
101. zk., 2026ko ekainaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 16 orri.)
- EPUB (131 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2344
883/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeko kategorietan (hainbat lanpostu funtzional), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 443/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko martxoaren 12an).
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-Estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeko kategorietan (hainbat lanpostu funtzional), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Honako hauek dira lanpostu funtzionalak:
Sukaldaria.
Informatikako teknikaria.
Elektromedikuntzako instalazioetako teknikaria.
Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.
Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 2tik ekainaren 29ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 10.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan jasotakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK, TEKNIKARI ESPEZIALISTA PROFESIONALEN LANBIDE-TALDEKO KATEGORIETARAKO (HAINBAT LANPOSTU FUNTZIONAL), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO
1.– Deialdiaren xede diren destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira teknikari espezialista profesionalen lanbide-taldeko kategorietako (hainbat lanpostu funtzional) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.
1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 5. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Honen bidez araututako prozesuetan parte hartzeko, aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan jasota dauden baldintzez gain eta horietan aurreikusten diren salbuespenak kenduta, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, kasuan-kasuan esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte:
a) Oinarri orokorretako 8.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, goi-mailako teknikari titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostuan jarduteko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
b) Kasu guztietan bete beharko dira lortu nahi den lanpostuaren baldintzak, indarrean dagoen araudiaren arabera.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:
C1 taldea: 15 euro.
3.– Lehiaketa-oposizioaren garapena.
3.1.– Eskakizunak eta merezimenduak alegatzea. Dokumentazioa aurkeztea.
Oinarri orokorretako 12.2 apartatuan aurreikusitako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, onartuen behin betiko zerrendan daudenek eta, baztertuen zerrendan egonik, horretarako ezarritako epearen barruan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu edo aurkeztuko dutenek deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eta merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten agiriak alegatu eta erantsi beharko dituzte, oinarri orokorretako 12.3 apartatuan ezarritako moduan eta epean.
Kategoria eta lanpostu funtzional bakoitzean eskatzen den titulazioa goi-mailako teknikariarena edo baliokidea da, lortu nahi den lanpostu funtzionalean jarduteko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
3.2.– Oposizioaldia.
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.
Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Ariketako galderak galdera-sortatik aterako dira. Galdera-sorta hori, gutxienez, 12 aste lehenago emango da, Osakidetzaren web-orrian.
Erantzun okerrek ez dute penalizaziorik ekarriko.
3.3.– Lehiaketaldia.
Oinarri orokorretako 12.3 oinarrian ezarritako moduan eta epean baloratuko dira alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak, III. eranskinean jasotako merezimenduen baremoaren arabera, oinarri orokorretan ezarritako irizpideak betez.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.
Oinarri orokorren 6. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpena, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko dagokion zikloko destinoen behin betiko esleipenari buruzkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren identifikatuko dira deialdi honen xede diren destinoak.
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA TEKNIKARI ESPEZIALISTA PROFESIONALEN LANBIDE-TALDEKO KATEGORIETAN (HAINBAT LANPOSTU FUNTZIONAL), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunean aitortuta duten zerbitzaldia zenbatuko da, eta gehieneko muga 20 urtekoa izango da.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo Autonomia-Erkidegoetako Osasun-Zerbitzuetakoetan, edozein Administrazio Publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan parte hartzen den hautaketa-prozesuan deitutako lanpostu funtzionalean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,25 puntu.
Era berean, zenbaketa hori aplikatuko da parte hartzen den hautaketa-prozesuko deialdian sartutako lanpostu funtzionalari dagokion eremuaren plangintzan eta kudeaketan erantzukizuneko lanpostuak betetzen direnean.
Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.
b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
d) Lehiaketako lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).
A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduaurreko prestakuntza:
Dagokion espezialitateko edo baliokideko goi-mailako teknikariaren ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako ikasgai hauek ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, prestakuntza politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntzak):
– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.
– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.
b) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Informatikako ezagutzen maila jakin baten ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, Euskadi Informazioaren Gizartean Planak KZgune zentro publikoetan eskura jartzen dituen moduluak lortzeko proba gainditu behar da. Zehazki, honela baloratuko da:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.
– Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizko maila: 0,25 puntu.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 maila aurreratua: 0,50 puntu.
– Microsoft Access 2010 maila bakarra: 0,50 puntu.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.
– Oinarrizko Internet: 0,25 puntu.
– Internet aurreratua: 0,50 puntu.
Modulu horiek gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da.
Modulu baten bertsio eta/edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra puntuatuko da, puntuaziorik handiena duena alegia.
Era berean, merezimendu hori egiaztatzeko baliozkoak izango dira Erakunde Ofizialek eta Ikasketa-Zentro Publikoek aplikazio horiei buruz emandako ikastaroak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, baremo honen arabera:
– 20 eta 29 ordu bitarteko ikastaroak: 0,10 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitarteko ikastaroak: 0,15 puntu.
– 50 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,25 puntu.
B) Atal honen barruan, eskabideak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan eta dagokion kategorian eta lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulazioa lortu ondoren amaitu den prestakuntza baloratuko da, baldin eta honako honen arabera egiaztatzen bada:
a) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoaren lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,50 puntu.
– 10 eta 19 ordu bitartean: 1 puntu.
– 20 eta 29 ordu bitartean: 2 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitartean: 3 puntu.
– 50 eta 99 ordu bitartean: 4 puntu.
– 100 eta 199 ordu bitartean: 5 puntu.
– 200 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:
– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.
Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,50 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, Unibertsitateek, Erakunde Sanitarioek eta, hala badagokio, Elkargo Profesionalek eta Elkarte Zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein Administrazio Publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
b) Irakaskuntza-jarduerak:
– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak aurkezteagatik, komunikazioak aurkezteagatik, hitzaldiak emateagatik edo mahai-inguruetan parte hartzeagatik:
– Txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.
– Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
3) Euskara:
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
I.– TEKNIKARI ESPEZIALISTA PROFESIONALEN LANBIDE-TALDEKO GAI-ZERRENDA KOMUNA
1.– Osasun-lanbideen araudia: Arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Lanbide sanitarioen prestakuntza. Lanbide-garapena eta aintzatespena.
2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioa eta kalitatea. Xedapen orokorrak. Prestazioak. Profesionalak. Ikerketa. Informazio sanitarioko sistemak. Kalitatea.
3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Langileen mugikortasuna. Karrera profesionala. Estatutupeko langileen egoerak.
4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Euskadiko Osasun Sistema – Antolamendua. Osasun-zerbitzuak emateko egitura publikoak antolatzea – Osaera. Langileen araubidea.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak. Zuzendaritza-antolakuntza. Antolakunde nagusia.
6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuak.
7.– Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko adierazpena: Xedapen orokorrak. Eskubideak eta Betebeharrak. Pazienteei eta erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak.
8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua.
9.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko aurretiazko borondateena. Xedea. Osasun-arloko borondateak aldez aurretik adierazteko eskubidearen edukia. Aurretiazko borondateen dokumentua. Aldatzea, ordeztea eta errebokatzea.
10.– Datu Pertsonalen Babesa eta eskubide digitalak bermatzea. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuak babesteko agintaritza autonomikoak. Zehapen-araubidea.
11.– Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuko 47.5 artikuluaren arabera, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
12.– Euskadiko Osasun Plana 2030: Printzipio gidariak. Erronka estrategikoak. Helburuak eta ildo estrategikoak.
13.– Euskadiko Osasun Ituna: Helburuak. Printzipioak eta balioak. Ildo estrategikoak.
14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2030. Helburuak. Ekintza-ildo korporatiboak.
15.– Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2025-2028: Helburuak. Ildo estrategikoak.
16.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana: Oinarriak. Helburuak. Jarduera-arloak.
17.– Euskadiko Plan Onkologiko Integrala 2025-2030.
