Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2026ko ekainaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2342

881/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak erdi-mailako teknikarien lanbide-taldeko kategorietan (hainbat lanpostu funtzional), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 443/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko martxoaren 12an).

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, erdi-mailako teknikarien lanbide-taldeko kategorietan (hainbat lanpostu funtzional), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Honako hauek dira lanpostu funtzionalak:

Administrazioko eta kudeaketako erdi-mailako teknikaria.

Mantentze-lanetako eta instalazioetako erdi-mailako teknikaria.

Gizarte-langilea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 2tik ekainaren 29ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 10.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK, ERDI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO KATEGORIETARAKO (HAINBAT LANPOSTU FUNTZIONAL), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira erdi-mailako teknikarien lanbide-taldeko kategorietako (hainbat lanpostu funtzional) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 5. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Honen bidez araututako prozesuetan parte hartzeko, aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan jasota dauden baldintzez gain eta horietan aurreikusten diren salbuespenak kenduta, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, kasuan-kasuan esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte:

a) Oinarri orokorretako 8.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, diplomadun titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostuan jarduteko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Kasu guztietan bete beharko dira lortu nahi den lanpostuaren baldintzak, indarrean dagoen araudiaren arabera.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A2 taldea (B2 talde zaharra): 20 euro.

3.– Lehiaketa-oposizioaren garapena.

3.1.– Eskakizunak eta merezimenduak alegatzea. Dokumentazioa aurkeztea.

Oinarri orokorretako 12.2 apartatuan aurreikusitako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, onartuen behin betiko zerrendan daudenek eta, baztertuen zerrendan egonik, horretarako ezarritako epearen barruan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu edo aurkeztuko dutenek deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eta merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten agiriak alegatu eta erantsi beharko dituzte, oinarri orokorretako 12.3 apartatuan ezarritako moduan eta epean.

Kategoria eta lanpostu funtzional bakoitzean eskatzen den titulazioa diplomadunarena edo baliokidea da, lortu nahi den lanpostu funtzionalean jarduteko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.2.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Ariketako galderak galdera-sortatik aterako dira. Galdera-sorta hori, gutxienez, 12 aste lehenago emango da, Osakidetzaren web-orrian.

Erantzun okerrek ez dute penalizaziorik ekarriko.

3.3.– Lehiaketaldia.

Oinarri orokorretako 12.3 oinarrian ezarritako moduan eta epean baloratuko dira alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak, III. eranskinean jasotako merezimenduen baremoaren arabera, oinarri orokorretan ezarritako irizpideak betez.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorren 6. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpena, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko dagokion zikloko destinoen behin betiko esleipenari buruzkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren identifikatuko dira deialdi honen xede diren destinoak.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA ERDI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO KATEGORIETAN (HAINBAT LANPOSTU FUNTZIONAL), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunean aitortuta duten zerbitzaldia zenbatuko da, eta gehieneko muga 20 urtekoa izango da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo Autonomia-Erkidegoetako Osasun-Zerbitzuetakoetan, edozein Administrazio Publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan parte hartzen den hautaketa-prozesuan deitutako lanpostu funtzionalean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,25 puntu.

Era berean, zenbaketa hori aplikatuko da parte hartzen den hautaketa-prozesuko deialdian sartutako lanpostu funtzionalari dagokion eremuaren plangintzan eta kudeaketan erantzukizuneko lanpostuak betetzen direnean.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko

e) Lehiaketako lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den tituluaren ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude Doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango Doktore gisa. Cum laude Doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu): Ingelesa, frantsesa eta alemana Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauetan jakitea baloratuko da, 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko; gehienez ere, 3 puntu.

Merezimendu hori hizkuntza-eskolaren bateko edo dagokion erakundeko titulua edo ziurtagiria aurkeztuz akreditatuko da.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C2 eta C1 mailetako tituluengatik 1,5 puntu emango dira.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailako tituluengatik puntu 1 emango da.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1 mailako tituluengatik 0,5 puntu emango dira.

Ingeles, frantses eta aleman filologiako lizentziei dagokien hizkuntzari esleitutako gehieneko gaitasuna emango zaie.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren curriculum vitae-aren aplikazioan maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotako tituluak eta ziurtagiriak soilik baloratuko dira.

Hizkuntzari berari dagozkion titulu bat baino gehiago akreditatzen badira, maila handienekoa bakarrik baloratuko da.

d) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

Informatikako ezagutzen maila jakin baten ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, Euskadi Informazioaren Gizartean Planak KZgune zentro publikoetan eskura jartzen dituen moduluak lortzeko proba gainditu behar da. Zehazki, honela baloratuko da:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Oinarrizko Internet: 0,25 puntu.

