokoloak. Osakidetza. Emergentziak.

6.– Euskadiko lehentasuneko errepide-sarea.

JOSKINTZAKO OFIZIALA

1.– Ebaketari eta jantzigintzari buruzko nozio orokorrak. Ebaketa-teknikak. Jostura motak.

2.– Patroigintza eta jantzigintza. Neurriak hartzea. Patroiak trazatzeko tresnak. Ehunaren kalkulua eta patroien orientazioa.

3.– Mihiztatzeko teknikak: jostea, itsastea eta termozigilatzea.

4.– Ehungintzako materialak, zuntzak eta hariak. Josteko hariak, motak, ezaugarriak, kalitatea eta aplikazioak: ehunak. Oinarrizko egitura eta ezaugarriak.

5.– Josteko lana prestatzea. Puntada motak. Piezak eta ehunak ohiko prozedura eta tekniken bidez konpontzeko eragiketak egitea: jantziak errepasatzea eta pasaratzea.

6 – Arropa: ospitalekoa. Motak eta ezaugarriak.

7.– Josteko zerbitzuaren bitartekoak eta baliabide materialak: josteko makina; motak, josteko makinaren organo eragileak, arraste-sistemak.

8.– Lisatzea: kalandra motak, kalandren funtzionamenduan eragiten duten faktoreak eta lisatzean agertzen diren faktoreak.

9.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren suteen prebentzioari buruzko informazio-eskuliburua: suaren izaera, nola eragiten den, itzalgailu ohikoenak, suteak prebenitzeko gomendioak, larrialdi-egoera. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuko informaziorako eskuliburua: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileentzako arrisku orokorrak: Prebentzio-zerbitzua, definizioak, osasun-ingurunearen arrisku orokorrak, arrisku ergonomikoak, arrisku psikosozialak. Prebentzioko Karpeta Gorria: lan-istripuak/gorabeherak, egin beharreko jarduketak: langilearenak eta berehalako arduradunarenak, eraso baten aurrean egin beharreko jarduketak.

MANTENTZE-LAN ELEKTRIKOETAKO OFIZIALA

1.– BTko eta ETko instalazio elektrikoak.

1.1.– ITC-BT-03. Dokumentazioa eta ikuskapenak. Behe-tentsioan baimena duten enpresak.

1.2.– ITC-BT-04. Dokumentazioa eta instalazioak zerbitzuan jartzea.

1.3.– ITC-BT-05. Egiaztapenak eta ikuskapenak.

1.4.– ITC-BT-09. Kanpoko argiztapenaren instalazioa. 6., 7., 8., 9. eta 10. kapituluak.

1.5.– ITC-BT-18. Lur-konexioko instalazioak.

1.6.– ITC-BT-22. Barneko instalazioak edo hartzaileak. Gainintentsitateen kontrako babesa.

1.7.– ITC-BT-23. Barneko instalazioak edo hartzaileak. Gaintentsioen kontrako babesa.

1.8.– ITC-BT-24. Barneko instalazioak edo hartzaileak. Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen kontrako babesa.

1.9.– ITC-BT-28. Jendeari irekitako lokaletako instalazioak.

1.10.– ITC-BT-33. Obrako behin-behineko eta aldi baterako instalazioak.

1.11.– ITC-BT-38. Helburu berezietarako instalazioak. Instalazio elektrikoaren eskakizun bereziak ebakuntza-geletan eta interbentzio-geletan.

1.12.– ITC-BT-47. Instalazio hartzaileak. Motorrak.

1.13.– ITC-BT-47. Instalazio hartzaileak. Transformadoreak eta autotransformadoreak.

1.14.– MIE-RAT-07. Potentzia-transformadoreak eta -autotransformadoreak.

1.15.– MIE-RAT-08. Neurri- eta babes-transformadoreak.

2.– Gida teknikoak.

2.1.– Kontsumoak kontabilizatzeko gida teknikoa. 2.5 eta 4. atalak.

