Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2026ko ekainaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2343

882/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko kategorietan (hainbat lanpostu funtzional), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 443/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko martxoaren 12an).

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-Estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko kategorietan (hainbat lanpostu funtzional), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Honako hauek dira lanpostu funtzionalak:

Anatomia patologikoko eta zitologiako teknikaria.

Audioprotesiko teknikaria.

Dietetikako teknikaria.

Dokumentazio sanitarioko teknikaria.

Erradiodiagnostikoko teknikaria.

Erradioterapiako teknikaria.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 2tik ekainaren 29ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 10.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK, TEKNIKARI ESPEZIALISTA SANITARIOEN LANBIDE-TALDEKO KATEGORIETARAKO (HAINBAT LANPOSTU FUNTZIONAL), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko kategorietako (hainbat lanpostu funtzional) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 5. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Honen bidez araututako prozesuetan parte hartzeko, aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan jasota dauden baldintzez gain eta horietan aurreikusten diren salbuespenak kenduta, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, kasuan-kasuan esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte:

a) Oinarri orokorretako 8.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, goi-mailako teknikari titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostuan jarduteko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Kasu guztietan bete beharko dira lortu nahi den lanpostuaren baldintzak, indarrean dagoen araudiaren arabera.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

C1 taldea: 15 euro.

3.– Lehiaketa-oposizioaren garapena.

3.1.– Eskakizunak eta merezimenduak alegatzea. Dokumentazioa aurkeztea.

Oinarri orokorretako 12.2 apartatuan aurreikusitako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, onartuen behin betiko zerrendan daudenek eta, baztertuen zerrendan egonik, horretarako ezarritako epearen barruan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu edo aurkeztuko dutenek deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eta merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten agiriak alegatu eta erantsi beharko dituzte, oinarri orokorretako 12.3 apartatuan ezarritako moduan eta epean.

Kategoria eta lanpostu funtzional bakoitzean eskatzen den titulazioa goi-mailako teknikariarena edo baliokidea da, lortu nahi den lanpostu funtzionalean jarduteko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.2.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Ariketako galderak galdera-sortatik aterako dira. Galdera-sorta hori, gutxienez, 12 aste lehenago emango da, Osakidetzaren web-orrian.

Erantzun okerrek ez dute penalizaziorik ekarriko.

3.3.– Lehiaketaldia.

Oinarri orokorretako 12.3 oinarrian ezarritako moduan eta epean baloratuko dira alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak, III. eranskinean jasotako merezimenduen baremoaren arabera, oinarri orokorretan ezarritako irizpideak betez.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorren 6. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpena, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko dagokion zikloko destinoen behin betiko esleipenari buruzkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren identifikatuko dira deialdi honen xede diren destinoak.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA TEKNIKARI ESPEZIALISTA SANITARIOEN LANBIDE-TALDEKO KATEGORIETAN (HAINBAT LANPOSTU FUNTZIONAL), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunean aitortuta duten zerbitzaldia zenbatuko da, eta gehieneko muga 20 urtekoa izango da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo Autonomia-Erkidegoetako Osasun-Zerbitzuetakoetan, edozein Administrazio Publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan parte hartzen den hautaketa-prozesuan deitutako lanpostu funtzionalean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,25 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

d) Lehiaketako lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Dagokion espezialitateko edo baliokideko goi-mailako teknikariaren ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako ikasgai hauek ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, prestakuntza politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntzak):

– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

b) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

Informatikako ezagutzen maila jakin baten ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, Euskadi Informazioaren Gizartean Planak KZgune zentro publikoetan eskura jartzen dituen moduluak lortzeko proba gainditu behar da. Zehazki, honela baloratuko da:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Oinarrizko Internet: 0,25 puntu.

– Internet aurreratua: 0,50 puntu.

Modulu horiek gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da.

Modulu baten bertsio eta/edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra puntuatuko da, puntuaziorik handiena duena alegia.

Era berean, merezimendu hori egiaztatzeko baliozkoak izango dira erakunde ofizialek eta ikasketa-zentro publikoek aplikazio horiei buruz emandako ikastaroak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, baremo honen arabera:

– 20 eta 29 ordu bitarteko ikastaroak: 0,10 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitarteko ikastaroak: 0,15 puntu.

– 50 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,25 puntu.

B) Atal honen barruan, eskabideak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan eta dagokion kategorian eta lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulazioa lortu ondoren amaitu den prestakuntza baloratuko da, baldin eta honako honen arabera egiaztatzen bada:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,50 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 1 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 2 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 3 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 4 puntu.

– 100 eta 199 ordu bitartean: 5 puntu.

– 200 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,50 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde Ofizialek, Unibertsitateek, Erakunde Sanitarioek eta, hala badagokio, Elkargo Profesionalek eta Elkarte Zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein Administrazio Publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak aurkezteagatik, komunikazioak aurkezteagatik, hitzaldiak emateagatik edo mahai-inguruetan parte hartzeagatik:

– Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
I.– TEKNIKARI ESPEZIALISTA SANITARIOEN LANBIDE-TALDEKO GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-lanbideen araudia: Arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Lanbide sanitarioen prestakuntza. Lanbide-garapena eta aintzatespena.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioa eta kalitatea. Xedapen orokorrak. Prestazioak. Profesionalak. Ikerketa. Informazio sanitarioko sistemak. Kalitatea.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Langileen mugikortasuna. Karrera profesionala. Estatutupeko langileen egoerak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Euskadiko Osasun Sistema - Antolamendua. Osasun-zerbitzuak emateko egitura publikoak antolatzea - Osaera. Langileen araubidea.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak. Zuzendaritza-antolakuntza. Antolakunde nagusia.

6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuak.

7.– Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko adierazpena: Xedapen orokorrak. Eskubideak eta Betebeharrak. Pazienteei eta erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak.

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua.

9.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko aurretiazko borondateena. Xedea. Osasun-arloko borondateak aldez aurretik adierazteko eskubidearen edukia. Aurretiazko Borondateen dokumentua. Aldatzea, ordeztea eta errebokatzea.

12.– Euskadiko Osasun Plana 2030: Printzipio gidariak. Erronka estrategikoak. Helburuak eta ildo estrategikoak.

13.– Euskadiko Osasun Ituna: Helburuak. Printzipioak eta balioak. Ildo estrategikoak.