– Internet aurreratua: 0,50 puntu.

Modulu horiek gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da.

Modulu baten bertsio eta/edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra puntuatuko da, puntuaziorik handiena duena alegia.

Era berean, merezimendu hori egiaztatzeko baliozkoak izango dira Erakunde Ofizialek eta Ikasketa-Zentro Publikoek aplikazio horiei buruz emandako ikastaroak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, baremo honen arabera:

– 20 eta 29 ordu bitarteko ikastaroak: 0,10 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitarteko ikastaroak: 0,15 puntu.

– 50 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,25 puntu.

B) Atal honen barruan, eskabideak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan eta dagokion kategorian eta lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulazioa lortu ondoren amaitu den prestakuntza baloratuko da, baldin eta honako honen arabera egiaztatzen bada:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde Ofizialek, Unibertsitateek, Erakunde Sanitarioek eta, hala badagokio, Elkargo Profesionalek eta Elkarte Zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein Administrazio Publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko Fakultateko/Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak aurkezteagatik, komunikazioak aurkezteagatik, hitzaldiak emateagatik edo mahai-inguruetan parte hartzeagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 3. HE: 27 puntu, gizarte-langilearen kasuan izan ezik.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
I.– ERDI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-lanbideen araudia: Arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Lanbide sanitarioen prestakuntza. Lanbide-garapena eta aintzatespena.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioa eta kalitatea. Xedapen orokorrak. Prestazioak. Profesionalak. Ikerketa. Informazio sanitarioko sistemak. Kalitatea.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Langileen mugikortasuna. Karrera profesionala. Estatutupeko langileen egoerak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Euskadiko Osasun Sistema - Antolamendua. Osasun-zerbitzuak emateko egitura publikoak antolatzea - Osaera. Pertsonalaren araubidea.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak. Zuzendaritza-antolakuntza. Antolakunde nagusia.

6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuak.

7.– Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko adierazpena: Xedapen orokorrak. Eskubideak eta Betebeharrak. Pazienteei eta erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak.

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua.

9.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko aurretiazko borondateena. Xedea. Osasun-arloko borondateak aldez aurretik adierazteko eskubidearen edukia. Aurretiazko Borondateen dokumentua. Aldatzea, ordeztea eta errebokatzea.

10.– Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuak babesteko agintaritza autonomikoak. Zehapen-araubidea.

11.– Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuko 47.5 artikuluaren arabera, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

12.– Euskadiko Osasun Plana 2030: Printzipio gidariak. Erronka estrategikoak. Helburuak eta ildo estrategikoak.

13.– Euskadiko Osasun Ituna: Helburuak. Printzipioak eta balioak. Ildo estrategikoak.

14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2030. Helburuak. Ekintza-ildo korporatiboak.

15.– Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2025-2028: Helburuak. Ildo estrategikoak.

16.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana: Oinarriak. Helburuak. Jarduera-arloak.

17.– Euskadiko Plan Onkologiko Integrala 2025-2030.

18.– 3/2021 Lege Organikoa, martxoaren 24koa, eutanasia arautzekoa.

19.– 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzkoa.

II.– GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA
ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA

1.– 1978ko Espainiako Konstituzioa. Atariko titulua. I. Titulua: Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak.

2.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena: Izendapena. Lurraldea, beste lurralde edo udalerri batzuk integratzeko aukera. Erakunde komunen egoitza. Euskara. EAEko herritarren oinarrizko eskubide eta betebeharrak.

3.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, lege-garapen eta betearazpenekoak, eta betearazpenekoak. Estatutuaren erreforma. Aipamen berezia osasun-arloko eskumenei, Autonomia Estatutuan eta Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko Legeari dagokionez.

4.– Eusko Jaurlaritza. Jaurlaritzaren osatze-modua eta agintepideak. Lehendakaria. Lehendakariaren estatutua eta izendapena. Eskumenak eta ahalmenak. Etetea, kargugabetzea eta ordezkatzea. Osasun Saila: egitura organikoa eta funtzionala.

5.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Legearen xedea eta esparrua. I. Titulua: Prozeduran interesdun direnak. II. Titulua: Administrazio publikoen jarduera. III. Titulua. Administrazio-egintzak.

6.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-prozedura erkidea: bermeak. Administrazio-prozeduraren faseak: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Izapidetze sinplifikatua. Betearazpena.

7.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Ofiziozko berrikuspena. Administrazio-errekurtsoak.

8.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Legegintza-ekimena eta erregelamenduak emateko ahala. Xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzaileak eta azken xedapenak.

9.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Xedapen orokorrak. Administrazio publikoetako organoak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. Hitzarmenak.

10.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Xedapen orokorrak. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio Publikoen erantzukizuna.