2.2.– Eraikinen argiztapenean argi naturala aprobetxatzeko gida teknikoa. 2., 3., 5., 6. eta 7. atalak.

2.3.– Argiztapenaren efizientzia energetikoaren gida teknikoa. Argiztapen publikoa. 5., 6. eta 11. atalak.

2.4.– Argiztapenaren efizientzia energetikoaren gida teknikoa. Ospitaleak eta Lehen Mailako Arretako zentroak. 5., 6., 8. eta 10. atalak.

3.– LAP gidak.

3.1.– Mantentze-lanetan laneko arriskuak prebenitzeko informazio-eskuliburua.

3.2.– Amiantoari buruzko informazio-eskuliburua.

INSTALAZIOEN MANTENTZE-LANETAKO OFIZIALA

1.– BTko eta ETko instalazio elektrikoak.

1.1.– ITC-BT-05. Egiaztapenak eta ikuskapenak.

1.2.– ITC-BT-09. Kanpoko argiztapenaren instalazioa. 6., 7., 8., 9. eta 10. kapituluak.

1.3.– ITC-BT-18. Lur-konexioko instalazioak.

1.4.– ITC-BT-22. Barneko instalazioak edo hartzaileak. Gainintentsitateen kontrako babesa.

1.5.– ITC-BT-23. Barneko instalazioak edo hartzaileak. Gaintentsioen kontrako babesa.

1.6.– ITC-BT-24. Barneko instalazioak edo hartzaileak. Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen kontrako babesa.

1.7.– ITC-BT-33. Obrako behin-behineko eta aldi baterako instalazioak.

1.8.– ITC-BT-38. Helburu berezietarako instalazioak. Instalazio elektrikoaren eskakizun bereziak ebakuntza-geletan eta interbentzio-geletan.

1.9.– MIE-RAT-07. Potentzia-transformadoreak eta -autotransformadoreak.

1.10.– MIE-RAT-08. Neurri- eta babes-transformadoreak.

2.– Instalazio termikoak. RITE.

2.1.– IT – 3. Mantentze-lanak eta erabilera.

2.2.– Ospitaleetako airea girotzeko instalazioen mantentze-lanak eta kontrola. UNE 100713. 5., 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. kapituluak. A-B-C-D eranskinak.

3.– Iturgintza eta saneamendua.

3.1.– Eraikuntzaren kode teknikoa.

– Barrualdeko airearen kalitatea. CTE. HS 3.

– Ur-horniketa CTE HS 4.

– Ur-hustuketa CTE HS 5.

4.– Pneumatika praktikoa.

4.1.– Airearen ekoizpena, banaketa eta tratamendua.

4.2.– Tutuak eta errakoreak.

5.– Sendagasak.

5.1.– UNE-EN-ISO 7396-1:2016. Sendagasak kanalizatzeko sistemak.

– Horniketa-sistemak.

– Banaketa kanalizatuko sistemak.

– Mozteko balbulak.

– Unitate terminalak.

– Markaketa eta kolore-kodea.

5.2.– UNE-EN-179010:2021. Medikuntzako sendagasen kudeaketa esparru sanitarioan.

6.– Gida teknikoak.

6.1.– Kontsumoak kontabilizatzeko gida teknikoa. 2.5 eta 4. atalak.

6.2.– Eraikinen argiztapenean argi naturala aprobetxatzeko gida teknikoa. 2., 3., 5., 6. eta 7. atalak.

6.3.– Argiztapenaren efizientzia energetikoaren gida teknikoa. Argiztapen publikoa. 5., 6. eta 11. atalak.

6.4.– Argiztapenaren efizientzia energetikoaren gida teknikoa. Ospitaleak eta Lehen Mailako Arretako zentroak. 5., 6., 8. eta 10. atalak.

7.– LAP gidak.

7.1.– Mantentze-lanetan laneko arriskuak prebenitzeko informazio-eskuliburua.

7.2.– Amiantoari buruzko informazio-eskuliburua.