14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2030. Helburuak. Ekintza-ildo korporatiboak.

15.– Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2025-2028: Helburuak. Ildo estrategikoak.

II.– GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA
ANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARIA

1.– Gaixotasun transmitigarrien epidemiologia. Infekzio nosokomiala. Barrera higienikoak. Prebentzio- eta kontrol-neurriak. Norbera babesteko ekipamenduak. Sepsia, asepsia, esterilizazioa eta desinfekzioa. Garbiketa, desinfekzioa eta esterilizazioa anatomia patologikoko laborategian. Material esterilen maneiua.

2.– Anatomia patologikoko laborategia. Substantzia kimikoak erabiltzeari lotutako arriskua. Disolbatzaile organikoen ondorio toxikoak.

3.– Anatomia patologikoko laborategi batean izakinak biltegiratzeko, banatzeko, kontserbatzeko eta kontrolatzeko teknikak kudeatzea. Lan-eremuetan materiala banatzea eta birjartzea. Izakinen inbentarioa.

4.– Biopsiak, nekropsiak eta zitologiak biltzea eta erregistratzea. Baliozkotze-irizpideak biopsiak, nekropsiak eta zitologiak jasotzean. Patologoarekin lankidetzan aritzea nekropsien, pieza kirurgikoen eta/edo biopsien lan makroskopikoan. Pieza txikien inklusioa.

5.– Biobankurako laginak prozesatzea. Izozte- eta kontserbazio-sistemak. Kriokontserbazioa, azido nukleikoen kontserbatzaileak. Lagin anonimoen, anonimizatuen eta kodetuen kontzeptua. Biosegurtasuna. Zelula-kultiboak eta fluxu-zitometria. Zitometria digitaleko metodoak eta irudi-analisia.

6.– Laginak prozesatzea, organoen transplanteetan aurre-ezarpena ebaluatzeko.

7.– Anatomia patologikoko laborategira aplikatutako histoteknologiarako sarrera: anatomia patologikoko teknikari espezialisten funtzioak. Histoteknologiaren kontzeptua eta xedea. Biopsiaren eta pieza kirurgikoaren kontzeptuak. Prestakuntza histologikoaren kontzeptuak.

8.– Autopsiako eta azterketa makroskopikoko teknika orokorrak. Autopsia-gelak eta gela makroskopikoak. Autopsia klinikoa eta/edo legezko autopsia medikoa prestatzeko prozesua. Gorpuaren autopsiaren faseak, aurkikuntza makroskopikoen deskribapena eta erauzitako organoen zizelkatze egokia barne.

9.– Enborreko barrunbeak irekitzeko, lepoa disekzionatzeko eta mingaina eta lepoko egiturak erauzteko prozedurak. Enborra irekitzeko teknikak. Lepoaren disekzioa eta mingainaren eta egitura zerbikalen erauzketa. Gorputz-enborra irekitzeko teknikak: pneumotoraxa ikertzea. T eta U sekzioak. Teknikak eta indikazioak. Larruazalaren disekzioa. Toraxeko eta sabelaldeko pareten azterketa. Barrunbe torazikoa irekitzea. Barrunbe kraniala eta nerbio-sistema irekitzea eta aztertzea.

10.– Garezurraren neurriak eta garezurra irekitzea: Kalota eta duramaterra aztertzea. Barrunbe kranialaren azterketa. Nerbio-sistema zentrala blokean erauztea. Blokearen kanpo-azterketa. Pisua eta neurriak. Bloke entzefaloa aurrez finkatzea eta esekitzea. Garezurreko eta bizkarreko barrunbeen eta nerbio-sistemaren anatomia patologiko makroskopikoa.

11.– Deskaltzifikazioa eta ehunen biguntzea. Gehien erabiltzen diren soluzio deskaltzifikatzaileak. Ultrasoinuen bidez deskaltzifikazio kimikoaren prozesua bizkortzea. Ehunak finkatzeko prozesuaren oinarriak: ehun-finkapenaren printzipio orokorrak. Finkapen-motak. Agente finkatzaile motak, haien jarduteko mekanismoaren arabera. Mikroskopia elektronikoan finkatzea. Likido finkatzaileak erabiltzean bete beharreko arau orokorrak.

12.– Ehunen prozesamendu histologikoari buruzko oinarri orokorrak. Anatomia patologikoko laborategi bateko ekipamendu orokorra. Koloratu aurreko eta ondorengo ebakien tratamendua.

13.– Inklusio-metodoak eta -teknikak: deshidratazioa. Parafina-infiltrazioa. Beste inklusio-metodo batzuk (gelatina, zeloidina, erretxina plastikoak). Inklusioa mikroskopia elektronikoan.

14.– Blokeak egitea eta orientatzea. Ohar orokorrak. Egitura tubularrak. Epitelio-gainazalak. Zati handiak. Zati anitzak. Egitura kistikoak. Blokeak egitea mikroskopia elektronikoan.

15.– Ehunak ebakitzeko mikrotomoak eta teknikak. Mikrotomoen kontzeptua eta motak. Hortzak eta motak. Parafina-blokeetako ebaketa-teknikak. Kriostatoan ebakitzeko teknika. Ebaketa-teknika mikroskopia elektronikoan.

16.– Mikroskopio optiko sinplea eta konposatua. Mikroskopioa erabiltzeko arau orokorrak. Mikroskopio elektronikoaren kontzeptua, deskribapena eta funtzionamendua.

17.– Koloratzearen oinarri orokorrak. Kolorazio nuklearrak. Koloratzaile zitoplasmatikoak. Ehun konjuntiborako kolorazioak. Inpregnazio argentikoko teknikak.

18.– Kolorazioko teknikak substantzia ezberdinak identifikatzeko: gantzak, glukogenoa, muzina, fibrina eta amiloidea. Kolorazioak azido nukleikoetarako. Pigmentu eta ioi metalikoak identifikatzeko eta tindatzeko metodoak.

19.– Mikroorganismoak detektatzeko metodoak: bakterioak, azidoa, alkohol erresistentea, espiroketak, onddoak, hepatitisaren birusa.

20.– Immunitate-sistema: orokortasunak. Immunohistokimikaren hastapenak. Teknika immunohistokimikoak.