18.– 3/2021 Lege Organikoa, martxoaren 24koa, eutanasia arautzekoa.
19.– 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzkoa.
II.– GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA
SUKALDARIA
1.– Sukaldaritzako terminoak.
2.– Sukaldea. Garrantzia eta lekuak bete beharreko baldintzak. Toki komunak. Egokitutako tokiak.
3.– Makineria I. Sutegiak. Sukaldeko tresnak eta istripuen prebentzioa:
3.1.– Bilakaera orokorra.
3.2.– Bero-sorgailuak.
3.3.– Sutegiak.
3.4.– Propanozkoak.
3.5.– Hiri-gasa.
3.6.– Ikatz mineralezkoak.
3.7.– Gasoliozkoak.
3.8.– Elektrikoa.
3.9.– Sutegi ororen osagarriak.
4.– Makineria II. Beste bero-sorgailu batzuk:
4.1.– Salamandra.
4.2.– Frijigailuak.
4.3.– Parrilla eta plantxa parrilla.
4.4.– Prusiana.
4.5.– Erretegia eta labeak.
4.6.– Marmitak eta presio-eltzeak.
4.7.– Mahai beroa.
4.8.– Zartagin eraisgarriak.
4.9.– Maria bainua.
5.– Makineria III. Hotz-sorgailuak:
5.1.– Elikagai galkorrak kontserbatzeko erabiltzen diren elementuak.
5.2.– Postreak egiteko erabiltzen diren elementuak.
5.3.– Zurrupaki-ontzia eta irabiagailua/izozki-makina.
6.– Tresneria txikia:
6.1.– Irabiagailua eta oragailua.
6.2.– Ehogailua-fingailua.
6.3.– Xehatzeko makina, zurigailua, birringailua, ebakigailua eta zatitzeko makina.
6.4.– Balantza eta lan-mahaiak.
7.– Sukaldeko tresneria:
7.1.– Tapadun marmita. Sauté. Sauté errusiarra.
7.2.– Tapadun errondoia. Turbotera saretaduna. Maria bainua.
7.3.– Breseadorea.
7.4.– Erregailu-plaka. Terreina. Eltzea.
7.5.– Lupia-eltzea eta bixigu-eltzea. Frijitzea. Marmita ertaina.
7.6.– Zartagin xukaderaduna.
7.7.– Edukiera-neurriak. Alanbrezko saskia. Sareta.
7.8.– Patatazko habiak egiteko saskitxoak. Xukadera-burruntzalia. Erreki-edukitzailea. Askotariko iragazkiak.
7.9.– Puregailua. Iragazki txinatarra. Motrailua. Eskuko birringailua.
7.10.– Lapikoa. Paella-ontzia. Buztinezko lapikoa.
8.– Moldeak eta erremintak:
8.1.– Honako hauen moldeak: bizkotxoa, terrina, magdalenak, budina, flan indibiduala, tarta izoztua, gelatina, briochea.
8.2.– Tresnak:
8.2.1.– Kolpeko eta kolpe erdiko aiztoa. Tipula-labana.
8.2.2.– Hezurgabegailua. Zatikatzailea. Aizto txikia. Urdaiazpiko-aiztoa. Aihotza.
8.2.3.– Zuritzeko tresna. Altzairuzko espatula.
8.2.4.– Gomazko espatulak. Latak irekitzeko tresna. Urdaiztatzeko tresna. Bridaorratzak. Espalmadera. Artaziak. Ildaskatze-tresna. Pasta-gurpila.
8.2.5.– Arrautzak ebakitzeko tresna. Zerra. Sagarrak husteko tresna.
8.2.6.– Husteko koilaratxoak edo kurrika zulatzaileak. Olibak hezurgabetzekoa.
9.– Sukaldeko lanaren banaketa:
9.1.– Sukaldaritzako lanbide-kategoriak.
9.2.– Eginkizunak. Bakoitzaren betebeharrak eta eskumenak.
9.3.– Sukaldeko lanaren banaketa. Talde bakoitzaren eginkizuna.
