Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2026ko ekainaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2345

884/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baitira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide-taldeko farmaziako laguntzaileen kategorian (farmaziako laguntzaile lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 443/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko martxoaren 12an).

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-Estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesurako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide-taldeko farmaziako laguntzaileen kategorian (farmaziako laguntzaile lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 2tik ekainaren 29ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 10.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK, TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIOEN LANBIDE-TALDEKO FARMAZIAKO LAGUNTZAILEEN KATEGORIARAKO (FARMAZIAKO LAGUNTZAILE LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide-taldeko farmaziako laguntzaileen kategorian (farmaziako laguntzaile lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 5. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan jasota dauden baldintzez gain eta horietan aurreikusten diren salbuespenak kenduta, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, kasuan kasu esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte:

a) Oinarri orokorretako 8.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, farmaziako teknikariaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Kasu guztietan bete beharko dira lortu nahi den lanpostuaren baldintzak, indarrean dagoen araudiaren arabera.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

D1 taldea: 15 euro.

3.– Lehiaketa-oposizioaren garapena.

3.1.– Eskakizunak eta merezimenduak alegatzea. Dokumentazioa aurkeztea.

Oinarri orokorretako 12.2 apartatuan aurreikusitako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, onartuen behin betiko zerrendan daudenek eta, baztertuen zerrendan egonik, horretarako ezarritako epearen barruan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu edo aurkeztuko dutenek deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eta merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten agiriak alegatu eta erantsi beharko dituzte, oinarri orokorretako 12.3 apartatuan ezarritako moduan eta epean.

Farmaziako laguntzaileen kategorian (farmaziako laguntzaile lanpostu funtzionala) eskatzen den titulazioa farmaziako teknikari titulua edo baliokidea da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.2.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Ariketako galderak galdera-sortatik aterako dira. Galdera-sorta hori, gutxienez, 12 aste lehenago emango da, Osakidetzaren web-orrian.

Erantzun okerrek ez dute penalizaziorik ekarriko.

3.3.– Lehiaketaldia.

Oinarri orokorretako 12.3 oinarrian ezarritako moduan eta epean baloratuko dira alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak, III. eranskinean jasotako merezimenduen baremoaren arabera, oinarri orokorretan ezarritako irizpideak betez.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA, LANPOSTU FUNTZIONALA: FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 1 destino.

Sarbide orokorra: 1.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat edo bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 0.

b) Txanda irekiko deialdia: 39 destino.

Sarbide orokorra: 36.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat edo bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 3.

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorren 6. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpena, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko dagokion zikloko destinoen behin betiko esleipenari buruzkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren identifikatuko dira deialdi honen xede diren destinoak.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIOEN LANBIDE-TALDEKO FARMAZIAKO LAGUNTZAILE KATEGORIAN (FARMAZIAKO LAGUNTZAILE LANPOSTU FUNTZIONAL), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunean aitortuta duten zerbitzaldia zenbatuko da, eta gehieneko muga 20 urtekoa izango da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo Autonomia-Erkidegoetako Osasun-Zerbitzuetakoetan, edozein Administrazio Publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan farmaziako laguntzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,25 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

c) Lehiaketako lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Farmaziako teknikariaren edo baliokideen ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako ikasgai hauek ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, prestakuntza politikoa, gorputz-hezkuntza eta hizkuntzak):

– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

b) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

Informatikako ezagutzen maila jakin baten ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, Euskadi Informazioaren Gizartean Planak KZgune zentro publikoetan eskura jartzen dituen moduluak lortzeko proba gainditu behar da. Zehazki, honela baloratuko da:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Oinarrizko Internet: 0,25 puntu.

– Internet aurreratua: 0,50 puntu.

Modulu horiek gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da.

Modulu baten bertsio eta/edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra puntuatuko da, puntuaziorik handiena duena alegia.

Era berean, merezimendu hori egiaztatzeko baliozkoak izango dira Erakunde Ofizialek eta Ikasketa-Zentro Publikoek aplikazio horiei buruz emandako ikastaroak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, baremo honen arabera:

– 20 eta 29 ordu bitarteko ikastaroak: 0,10 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitarteko ikastaroak: 0,15 puntu.

– 50 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,25 puntu.

B) Atal honen barruan, eskabideak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan eta dagokion kategoria eta lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den titulazioa lortu ondoren amaitu den prestakuntza baloratuko da, baldin eta honako honen arabera egiaztatzen bada:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,50 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 1 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 2 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 3 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 4 puntu.

– 100 eta 199 ordu bitartean: 5 puntu.