21.– Diagnostiko molekularreko teknikak: in situ hibridazioa, polimerasaren kate-erreakzioa (PCR), polimerasaren katea - alderantzikazko transkripzioa (RT-PCR), polimerasaren kate-erreakzioa denbora errealean (Q-PCR) eta sekuentziazioa. DNAren egitura. Erreplikazioa, transkripzioa eta translazioa. Azido nukleikoen erauzketa, purutasuna. Kalitate-kontrolak.

22.– Zitopatologiaren hastapenak: zitopatologia ataleko ekipamendu orokorra. Zitoteknologoen eginkizunak. Lagin-motak zitopatologian: esfoliatiboa, orratz fin batekin egindako ziztada-xurgapenaren bidez (PAAF), likidoena eta sekrezioena, etab. Lagin horiek lortzeko, aurretik finkatzeko eta bidaltzeko orokortasunak.

23.– Material zitopatologikoaren prozesamendu orokorra: karkaxen hedapena eta bronkio-xurgatzeak, hainbat likido, bronkio- eta gas-garbiketak, orratz finarekin ziztada-xurgatzea (PAAF). Finkatzea.

24.– Azterketa zitologikoetarako kolorazioak. Kolorazio-metodo garrantzitsuenak: Papanicolau-ren, May-Grünwald-Giemsa-ren eta Diff Qui-ren kolorazioa.

25.– Zitodiagnostikoaren oinarrizko alderdiak. Zelularen funtsezko egitura. Nukleoaren eta zitoplasmaren gaineko orokortasunak. Ehun-hanturaren zitodiagnostikoa. Zelula-gaiztotasunaren irizpide zitologikoak.

26.– Emakumeen aparatu genitalaren zitologia. Umetoki-lepoko minbiziaren baheketaren zitologia. Bethesdaren araberako sailkapena. Ohiko hartualdi hirukoitzaren zitologia eta zitologia inguru likidoan. Teknika molekularrak. GPBk eragindako infekzioa.

27.– Zitologia klinikoa: arnas aparatuaren, digestio-aparatuaren, isurien, gernuaren eta beste leku batzuen esfoliazio-zitologia.

28.– Zitologiako teknika bereziak. Immunozitokimika zitologia diagnostikoan. Diagnostiko molekularreko teknikak.

29.– Zuzeneko eta zeharkako fluoreszentzia. In situ hibridazio fluoreszentea eta ez-fluoreszentea (kromogenikoa). Printzipioak eta laginak prozesatzea. Beharrezko ekipamendua.

30.– Kalitate-kontrola anatomia patologikoan. Analisi aurreko fasea, fase analitikoa eta analisi ondoko fasea. Trazabilitatea. Akats eta efektuen analisi modala (AEAM). Anatomia patologikoko errorearen azterketa. Kausa-erro analisia.

31.– Osasun Sistema Nazionalaren kalitatea. Kalitatearen ebaluazioa: Anatomia Patologikoko Unitateari/Zerbitzuari aplikatutako egitura, prozesua eta emaitza. Barneko eta kanpoko kalitate-adierazleak definitzea. Kalitate-adierazleen monitorizazioa.

32.– Anatomia patologikoko zerbitzuetarako erabateko kalitateko programetako teknikari espezialistaren zeregina. Egitura, prozesua eta emaitzak ebaluatzea. Funtzio, arau eta prozeduren eskuliburua. Instalazioen kalitate-kontrola Anatomia Patologikoan.

33.– Anatomia Patologikoa aro digitalean. Eremu argiko mikroskopiaren eta fluoreszentziaren digitalizazioa.

AUDIOPROTESIKO TEKNIKARIA

1.– Entzumena eta hitzezko komunikazioa. Fonazio-aparatuaren osagaiak ezagutzea: laringearen anatomia. Laringearen fisiologia. Fonoartikulazio-aparatuaren anatomia eta fisiologia. Ahots-ekoizpenari buruzko teoriak. Giltzadura-organoak. Ahots-korden ekintza. Ahotsaren ezaugarri akustikoak. Hizkuntzaren egiturazko elementuen deskribapena. Lengoaia eta komunikazioa Hizkuntza-zeinuaren ezaugarriak. Hizkuntzaren garapenaren identifikazioa hipoakusia duen haurrarengan.

2.– Entzumeneko ezaugarri anatomosentsorialak. Hipoakusia duen erabiltzailearen preskripzio fakultatiboaren interpretazioa. Anatomofisiologia orokorra. Entzumen-galerarekin edo egokitzapen protesikoarekin lotutako patologia orokorra. Entzumen-aparatuaren eta aparatu bestibularraren anatomia eta fisiologia. Entzumenaren nerbio-sistemaren eta orekaren funtzionamendua. Entzumen-aparatuaren patologiak.

3.– Entzumen-miaketak eta -probak egitea helduei. Miaketa egiteko tresnak. Otoigorpen akustikoen ekipoa. Entzumeneko potentzial ebokatuen ekipoa. Audiometroa. Inpedantziometroa. Kabina audiometrikoa. Eremu libreko aretoa. Otoskopia Akumetria. Audiometria tonal liminarra. Maskaratzeko teknikak. Audiometria supraliminarra. Logoaudiometria. Maskaratzeko teknikak. Proba psikoakustikoak. Inpedantziometria, inpedantzia, konpliantzia, suszeptantzia eta admitantzia. Entzumen-potentzial ebokatuak. Otomisio akustikoak. Proba bestibularrak.

4.– Haurren entzumeneko azterketak egitea. Audiometria jolas bidezko eta ikus-errefortzuarekin. Entzumeneko screeningeko probak. Erreflexu baldintzatugabeak. Proba objektiboak egitea. Haurren anatomiaren elementu diferentzialak. Txostenak egitea. Haurraren garapen kognitiboaren ezaugarri fisikoak. Haur-baldintzapeneko eta ikus-errefortzuko berariazko tresneria.

5.– Entzumen-galerak zuzentzeko aukerak dauden erabakitzea. Entzumen-galeren motak. Entzumen-urritasunen sailkapena. Entzumen-galeren mota bakoitzaren patroi audiologikoak. Entzumen-zuzenketaren pronostikoak galera mota bakoitzerako. Proba audiologikoen integrazioa. Grafiko audiometrikoak.