11.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Atariko Titulua. Xedapen orokorrak.

12.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Lehen liburua. Sektore publikoko kontratazioaren konfigurazio orokorra eta kontratuen egiturazko elementuak.

13.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua: Administrazio publikoen kontratuak: I. Titulua: Xedapen orokorrak. II. Titulua: Administrazio publikoen kontratu motak. I. kapitulua: Obra-kontratua. IV. kapitulua: Hornidura-kontratua. V. kapitulua: Zerbitzu-kontratua.

14.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Xedea. Aplikazio-eremu subjektiboa. Publikotasun aktiboa.

15.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa (abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretua). Xedapen orokorrak. Eskubide sozialak. Lanaldia, atsedenaldia eta oporrak. Lizentziak eta baimenak. Pertsonalaren egoerak. Eskubide sindikalak eta segurtasuna eta osasuna. Guardia medikoak: salbuespenak. Ordainsariak.

16.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena: Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Langileen plangintza eta antolamendua. Eskubideak eta betebeharrak.

17.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. Langileen mugikortasuna.

18.– Diziplina-araubidea eta -prozedura 55/2003 Legean, abenduaren 16koan, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarenean.

19.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Xedea eta aplikazio-eremua. Langile motak. Negoziazioan jarduteko, ordezkariak izateko eta instituzioetan parte hartzeko eskubidea. Biltzeko eskubidea.

20.– 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena: helburua, aplikazio-eremua, definizioa, identifikazioa, lanbide-profila, betetzeko modua, lanpostuak ezartzea eta aldatzea.

21.– 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena. Aurretiazko arauak. Xedapen orokorrak eta kolektibo jakin batzuei aplikatzekoak. Afiliazioa eta kotizazioa.

22.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. Xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: antolamendua, herritarren eskubideak eta betebeharrak, sistemaren erregulazioa eta finantzazioa, kontratu-programa.

23.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Araubide juridikoa. Zuzendaritza-antolakuntza. Kudeaketa araubidea. Baliabide materialak. Langileen araubidea.

24.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena. Definizioa. Helbidea. Xedeak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Araubide juridikoari buruzko arauak. Zuzendaritza-antolakuntza. Antolakunde nagusia. Zerbitzu-erakundeak. Zerbitzu sanitarioetako erakundeen araubidea, izendapenak, lurralde-eremua. Erakunde Sanitario Integratuak (ESIak).

25.– 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena: Euskadiko aurrekontu orokorrak eta horien legeak. Erakundeen antolaketa. Erakunde autonomiadunak. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak. Baltzu publikoak. Aginpideen errejimena. Eskubideak eta betebeharrak.

26.– 1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen Testu Bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Fundazio eta Partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena. Xedapen orokorrak. Aurrekontuen edukia. Diru-sarreren eta gastuen egoera-orria.

27.– Enpresaren ekonomia. Enpresa, bere ingurunea eta zuzendaritza. Zuzendaritza estrategikoa. Erabakitzeko irizpideak eta tresnak. Finantza-erabakiak. Irabaziak eta errentagarritasuna. Ekonomia-finantzako oreka eta errotazio- edo maniobra-funtsa. Batez besteko heltze-aroa. Ratioak, enpresaren ekonomiako eta finantzako egitura aztertzeko tresna gisa.

28.– Inbertsioak eta haiek finantzatzeko iturria hautatzea. Inbertsioko eta finantzaketako proiektuen balorazioa. Hautaketa-irizpideak. (VAN, TIR eta inbertsioak hautatzeko beste metodo batzuk).

29.– Enpresen arriskua eta balorazioa. Arrisku motak. Itopuntua eta palanka-efektua. Finantza- eta eragiketa-errentagarritasunaren arteko harremana. Kostua-bolumena-onura analisiaren mugak. Enpresak baloratzeko metodoak.

30.– Kontabilitate orokorra. Kontzeptua, funtzioa eta helburua. Kontzeptu-esparrua. Erregistro- eta balorazio-arauak. Urteko kontuak. Balantzea. Galdu-Irabazien kontua. KPOa asistentzia sanitarioko enpresetara egokitzea.

31.– Kontabilitate-egoeren analisia. Kontabilitate-informazioa. Egoeraren balantzea. Galdu-irabazien kontua. Kontabilitate-egoerak analisirako prestatzea. Likideziaren analisia. Kaudimenaren analisia. Emaitzen analisia. Ratio ohikoenak.

32.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren printzipio antolatzaileak. Erakundeen antolaketa. Aginpideen errejimena. Eskubideak eta betebeharrak.

33.– Kontrol ekonomikoa eta kontu-ikuskaritza. Auditoretza EAEko sektore publikoan. Auditoretza eta kontrol ekonomikoa sektore publikoan. Barne- eta kanpo-auditoretza.