9.4.– Sukaldaritzako eguneroko zereginen zerrenda.
9.5.– Sukaldearen administrazioa.
9.6.– Kozinatutako jeneroen hondarren aprobetxamendua.
9.7.– Alferrikako gastuen aurrezkia.
9.8.– Elikagai-jeneroen errendimendua.
10.– Ongailuak:
10.1.– Gatza, azukrea, ozpina.
10.2.– Landare lehorrezko ongailuak.
10.3.– Behar dituzten zainketak.
10.4.– Espeziak.
11.– Landare lehorren ongailuak:
11.1.– Espeziak, belar aromatikoak.
12.– Ongailu freskoak. Ontzeko barazkiak.
13.– Sukaldaritzako oinarriko saldak:
13.1.– Oinarrizko saldak.
13.2.– Oinarriko salda zuria eta iluna.
13.3.– Kontsome argitua eta kontsome zuria.
13.4.– Fumeta.
13.5.– Gelatinak.
13.6.– Oinarrizko saltsa handiak.
13.7.– Ligazoiak eta saldak.
14.– Barazkiak eta entsaladak:
14.1.– Kozinatzeko oinarrizko metodoak.
14.2.– Udaberriko barazkiak.
14.3.– Udako barazkiak.
14.4.– Udazkeneko barazkiak.
14.5.– Neguko barazkiak.
14.6.– Entsalada sinpleak eta konposatuak.
15.– Lekale lehorrak, zerealak eta tuberkuluak:
15.1.– Kozinatzeko oinarrizko metodoak.
15.2.– Babarrunak, txitxirioak, dilistak.
15.3.– Arroza.
15.4.– Patatak.
16.– Zopak, kontsomeak eta kremak:
16.1.– Eltzekariak.
16.2.– Zopak.
16.3.– Kontsomeak.
16.4.– Kremak.
17.– Hornigaiak:
17.1.– Hornigai sinpleak.
17.2.– Hornigai konposatuak.
18.– Frijituak:
18.1.– Frijitze handia.
18.2.– Frijitze motak.
18.3.– Frijitze mistoa.
19.– Pasta italiarrak:
19.1.– Pasta freskoak eta lehorrak.
19.2.– Pasta fresko eta lehorren kalitatea.
20.– Arrautzak:
20.1.– Osaera, balorazio komertziala eta kontserbazioa.
20.2.– Aplikazioak eta kozinatzeko oinarrizko metodoak.
20.3.– Elaborazioa eta kalitate-ezaugarriak.
21.– Arrainak:
21.1.– Merkatuko aurkezpena eta balorazio komertziala.
21.2.– Garbiketa eta kontserbazioa.
21.3.– Kozinatzeko oinarrizko metodoak.
21.4.– Espezie garrantzitsuenak.
21.5.– Ur gezako arrainak.
21.6.– Itsasoko arrain urdinak.
21.7.– Itsasoko arrain zuriak.
21.8.– Itsasoko arrain erdizuriak.
22.– Haragiak:
22.1.– Balorazio komertziala.
22.2.– Nutrizio-ezaugarrien araberako banaketa.
22.3.– Kozinatzeko oinarrizko metodoak. Behi zaharrak.
22.4.– Abelburua zatikatzea. Laurdenak zatikatzea.
22.5.– Izen propioa duten pieza txikiak.
22.6.– Behi-azienda gaztea.
22.7.– Kalitatearen identifikazio espezifikoa.
22.8.– Abelburua zatikatzea.
22.9.– Izen propioa duten pieza txikiak.
22.10.– Hegaztiak.
22.11.– Oiloa eta oilaskoa.
22.12.– Hegaztiak prestatzea eta kozinatzeko oinarrizko metodoak.
23.– Postreak:
23.1.– Sinple naturalak.
23.2.– Sinple elaboratuak.
23.3.– Beroak.
23.4.– Hotzak.
24.– Generoen kontserbazioa:
24.1.– Oinarri orokorra.