6.– Egoera bakoitzerako protesi egokiak identifikatzea, eta horiek doitzea eta erregulatzea. Audiofonoa konpontzea eta entzumen-laguntza teknikoak. Protesiak. Protesi motak. Protesien osagaiak: sarrera-transduktoreak, anplifikazio- eta kontrol-blokea, irteera-transduktorea eta kontrol-elementuak. Matxuren detekzioa eta arrazoiak. Osagaiak aldatzea. Entzumen-protesiak eta laguntza teknikoak konpontzeko teknikak. Funtzionamenduaren egiaztapena. Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko araudia.

7.– Akustika eta soinu-babesaren elementuak. Soinuaren parametro fisikoak neurtzea: bibrazioen analisia Mugimendu harmoniko sinpleak. Uhin-mugimendua. Maila akustikoak. Uhin geldikorrak. Iragazki akustikoak. Soinu-eremuko aretoen diseinua: soinu-eremuko gela audiometrikoen ezaugarri akustikoak. Araudia. Areto baten zuzenketa akustikoa. Areto audiometrikoak: ezaugarri fisikoak eta akustikoak. Kalibratzea.

8.– Entzumen-moldeak eta -babesak egitea. Kontramoldea egitea: material motak, ekipoa, prozesua eta teknikak. Egokigailu anatomikoak eta entzumen-babesak egitea.

9.– Entzumen-protesiak hautatzea eta egokitzea. Ezarri ezin daitezkeen entzumen-protesiak. Ezaugarri teknikoak eta efektu akustikoak. Inplantagarria ez den entzumen-protesia egokitzea. Ekipo eta aplikazio informatikoak. Inplantatutako entzumen-protesiak erregulatzea. Entzumen-protesi inplantagarriak. Egokitzapen protesikoaren emaitza egiaztatzea: egiaztapen subjektiboko probak haurretan eta helduetan. Egiaztapen-proba objektiboa. Erabiltzailearen asebetetzearen ebaluazioa: haurrak ebaluatzeko eskalak. Adineko pertsonak ebaluatzeko eskala espezifikoak. Pazienteei eta senideei protesiak erabiltzeko eta mantentzeko jarraibideak ematea.

10.– Hipoakustikoaren arreta. Jarrera eta egoera emozionalak detektatzea entzumen-galeran: entzumen-galeraren ondorio psikologikoak paziente gorrarekiko komunikazioan. Gor dagoen pazientearekiko komunikazioa. Audioprotesistaren komunikazio-trebetasunak. Entzumen-galeraren errehabilitazioko diziplina-arteko ekipoetan esku-hartzea: errehabilitazioa, gaikuntza eta desgaitasuna. Audioprotesistaren funtzioa errehabilitazioan. Lanbide arteko komunikazioa.

11.– Helduen eta haurren audioprotesietako txostenen protokoloak. Txostenak idaztea. Sekretu profesionala.

DIETETIKAKO TEKNIKARIA

1.– Nutrizio klinikoko eta dietetikoko unitatea: Tresneriaren oinarriak, motak, teknikak eta ezaugarriak. Material klinikoa eta dokumentazioa.

2.– Nutrizio klinikoa eta dietetikoa: euskarri-prozesua. Dietistaren funtzioak. Metabolismo energetikoa: gastuaren kalkulua. Nutrizio-egoera, antropometria, biokimika, dietetika eta egoera klinikoa baloratzea. Desnutrizioaren sailkapena (GLIM irizpideak).

3.– Elikagaiak ezagutzea: energia- eta nutrizio-beharrak. Elikagaien osaera kimikoa. Sailkapena. Ezaugarri fisiko-kimikoak. Elikagaien osaeraren taulak.

4.– Makromantenugaiak: Gluzidoa, lipidoak eta proteinak. Nutrizio-gomendioak. Sailkapena. Elikagai-iturriak. Eginkizunak. Eragin kaltegarriak.

5.– Mikromantenugaiak: Bitaminak, mineralak eta ura. Nutrizio-gomendioak. Sailkapena. Elikagai-iturriak. Eginkizunak. Eragin kaltegarriak.

6.– Elikagaien segurtasuna. Jatorria elikagaietan duten intoxikazioak eta infekzioak, elikagaietako substantzia toxikoak. Elikagaien segurtasuna eta kutsadura gurutzatua. Kutsadura-bideak. Prestatutako janariak egiteko, banatzeko eta merkaturatzeko higiene-arauak. Elikagaien manipulatzaileekin lotutako arauak.

7.– Prozesuetako kalitate-kontrola: APPKK: Arriskuak eta kontrol-gune kritikoak aztertzeko sistema. Arrisku-analisirako sistemaren aplikazioak.

8.– Elikagaien mikrobiologia: mikroorganismo patogenoak, hazkunde-faktoreak. Elikagaiengatiko intoxikazioak eta toxiinfekzioak. Kontrol-sistemak, aurrebaldintzak, trazabilitatea.

9.– Gehigarriak: Sailkapena, legeria (IDA) eta sortzen dituzten ondorioak. Alergenoak: 14 nagusiak, etiketak (1169/2011 Erregelamendua), erabilera ospitaleko sukaldean. Intolerantziak (adibidez, laktosa, fruktosa, histamina).

10.– Alergenoak elikagaietan. Etiketatzeko eta pazienteei informazioa emateko arau berriak.

11.– I Nutrizio Egoera baloratzea: bezeroa/pazientea ezagutzea. Ahorakinaren balorazioa. Balorazio kalorikoa. Gorputz-konpartimentuen balorazioa. Gantz- eta proteina-konpartimentuen neurriak. Immunologia-parametroak. Metabolismo nitrogenatua. Balorazio hidroelektrolitikoa.

12.– Nutrizioaren ezaugarriak eta eskakizunak bizitzaren etapetan: Heldu osasuntsua. Emakume haurduna. Bularra ematen duen emakumea. Haurrak eta bularreko haurrak Nerabezaroa. Adineko pertsonen elikadura (hauskortasuna). Haurtzaroko elikadura-jokabideak, helduaroan eragina dutenak.

13.– Dietak. Preskripzio dietetikoa eta dietak egitea. Aurretiko gaiak. Dieta prestatzea. Bezeroak/Pazienteak dieta ulertzea eta haren jarraipena egitea. Dieta terapeutikoa, kontzeptua eta amaiera.