– 200 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,50 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde Ofizialek, Unibertsitateek, Erakunde Sanitarioek eta, hala badagokio, Elkargo Profesionalek eta Elkarte Zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein Administrazio Publikok hitzartutako Etengabeko Prestakuntzako Akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak aurkezteagatik, komunikazioak aurkezteagatik, hitzaldiak emateagatik edo mahai-inguruetan parte hartzeagatik:

– Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA
I.– TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIOEN LANBIDE-TALDEKO GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-lanbideen araudia: Arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Lanbide sanitarioen prestakuntza. Lanbide-garapena eta aintzatespena.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioa eta kalitatea. Xedapen orokorrak. Prestazioak. Profesionalak. Ikerketa. Informazio sanitarioko sistemak. Kalitatea.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Langileen mugikortasuna. Karrera profesionala. Estatutupeko langileen egoerak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Euskadiko Osasun Sistema - Antolamendua. Osasun-zerbitzuak emateko egitura publikoak antolatzea - Osaera. Pertsonalaren araubidea.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak. Zuzendaritza-antolakuntza. Antolakunde nagusia.

6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuak.

7.– Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena: Xedapen orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pazienteei eta erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak.

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua.

9.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko aurretiazko borondateena. Xedea. Osasun-arloko borondateak aldez aurretik adierazteko eskubidearen edukia. Aurretiazko Borondateen dokumentua. Aldatzea, ordeztea eta errebokatzea.

10.– Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuak babesteko agintaritza autonomikoak. Zehapen-araubidea.

11.– Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuko 47.5 artikuluaren arabera, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

12.– Euskadiko Osasun Plana 2030: Printzipio gidariak. Erronka estrategikoak. Helburuak eta ildo estrategikoak.

13.– Euskadiko Osasun Ituna: Helburuak. Printzipioak eta balioak. Ildo estrategikoak.

14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2030. Helburuak. Ekintza-ildo korporatiboak.

15.– Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2025-2028: Helburuak. Ildo estrategikoak.

16.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana: Oinarriak. Helburuak. Jarduera-arloak.

17.– Euskadiko Plan Onkologiko Integrala 2025-2030.

18.– 3/2021 Lege Organikoa, martxoaren 24koa, eutanasia arautzekoa.

19.– 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzkoa.

II.– GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA

1.– Erabiltzailearen arreta:

1.1.– Komunikazio-teknikak. Komunikazio onerako elementuak.

1.2.– Faktore aldatzaileak. Komunikazio motak eta hizkerak.

1.3.– Giza baliabideak komunikazioan. Jarrerak eta trebetasunak erabiltzaileekiko harremanetan (adeitasuna, errespetua, diskrezioa).

1.4.– Erabiltzailearen arreta. Arretaren faseak zehaztutako ekintza-planen arabera.

1.5.– Osakidetzako erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak. Konfidentzialtasuna.

2.– Farmaziako dokumentazioaren administrazioa:

2.1.– Osasun-sistema publikoa eta pribatua. Prestazio motak. Farmaziako prestazioa.

2.2.– Farmaziako establezimendu eta zerbitzuen ezaugarriak.

2.3.– Farmazia-bulegoetako profesional sanitarioen eginkizunak eta gaitasunak.

2.4.– Dokumentazioa farmaziako establezimenduetan. Dokumentu motak euskarri informatikoan eta paperean. Dokumentuak betetzeko sistemak.

2.5.– Farmakozaintza-sistemaren inguruko informazioa eta dokumentazioa.

2.6.– Dokumentazioa ospitaleko farmazia-zerbitzuetan. Medikamentuak eskatzeko sistemak, banan-banakoa eta globala. Medikamentu-ematea kontrolatzeko dokumentuak. Eskabide- eta irteera-orriak. Ospitaleko aginduen artxiboa.

2.7.– Farmazia-arloko legeria: Sendagaiaren legea.

3.– Farmaziako biltegiaren kontrola:

3.1.– Farmaziako produktuen biltegia. Eginkizunak. Segurtasun- eta higiene-arauak.

3.2.– Biltegiratzeko sistemak. Izakinak antolatzeko eta biltegiratzeko eremu bereiziak. Produktuak antolatzeko eta kontserbatzeko irizpideak.

3.3.– Farmaziako produktuak identifikatzeko kodeak.

3.4.– Ospitaleko farmazia-zerbitzuetan medikamentuak berrontziratzeko sistemak. Ontziratze motak eta betekizunak.

3.5.– Iraungitzeen kontrola eta medikamentuak erregistratzeko koadernoa ospitaleko-farmazia zerbitzuetan.

3.6.– Stocka kudeatzea. Inbentarioa. Inbentario motak. Biltegiko fitxak. Biltegiko erregistroa eta mugimenduen kontrola. Produktuen kontrola. Izakinak baloratzeko sistemak.

3.7.– Farmaziako produktuen ohiko alterazioak. Kausak (tenperatura, hezetasuna...). Agerpenak. Iraungipena. Kontserbatzea.

3.8.– Produktuak itzultzeko prozedura. Lege-araudia.

3.9.– Produktuak kudeatzeko eta kontrolatzeko aplikazio informatikoak.

4.– Eskabideen kontrola:

4.1.– Eskabideak jasotzeko teknikak. Emate-agiriak egiaztatzea.

4.2.– Estupefaziente eta psikotropikoak erosteko, itzultzeko eta erregistratzeko baldintza bereziak. Legeria.

4.3.– Eskabideak bidaltzeko eta jasotzeko sistemak.

4.4.– Egindako eskabideen arabera ospitaleko unitateetako botikin berriak jartzeko sistemak.