MANTENTZE LAN MEKANIKOETAKO OFIZIALA

1.– Oinarrizko mekanika eta metrologia.

1.1.– Metrologia (neurtzea, konparatzea –eta konparatzaileak– eta egiaztatzea).

1.2.– Neurri-unitateak.

1.3.– Neurketa-errorea eta ekoizpen-kontrola.

1.4.– Neurtzeko tresnak.

1.5.– Zuzeneko neurketako tresnak.

1.6.– Konparatzeko eta egiaztatzeko tresnak.

1.7.– Doikuntzak eta perdoiak (oinarrizko kontzeptuak eta doikuntzak).

1.8.– Perdoi geometrikoak (formako eta posizioko perdoi geometrikoak).

2.– Pneumatika praktikoa.

2.1.– Sinbologia, eskemak eta aginte motak.

2.2.– Airearen ekoizpena, banaketa eta tratamendua.

2.3.– Zilindro pneumatikoak.

2.4.– Motor pneumatikoak.

2.5.– Banaketa- eta aginte-balbulak (balbula motak, konexio-hariak eta tarte nominala).

2.6.– Seinale-detektagailuak (eragingailu mekanikoko mikrobalbula pneumatikoak, tenporizadore pneumatikoak).

2.7.– Hutseko teknikak.

2.8.– Tutuak eta errakoreak.

2.9.– Eragingailu bat edo bi dituzten oinarrizko zirkuitu pneumatikoak.

3.– Sendagasak.

3.1.– UNE-EN-ISO 7396-1:2016. Sendagasak kanalizatzeko sistemak.

– Horniketa-sistemak.

– Banaketa kanalizatuko sistemak.

– Mozteko balbulak.

– Unitate terminalak.

– Markaketa eta kolore-kodea.

– Kanalizazio-instalazioak (sistemak handitzea eta aldatzea).

– Saiakerak eta zerbitzuan jartzea (saiakerak egiteko eskakizunak).

3.2.– UNE-EN-179010:2021. Medikuntzako sendagasen kudeaketa esparru sanitarioan.

4.– LAP gidak.

4.1.– Mantentze-lanetan laneko arriskuak prebenitzeko informazio-eskuliburua.

4.2.– Amiantoari buruzko informazio-eskuliburua.

BEROGAILUEN MANTENTZE-LANETAKO OFIZIALA - ITURGINA

1.– Instalazio termikoak. RITE.

1.1.– IT–2. Muntaketa.

1.2.– IT–3. Mantentze-lanak eta erabilera.

1.3.– IT–4. Ikuskatzea.

1.4.– Ospitaleetako airea girotzeko instalazioen mantentze-lanak eta kontrola. UNE 100713. 5., 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. kapituluak. A-B-C-D eranskinak.

1.5.– Eraikuntzaren kode teknikoa:

– Barrualdeko airearen kalitatea. CTE. HS 3.

– Ur-horniketa CTE HS 4.

– Ur-hustuketa CTE HS 5.

2.– Gida teknikoak.

2.1.– Kontsumoak kontabilizatzeko gida teknikoa. 2. eta 4. atalak.

2.2.– Klimatizazio-instalazioetan energia aurrezteko eta berreskuratzeko gida teknikoa. 2. eta 3. atalak.

2.3.– Gida teknikoa. Eraikinetako instalazio termikoetan berokuntza-kontsumo indibidualak kontabilizatzea. 736/2020 ED. 2. atala.

2.4.– Gida teknikoa. Ur bidez girotzeko instalazioak.

2.5.– Bero-zentral eraginkorrak diseinatzeko gida teknikoa.

2.6.– Gida teknikoa. Fluidoak garraiatzeko ekipoa hautatzea.

3.– LAP gidak.

3.1.– Mantentze-lanetan laneko arriskuak prebenitzeko informazio-eskuliburua.

3.2.– Amiantoari buruzko informazio-eskuliburua.


Azterketa dokumentala