14.– Dieta progresiboak: kontzeptua eta sailkapena. Mantenugaiak aldatzen dituzten dietak: ezaugarri orokorrak, nutrizio-gomendioak. Ehundura-aldaketak. Loditasunaren eta bolumenaren aldaketak. Fast-Track/ERAS protokoloak (kirurgia osteko berreskuratze hobetua). IDDSI estandarra aplikatzea (International Dysphagia Diet Standardization Initiative).

15.– Dietoterapia egoera patologiko zehatzetan: sindrome gastrointestinalak (beherakoa eta idorreria). Digestio-patologia: esofagitisa, ultzera peptikoa, hesteetako gaixotasun inflamatorioa (BGA - Crohn, kolitis ultzeraduna), gaixotasun zeliakoa, heste narritakorraren sindromea. Patologia hepatikoa eta pankreatikoa. Giltzurrunetako patologia. Patologia kardiobaskularra (hipertentsio arteriala, dislipemiak, kardiopatia iskemikoa, bihotz-gutxiegitasuna). Arnas patologia. Nerbio-sistema.

16.– Dietoterapia metabolismoaren patologietan: diabetes mellitusa (I. mota, II. mota eta haurdunaldia), obesitatea, sindrome metabolikoa, hiperurizemia, hemokromatosia.

17.– Egoera berezietako eskakizunak: Kritikoa/ZIU (dieta hiperproteiko eta aberastuen erabilera); paziente kirurgikoa (ebakuntza aurrekoa eta ostekoa, immunonutrizioa); shock-ean dagoen pazientea (hasierako fasea eta errekuperazioa); paziente errea (hipermetabolismoa, fluidoak eta proteinak birjartzea). Euskarri nutrizionala desnutrizio egoeran.

18.– Dietoterapia elikadura-portaeraren nahasmendua duten pazienteen kasuan.

19.– Nutrizio enterala. Indikazioak eta kontraindikazioak. Sarbideak. Formula motak (polimerikoak, oligomerikoak, espezifikoak). Administrazioa. Konplikazioak. Formula pediatriko bereziak.

20.– Nutrizio parenterala. Indikazioak eta kontraindikazioak. Sarbideak (zentrala vs periferikoa). Nahasketen osaera (makromantenugaiak, bitaminak, oligoelementuak). Monitorizazioa. Konplikazioak. Nutrizio parenterala jaioberrietan eta haurretan.

DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKNIKARIA

a) Dokumentazio klinikoaren definizioa eta tratamendua.

1.– Legezko definizioak. Informazio klinikoa. Dokumentazio klinikoa. Lehen eta bigarren mailako dokumentuak.

2.– Historia klinikoa. Definizioa. Egitura Motak. Identifikazioa. Eginkizunak.

3.– Dokumentuen diseinua eta historia klinikoaren euskarri motak. Euskarri digitala. Historia kliniko elektronikoa.

4.– Araudi espezifikoa. Historia klinikoa erabiltzeko erregelamendua.

5.– Dokumentazio klinikoa ebaluatzeko metodoak.

b) Fitxategi klinikoak antolatzea.

6.– Fitxategi klinikoak antolatzea eta kudeatzea. Fitxategi motak. Artxibo klinikoen araudia. Historia klinikoen artxiboa kudeatzeko prozedurak.

7.– Artxibatzeko materialak eta ekipoak. Ezaugarriak. Abantailak eta eragozpenak.

8.– Dokumentazio aktiboa/pasiboa. Dokumentazio klinikoa kontserbatzea eta garbitzea. Osasun-arloko legedia. Nazioarteko irizpideak.

9.– Artxibo kliniko bateko espazio-premien zenbatespena. Historia klinikoaren lodiera, historia klinikoen hazkundea, erradiografiak artxibatzea.

10.– Artxibatzeko teknikak: eskaneatzea, mikrofilmazioa, artxibatzeko beste teknika batzuk. Eskaneatutako materiala berreskuratzea. Dokumentuak digitalizatzea. Sinadura elektronikoa, sinadura biometrikoa.

11.– Artxibo klinikoen kalitate-programak. Protokoloak, adierazleak eta kalitate-estandarrak.

12.– Artxibo klinikoen segurtasuna. Indarrean dagoen araudia.

c) Datu klinikoak eta ez-klinikoak kodetzea.

13.– Informazioa berreskuratzeko sistemak. Profil dokumentala. Prozesu dokumentalaren faseak. Kodetze-kontzeptua. Kodetzean laguntzeko programak.

14.– Pazienteak sailkatzeko sistemak. Case Mixa: (DLT, ACG).

15.– Datuen oinarrizko gutxieneko multzoa (DGOB). Hura osatzen duten aldagaiak. Aldagaiak hautatzeko irizpideak. Aldagai ez-klinikoak kodetzea.

16.– Osasun-arloko datu-baseak. Definizioa eta aplikazioak. Klinikan erabiltzen diren datu-base nagusiak. Datu-baseak maneiatzea. Datu-baseen kalitate-protokoloak.

17.– Giza anatomia eta fisiologia: aparatu eta sistema nagusien oroitzapen anatomofisiologikoa.

18.– Patologia orokorrari buruzko nozioak. Kontzeptu nagusiak: etiologia, klinika (zeinuak, sintomak, sindromea), diagnostikoa, eboluzioa (akutua, kronikoa), aurrekariak, konplikazioak. Terminologia medikoa aparatu eta sistemen arabera. Patologia, sintoma eta zeinu nagusiak, aparatuen eta sistemen arabera.

19.– Diagnostikoen sailkapena. Diagnostiko-kontzeptua. Beste kontzeptu batzuekin duen lotura: ingresatzeko arrazoia, sintomak eta zeinuak, aurrekariak. Diagnostiko motak: nagusia, bigarren mailakoa, anatomopatologikoa, ebakuntza aurrekoa, ebakuntzaondokoa, beste batzuk.

20.– Konplikazioak. Konplikazioaren kontzeptua. Beste kontzeptu batzuekin bereiztea: drogekiko kontrako erreakzioa, kontrako ondorioa.

21.– Prozedura diagnostiko eta terapeutiko ez-kirurgikoak. Erabilgarritasun klinikoa. Tratamendu medikoa.

22.– Prozedura obstetrikoak. Haurdunaldi, erditze eta erdiberriaro kontzeptua eta garapena. Haurdunaldian gerta daitezkeen gertaerak: Arrisku handiko haurdunaldia. Erditzearen garapena. Konplikazioak.