24.2.– Metodoak:
24.2.1.– Hotza, hoztea, izoztea, beroa.
24.2.2.– Ketzea, deshidratatzea, gazitzea. Eskabetxea.
24.2.3.– Likido kontserbatzaileetan sartzea.
INFORMATIKAKO TEKNIKARIA
1.– Lan-ekipoa: motak, bere arkitekturaren oinarrizko osagaiak.
2.– Sistema eragileak: oinarria, egitura, funtzio orokorrak.
3.– Sareak. Sare eta komunikazio sistemen oinarriak. Sare-arkitektura. Sare lokaletako ekipoen interkonexioa.
4.– Gauzen interneta (IoT): elementuen arteko konexioen oinarriak eta tipologia.
5.– Informazio-sistemak. Softwarearen bizi-zikloa (faseak, dokumentuak, motak eta prototipoak).
6.– Informazio-sistemak: mantentze-lanen hastapenak, mantentze-lanen prozesua softwarearen bizi-zikloan.
7.– Windows 11: instalazioa eta administrazioa.
8.– Windows Server 2022: rolak eta ezaugarriak, Active Directory, DHCP, talde-direktibak, segurtasun-politika.
9.– Microsoft 365: ingurunea, lan-espazioak (one drive, sharepoint, teams. Outlook web).
10.– Segurtasun informatikoa: segurtasun informatikoaren printzipioak, segurtasun-politikak, -planak eta -prozedurak.
11.– Segurtasun informatikoa. Sistema informatikoen ahuleziak.
12.– Datuak babesteko Europako araudia. Indarrean dagoen legedia.
13.– Datu pertsonalen babesa. Indarrean dagoen legedia. Datuak babesteko Europako araudia.
14.– Sinadura digitala. Indarrean dagoen legedia.
15.– ITIL: aldaketen kudeaketaren, gorabeheren kudeaketaren eta arazoen kudeaketaren helburuak eta fluxuak.
16.– Segurtasun Eskema Nazionala.
ELEKTROMEDIKUNTZAKO INSTALAZIOETAKO TEKNIKARIA
1.– BTko eta ATko instalazio elektrikoak.
1.1.– Instalazio elektrikoaren eskakizun bereziak ebakuntza-geletan eta interbentzio-geletan. ITC-BT-38.
2.– Erradiologia.
2.1.– Erradiologia konbentzionaleko ekipoen ezaugarriak.
2.2.– Erradiologia konbentzionalaren osagaiak eta funtzionamendua.
2.3.– Irudia prozesatzea eta tratatzea erradiologia konbentzionalean.
2.4.– Ordenagailu bidezko tomografiako ekipoen ezaugarriak eta funtzionamendua.
2.5.– Ultrasoinu-ekipoen ezaugarriak.
3.– Instrumentazioa.
3.1.– Neurketaren oinarrizko kontzeptuak. Neurtzeko metodoak. Neurri-unitateak.
3.2.– Elikadura-iturriak: motak eta eskemak.
3.3.– Multimetro digitalak: funtzioak, motak eta eskemak.
3.4.– Seinale-sorgailuak eta -sintetizadoreak: funtzioak eta motak. Funtzio- eta pultsu-sorgailuak. Maiztasun-sintetizadoreak.
3.5.– Osziloskopioak: Funtzioak eta motak. Eskemak Osziloskopio analogikoen eta digitalen neurketak. Osziloskopioen zundak.
3.6.– Inpedantzia-neurgailuak: funtzioak eta motak. Neurtzeko metodoak.
4.– Aireztapena.
4.1.– Aireztapen mekanikoa: Haizagailu bat deskribatzea.
4.2.– Aireztapen mekanikoa: Aireztapen-euskarrien modalitateak.
5.– Oinarri fisikoak.
5.1.– Erradiazioen eta uhinen ezaugarriak.
5.2.– Elektromagnetismoaren oinarriak.
6.– Sistema elektromedikoak:
6.1.– Elektromedikuntzaren oinarriak.
RSS