4.5.– Ospitaleko farmaziako eskabideen kontrola egiteko aplikazio informatikoak.

5.– Farmaziako produktuen preskripzioaren interpretazioa:

5.1.– Farmaziako produktuak banatzeko teknikak. Desberdintasunak. Gehien erabiltzen diren termino farmazeutikoak.

5.2.– Espezialitate farmazeutikoa. Espezialitate farmazeutiko generikoa eta publizitatezkoa. Medikamentuen 1. eta 2. egokitzapena.

5.3.– Errezeta medikoa. Errezetarik gabeko medikamentuak.

5.4.– Banatutako medikamentuak erregistratzeko sistemak.

5.5.– Medikamentuak banatzeko indarrean dagoen legeria.

5.6.– Medikamentuen egokitzapenari buruzko ikurren eta legenden identifikazioa eta interpretazioa.

6.– Medikamentuen banaketa:

6.1.– Printzipio aktibo adierazgarrienen identifikazioa, ATCren arabera (medikamentuak sailkatzeko sistema).

6.2.– Oinarrizko farmakologia. Forma farmazeutikoa. Emateko bideak.

6.3.– Oinarrizko farmakozinetika. LADMER prozesuak (askatzea, xurgapena, banaketa, metabolismoa, iraiztea eta erantzuna). Medikamentuen interakzioak. Kontrako erreakzioak.

6.4.– Farmakodinamia. Medikamentuen eragin farmakologikoa.

6.5.– Farmakoen dosifikazioa. Dosi motak. Dosifikazioan parte hartzen duten faktoreak.

6.6.– Medikamentuak sailkatzeko sistemak. Sailkapen anatomikoterapeutikoa. Talde terapeutikoak.

6.7.– Egoera berezian dauden medikamentuak.

6.8.– Espezialitateen katalogoa, bibliografia eta medikamentuei buruzko datuak bilatzeko sistema informatikoak (interakzioak, kontrako efektuak, indikazioak...).

6.9.– Segurtasuna medikamentuak banatzean. Banatzean egindako okerrak.

7.– Ospitalean erabiltzen diren farmaziako produktuen banaketa:

7.1.– Ospitalean erabiltzen diren medikamentuak. Solairuetako botikinak.

7.2.– Kontrol bereziak dituzten farmakoak. Indarrean dagoen legedia.

7.3.– Ospitaleetako medikamentuak banatzeko sistemak. Unitate bakarra banatzeko sistema.

7.4.– Ospitaleko zerbitzuan kudeatzeko eta banatzeko programa informatikoak.

8.– Farmaziako laborategiko materialak prestatzea eta mantentzea:

8.1.– Farmaziako laborategiko tresneria. Material motak.

8.2.– Sailkapena. Erabiltzea eta mantentzea. Aplikazioak.

8.3.– Ekipoak. Laborategiko zerbitzu lagungarriak.

8.4.– Farmaziako laborategiko ekipoen eta materialen garbiketa, desinfekzio eta esterilizazio teknikak eta prozedurak.

8.5.– Laborategiko segurtasuna eta arriskuen prebentzioa.

9.– Farmaziako produktuen prestaketa:

9.1.– Forma farmazeutikoaren kontzeptua. Motak: aho bidezkoak, parenterala, topikoa, ondestekoa.

9.2.– Farmaziako produktuak prestatzeko tekniken aplikazioa, formula magistralak, prestakin ofizinalak.

9.3.– Prestatutako produktuei etiketak jartzea eta biltegiratzea.

9.4.– Medikamentuak prestatzeko oinarriak: printzipio aktiboa, lehengaia, eszipientea, forma farmazeutikoa.

9.5.– Laborategian formula magistralak prestatzeko tresneria. Prestaketa-teknikak.

9.6.– Formula magistralak prestatzeko teknikak, prestakin ofizinalak, kosmetikoak eta dietetikoak.

9.7.– Formula magistralen kontserbazioa eta iraungitzea.

9.8.– Formula magistralean erabilitako terminologia espezifikoa eta laburtua.

9.9.– Formula magistralak ontziratzeko teknikak, prestakin ofizinalak, dietetikoak eta kosmetikoak. Tresneria. Ontziak eta edukigailuak. Enbalajeak.

9.10.– Ontziratzeari, etiketak jartzeari eta enbalatzeari lotutako dokumentazioa.

9.11.– Etiketak jartzeko teknikak.

9.12.– Fabrikazioko jardunbide egokiak eta lan-prozedura normalizatuak: GMP eta PNT.

9.13.– Medikamentuen prestaketa jario laminar horizontaleko eta bertikaleko kabinetan.

9.14.– Zitostatikoak: segurtasuna eta arriskuen prebentzioa zitostatikoak erabiltzean.

10.– Hondakin sanitarioak:

10.1.– EAEko hondakin sanitarioen identifikazioa, sailkapena eta ezabapena.

11.– Osasunaren sustapena.

11.1.– Osasunaren sustapena farmazia-arretan.

11.2.– Medikamentu eta drogekin lotutako programak.


Azterketa dokumentala