23.– Prozedura diagnostiko eta terapeutiko kirurgikoak. Terminologia kirurgikoa. Biopsia hartualdia duten prozedura endoskopikoak. Laparoskopia eta laparotomia.

24.– Lesioen eta pozoiduraren kanpo-kausak.

25.– Gaixotasunak eta lesioak sailkatzeko sistemak.

26.– Prozedura kirurgikoak eta ez-kirurgikoak sailkatzeko sistemak.

27.– CIE-10-ES bitartez kodetzeko oinarrizko prozedura eta arau espezifikoak.

28.– Beste kodetze-sistema batzuk: CIE-9-MC, SNOMED-CT, CIAP.

d) Datu-base sanitarioen balidazioa eta erabilera.

29.– Datu-baseen kalitatearen ebaluazioa. Metodologia, lagina hautatzea, erroreak hautematea eta sailkatzea. Diagnostikoak eta prozedurak kodetzeko kalitate-kontrola. Adierazleak lantzea.

30.– Estatistika deskribatzailea: Parametro estatistikoak, ausazko laginketa, adierazpen grafikoa.

31.– Ospitaletako adierazle sanitarioak: batez besteko egonaldia, errotazio-indizea, oheen okupazio-indizea, hilkortasun-portzentajea, berringresuak...

32.– Informazioa berreskuratzea: bilaketa-profila.

e) Aplikazio informatiko nagusiak.

33.– Informatikarako sarrera. Sistema eragileak.

34.– Sare lokalak: motak, osagai fisikoak.

35.– Testu-tratamenduko programak: diseinua, edizioa, kudeaketa eta inprimaketa.

36.– Kalkulu-orriak: diseinua, edizioa, kudeaketa eta inprimaketa.

37.– Aplikazio grafikoak eta autoediziokoak: grafiko motak, grafikoak diseinatu eta aurkeztea, dokumentuetan integratzea.

38.– Pakete integratuak: modularitatea.

39.– Utilitate informatikoen programak. Diskoen eta fitxategien kudeaketa. Memoriaren kudeaketa. Segurtasun- eta babes-sistemak.

f) Lanaren inguruarekiko harremanak.

40.– Komunikazioa eta informazioa ospitalean. Komunikazio motak. Informazio- eta komunikazio-sareak. Lantaldeak. Talde-laneko tresnak.

g) Lan-prestakuntza eta -orientazioa.

41.– Ekonomia eta antolaketa enpresan. Ekonomiaren printzipioak. Enpresaren organigrama.

42.– Asistentzia sanitarioaren kalitatea. EFQM eredua. Bikaintasun-eredua. ISO ziurtagiria. Akreditazioa. Kudeaketa aurreratuko eredua.

43.– Datuen konfidentzialtasuna. Datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasun neurriak. Datu pertsonalen babeserako araudia.

ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA

1.– Ohiko erradiologia. X izpiak, alderdi orokorrak: Erradiodiagnostikoaren printzipioak, unitateak edo ekipoak. Esposizio-faktoreak. Erradiazio ionizatzaileak: kontzeptua eta motak. Rx-en izaera, jatorria eta ezaugarriak. Rx-en ekoizpena: sorgailuak eta hodiak.

2.– Irudiaren erregistroa. Filmak, pantailak eta irudi-areagotzaileak. Irudiak prozesatzea. Irudi erradiografikoaren kalitatea. Erradiazio barreiatua. Irudi fluoroskopikoa/erradioskopikoa. Irudiaren ezaugarria. Indartzailea. Irudi-hartzaileak.

3.– Ultrasoinuak. Printzipio fisikoak eta teknikoak. Irudiaren eta artefaktuen kalitatea. Transduktoreak. Nomenklatura.

4.– Erradiologia digitala. Irudi analogikoaren eta digitalaren kontzeptuak. Irudi digitala prozesatzea, kaptura-gailuak. Irudi digitala prozesu erradiologikoan integratzea. Informazio-sistemak erradiologian. RIS, PACS; HIS. Informazio-sistemekin integratzea. DICON estandarra.

5.– Kontraste-inguruneak erradiologian. Administrazio-bideak, kontraste erradiologikoak, ekografikoak, erresonantzia magnetikoa. Kontrasteek eragindako konplikazioak eta ondorio kaltegarriak. Geldialdietarako orga. Erradiologian erabiltzen diren beste farmako batzuk.

6.– Ohiko erradiologiako teknikak: terminologia anatomikoa, posizioak, planoak eta proiekzioak. Garezurraren, aurpegiaren, lepoaren eta toraxaren erradiologia konbentzionaleko teknikak.

7.– Ohiko erradiologiako teknikak: errakia, abdomena eta pelbisa.

8.– Ohiko erradiologiako teknikak: gerri eskapularra, goiko gorputz-adarra, beheko gorputz-adarra.

9.– Digestio-aparatuaren miaketa erradiologikoa. Teknika sinplea eta azterketa seriatuak kontrastearekin. Behazunbidearen miaketa erradiologikoa eta teknika erradiografiko bereziak.

10.– Aparatu genitourinarioaren miaketa erradiologikoa. Teknika erradiografiko sinplea. Histerosonosalpingografia. Zain barneko urografia eta kontraste bidezko beste azterketa seriatu batzuk.

11.– Bularraren azterketa erradiologikoa. Indikazioak eta kontraindikazioak. Bularreko screeninga, posizioak eta proiekzioak. Mamografia digitala. Prozedura interbentzionistak mamografian. Galaktografia: materialak eta teknika.

12.– Beste miaketa erradiologiko batzuk. Ortopantomografia, OTA, erresonantzia magnetikoa, fistulografia, hezur-dentsitometria.

13.– Erradiologia pediatrikoa. Erradiologia eta irudi-teknikak pediatrian eta neonatologian. Miaketa erradiologikoa haurtzaroan. Paziente goiztiarrak eta bularreko haurrak. Maneiua eta immobilizazioa.

14.– Erradiologia interbentzionista. Pazientea interbentzionismorako prestatzea. Asepsia. Teknika interbentzionistak. Arteriografia eta flebografia. Prestaketa eta motak. Teknika erradiologiko interbentzionistak toraxeko patologian.

15.– Anatomia erradiologikoa: goiko gorputz-adarra, beheko gorputz-adarra, kaxa torazikoa, bizkarrezurra eta garezur-ornoaren eskualdea. Arnas sistema eta sistema kardiobaskularra.

16.– Edukien anatomia erradiologikoa: barrunbe abdominala, pelbisaren barrunbea, burmuina, muina eta bularra.

17.– Ordenagailu bidezko tomografia. Oinarri fisikoak eta alderdi teknikoak. Aplikazioak eta indikazioak. Ekipamendua: ezaugarriak eta funtzionamendua. OT bidezko miaketen teknika erradiologikoak. Artefaktuak.

18.– Erresonantzia magnetikoa. Eremu magnetikoen printzipio fisikoak eta biologikoak. Sekuentziak. Erresonantzia magnetiko nuklearraren alderdi teknikoak. Ekipamendua: motak, ezaugarriak eta funtzionamendua. Kontraindikazioak. Azterketa eta teknika erradiologikoak, erresonantzia magnetiko bidezko miaketa. Erresonantzia magnetiko nuklearraren teknika aurreratuak. Artefaktuak. Segurtasuna erresonantzia magnetikoan. Efektu biologikoak.

19.– Pazientearen arreta. Azterketa erradiologikoa prestatzeko eskakizunak, mobilizatzeko eta immobilizatzeko teknikak eta osagarriak. Babes espezifikoko baliabideak.

20.– Gaixotasun transmitigarrien epidemiologia. Infekzio nosokomiala. Barrera higienikoak. Eskuak garbitzea. Asepsia eta esterilizazioa. Sepsia, asepsia, esterilizazioa eta desinfekzioa. Garbiketa, desinfekzioa eta esterilizazioa.

21.– Babes erradiologikoa. Magnitude eta unitate erradiologikoak. Erradiobiologia: erradiazioaren ekintza biologikoaren etapak. Erradiazioaren detekzioa eta neurriak. Babes erradiologiko operazionala unitate ezberdinetan. Eremuen sailkapena: seinaleztapena eta arau orokorrak. Babes-hesiak eta -jantziak. Dosimetria. Nola jardun behar duten eraginpean egondako langileek eta erabiltzaileek.

22.– Materiala kudeatzea. Hondakinen tratamendua. Erradiazioen efektu biologiko eta genetikoak. Biztanleriaren osasunean dituen ondorioak.

ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARIA

1.– Erradioterapiako eta dosimetriako goi-mailako teknikariaren funtzioak. Kode deontologiko, etiko eta legala.

2.– TER-paziente harremana. Komunikazioa/Humanizazioa. Kontzeptua, komunikazio-prozesua, eta komunikatzeko eta harremana ezartzeko estiloak. Osasun-arloko komunikazioaren faktoreak eta oztopoak. Pazienteen egoera psikologikoak egoera berezietan. Gizakiaren mina eta sufrimendua, gaixotasunaren bizipena. Pazientea, bere gaixotasunaren subjektu gisa. Gaixotasunarekiko erreakzioak eta sufrimendua.

3.– Lehenengo sorospenak erradioterapiako zerbitzuan. Nola jardun larrialdiko egoeren aurrean: bihotz-gelditzea, odoljarioak, erreakzio alergikoak. Erradioterapiako teknikari espezialistaren erantzukizuna.

4.– Gaixotasun transmitigarrien epidemiologia. Infekzio nosokomiala. Barrera higienikoak. Eskuak garbitzea. Asepsia eta esterilizazioa. Sepsia, asepsia, esterilizazioa eta desinfekzioa. Garbiketa, desinfekzioa eta esterilizazioa erradioterapian. Garbiketa eta desinfekzioa erradioterapiako ekipoetan.

5.– Segurtasun klinikoa: pazientearen segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak. Segurtasun-gorabeheren jakinarazpena.

6.– Materiaren egitura atomikoa. Molekulak eta atomoak. Eszitazio eta ionizazio atomikoa, energiaren unitate atomikoak, masa eta karga. Erradiazioa-kontzeptua eta bere izaera. Erradiazioaren intentsitatea. Erradiazioaren energia, adierazpen-modua eta unitateak. Erradiazioen fisika: kontzeptuak eta erradiazio ionizatzaile motak. Erradiazio ionizatzaileak materia biziarekin duen interakzioa Erradioterapiako unitateetan erabilitako erradiazio ionizatzaileen iturri eta ekipo sortzaileak. Magnitude eta unitate erradiologikoak. Protoiak.

7.– Bizkortutako elektroien eta materiaren arteko elkarrekintzaren ondorioa. Frenatze-erradiazioa eta erradiazio karakteristikoa. Elektroi sorta. Diagnostikorako X izpien hodiak: osagaiak, funtzionamendu-oinarriak eta sortutako erradiazioaren ezaugarriak.

8.– Erradiazioaren ahultzea: xurgapena eta sakabanatzea. Materia biziak erradiazioa xurgatzea. Energiaren xurgapenean eragiten duten faktoreak. Aipatutako xurgapenaren ondorioa. Erradiazioen detekzioa eta neurriak: oinarriak.

9.– Erradiobiologia. Erradiazioaren ondorioak zelula-, ehun- eta organo-eremuetan. Zelulek irradiazioari ematen dioten erantzuna. Ehun normalek eta tumore-ehunek erradiazioari ematen dioten erantzuna. Dosiak zatikatzea eta zatikapen motak. Irradiazioa zatikatzearen ondorioak eta zelulen biziraupena. Zelula-sentikortasunaren aldaketa. Erradiazioaren ondorio genetikoak. Irradiazio akutuaren SD orokorra. Efektu estokastikoak eta ez-estokastikoak.

10.– Babes erradiologikoa. Babes erradiologikoaren arauak. Ekipoen eta Rx sorten ezaugarri fisikoak. Babes erradiologiko operazionala unitate ezberdinetan. Eremuen sailkapena: barrerak, gailuak eta babesteko jantziak. Material erradioaktiboaren eta hondakinen kudeaketa. Estatuko eta nazioarteko araudia.

11.– Dosimetria-sistemak eta ospitale-eremuan erradiazioa detektatzea. Dosimetria-sistemak erabileraren arabera sailkatzea. Dosimetria-sistemak erradiazio-sortan. Ingurumen-erradiazioko monitoreak. Kutsadura-monitoreak. Dosimetro pertsonalak. Dosi-muga. RT estandarreko neurketa-ekipoen kalitate-kontrola. 391/2025 Errege Dekretua, maiatzaren 13koa, Erradioterapiako unitate asistentzialen kalitate- eta segurtasun-irizpideak ezartzen dituena.

12.– Erradioterapiaren kontzeptua eta helburua. Erradiazio ionizatzaileen bidezko tratamenduaren etapak: simulazioa, plangintza, exekuzioa, egiaztapenak. Tratamenduaren dokumentazioa eta erregistroa. Operazioen liburuaren erabilera eta maneiua. Teknikari espezialistaren erantzukizunak.

13.– Erradioterapiako ekipoak. Kilovoltajeko X izpien ekipoak. Elektroien azeleragailu lineala.

14.– Lokalizazioko eta simulazioko ekipoak. Simulagailu konbentzionala. Simulagailu birtuala. Immobilizatzeko gailuak. Teleterapiarako eta brakiterapiarako babesak eta moldeak egitea.

15.– Irudia osatzeko taldeak. Atariko irudia osatzeko gailu elektronikoak. Beste sistema batzuk. Irudi bidez zuzendutako erradioterapia.

16.– Dosimetria klinikoa. Pazientearen posizioa. Pazientearen datuak eskuratzea. Anatomiaren definizioa. Bolumenak delineatzea. Bolumen motak. Dosimetria fisikoa. Fotoien erradiazio-sorta baten parametro eta funtzio nagusiak. Elektroi-sorta baten funtzio nagusiak.

17.– Kanpo-erradioterapiako teknika bereziak. Erradioterapia konformatu tridimentsionala (3DRT). Intentsitatearen modulazioa (IMRT). Intentsitate modulatuko arkoterapia bolumetrikoa (VMAT) Erradiokirurgia. Erradioterapia estereotaxikoa. Ebakuntza barruko erradioterapia. Gorputz-erradiazio totala eta gorputzeko gainazaleko erradiazio totala. Irudia erradioterapian: IGRT.

18.– Brakiterapia. Endokabitarioa. Interstiziala Metabolikoa. Kontzeptuak eta unitateak. Iturriak zehaztea. Iturriak biltegiratzea, manipulatzea eta kontrolatzea (kapsulatuak eta kapsulatu gabeak). Iridio 192-aren ezaugarriak eta aplikazioak. Planifikazio dosimetrikoko teknikak. Iturriak kalibratzea.

19.– Tratamenduen plangintza. Kanpo-erradioterapia: irradiazio-bolumenak definitzea: ICRU 83 irizpideak. GTV, CTV, ITV, PTV kontzeptuak eta arrisku-organoak. Tratamendua planifikatzea: teknika eta honako hauen erabilera hautatzea: ziriak, bolusak, konpentsagailuak eta konpentsatzeko segmentuak. Brakiterapia: bolumenak eta arrisku-organoak mugatzea prostatako, bularreko eta ginekologiako brakiterapian.

20.– Medikuaren agindua. Xurgapen-erantzun dosia zehaztea (TCP-NTCP), dosia zatikatzea (motak). OAR motak: kontzeptua eta motak, tolerantzia. Preskripzio-isodosia (D95, D98, D2 irizpideak, homogeneotasun-indizeak (HI) eta konfromitatea (CI)). Dosi-bolumen histograma: motak eta erabilera. Erradiografia digitalki berreraikia (RDR): kontzeptua eta erabilera.

21.– Erradioterapiako premiazko tratamenduak (muin-konpresioa, atelektasiak, goiko kaba benaren sindromea, hemostasiak). Tratamendu aringarriak.

22.– Buruko eta lepoko tumoreen tratamendua, otorrinolaringologia (ORL) eta aurpegi-masailetakoa. Bolumen zuria lokalizatzeko teknikak, anatomia eta erradiologia. Immobilizatzeko teknikak, simulazioa eta tratamendua. Arrisku-organoak eta toxikotasuna.

23.– Toraxeko eta mediastinoko tumoreen tratamendua. Bolumen zuria lokalizatzeko teknikak, anatomia eta erradiologia. Immobilizatzeko teknikak, simulazioa eta tratamendua. Arrisku-organoak eta toxikotasuna.

24.– Hestegorriko, urdaileko, gibeleko eta pankreako tratamendua. Bolumen zuria lokalizatzeko teknikak, anatomia eta erradiologia. Immobilizatzeko teknikak, simulazioa eta tratamendua. Arrisku-organoak eta toxikotasuna.

25.– Tratamendua minbizi urologikoan, ginekologikoan eta kolon eta ondesteko minbizian. Bolumen zuria lokalizatzeko teknikak, anatomia eta erradiologia. Immobilizatzeko teknikak, simulazioa eta tratamendua. Arrisku-organoak eta toxikotasuna.

26.– Bularreko tratamendua. Bolumen zuria lokalizatzeko teknikak, anatomia eta erradiologia. Immobilizatzeko teknikak, simulazioa eta tratamendua. Arrisku-organoak eta toxikotasuna.

27.– Haurren tumoreetako tratamendua. Bolumen zuria lokalizatzeko teknikak, anatomia eta erradiologia. Immobilizatzeko teknikak, simulazioa eta tratamendua. Arrisku-organoak eta toxikotasuna.

28.– Tumore hematologiko eta linfatikoen tratamendua. Bolumen zuria lokalizatzeko teknikak, anatomia eta erradiologia. Immobilizatzeko teknikak, simulazioa eta tratamendua. Arrisku-organoak eta toxikotasuna.

29.– Nerbio-sistema zentraleko eta periferikoko tumoreak. Bolumen zuria lokalizatzeko teknikak, anatomia eta erradiologia. Immobilizatzeko teknikak, simulazioa eta tratamendua. Arrisku-organoak eta toxikotasuna.

30.– Hezurretako, larruazaleko eta atal bigunetako tumoreen tratamendua. Bolumen zuria lokalizatzeko teknikak, anatomia eta erradiologia. Immobilizatzeko teknikak, simulazioa eta tratamendua. Arrisku-organoak eta toxikotasuna.

31.– Protoi bidezko erradioterapia bidezko tratamenduak.

32.– Kalitate-irizpideak erradioterapian. 391/2025 Errege Dekretua, maiatzaren 13koa, Erradioterapiako unitate asistentzialen kalitate- eta segurtasun-irizpideak ezartzen dituena. Kalitate-kontrola alderdi klinikoetan. Ekipamenduen kalitate-kontrola.


Azterketa dokumentala