34.– Erosketak eta biltegien kudeaketa. Hornidura-katearen plangintzaren hastapenak. Biltegiak. Stocken kontrola eta kudeaketa. Hornidura-katea kudeatzeko teknikak.

35.– Erosketa industrialen kudeaketaren hastapenak. Erosketa industrialak inguru globaletan kudeatzearen gaineko antolamendua. Erosketen kudeaketa estrategikoa. Hornitzaileen politikak eta erosketa-familien analisia eta hornitzaileen integrazioa. Erosketa-helburuen hedapena. Kontratuen kudeaketa. Negoziazioa erosketen kudeaketan.

MANTENTZE LANETAKO ETA INSTALAZIOETAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA

1.– Instalazio termikoak.

1.1.– Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (RITE):

– RITE IT 1. Diseinatzea eta dimentsionatzea.

– RITE IT 3. Mantentze-lanak eta erabilera.

1.2.– Ospitaleetako airea girotzeko instalazioen mantentze-lanak eta kontrola.

2.– Behe-tentsioko instalazio elektrikoak.

2.1.– Instrukzio tekniko osagarria (ITC):

– ITC-BT-18 Lur-konexioko instalazioak.

– ITC-BT-22 Barneko instalazioak edo instalazio hartzaileak. Gainintentsitateen kontrako babesa.

– ITC-BT-23 Barneko instalazioak edo instalazio hartzaileak. Gaintentsioen kontrako babesa.

– ITC-BT-24 Barneko instalazioak edo instalazio hartzaileak. Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen kontrako babesa.

– ITC-BT-28 Jendeari irekitako lokaletako instalazioak.

– ITC-BT-38 Helburu berezietarako instalazioak. Instalazio elektrikoaren eskakizun bereziak ebakuntza-geletan eta interbentzio-geletan.

3.– Goi-tentsioko/erdi-tentsioko instalazio elektrikoak.

– ITC-RAT 7: Potentzia-transformadoreak eta -autotransformadoreak.

– ITC-RAT 8: Neurri- eta babes-transformadoreak.

4.– Presio-ekipoak:

– ITC EP-1: Galdarak.

– ITC EP-4: Gordailu kriogenikoak.

– ITC EP-6: Presio-ontzi eramangarriak.

5.– Suteen kontrako babesa:

5.1.– Suteetatik babesteko ekipoen eta sistemen ezaugarriak eta instalazioa (I. eranskina – RIPCI).

5.2.– Suteetatik babesteko instalazioen gutxieneko mantentze-lanak (II. eranskina – RIPCI).

6.– Ingurumen kudeaketa:

6.1.– Legionelosia prebenitzeko eta kontrolatzeko irizpide higieniko-sanitarioak.

6.2.– Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin sanitarioen sailkapena eta kudeaketa.

7.– Sistema elektromedikoak:

7.1.– Elektromedikuntzaren oinarriak.

GIZARTE-LANGILEA

1.– Gizarte-lana: kontzeptuak, printzipioak, helburuak eta eginkizunak.

2.– Gizarte-lan sanitarioa. Diagnostiko sozial sanitarioa. Osasun-arreta komunitarioaren eredua. Arreta pertsonalizatuko planak. Gizabanakoa norbere prozesuaren parte aktibo gisa. Sareko lana.

3.– Etika eta gizarte-lana: harreman asistentziala. Konfidentzialtasuna. Baimena. Printzipioak eta balioak. Erantzukizuna. Gizarte-langileen kode deontologikoa.

4.– Gizarte-Laneko prozesu metodologikoa: azterketa-ikerketa, diagnostikoa, plangintza, betearazpena eta ebaluazioa. Faseen eta prozesuaren unitatearen arteko harremana.

5.– Gizarte-laneko oinarrizko dokumentazioa. Historia kliniko elektronikoa. Teknologia berrien erabilpena.

6.– Gizarte-laneko interbentzio-eredu nagusiak erreferentziazko paradigmen arabera: eredu sistemikoa eta eredu psikosoziala.

7.– Gizarte-lana gizabanakoekin eta familiekin.

8.– Gizarte-lana taldeekin: talde sozioterapeutikoak eta gizarte-heziketakoak.

9.– Komunitateko gizarte-lana. Esparru komunitariotik heltzea, gizartean parte hartzea.

10.– Ikerketa soziala. Ikerketa-ekintza. Teknikak: behaketa, laginketak, inkestak. Metodologia kualitatiboa.

11.– Talde-lana. Diziplina-artekotasuna. Mota, ezaugarriak. Gizarte-lana diziplina-arteko taldeetan. Helburua: Norbanakoa ardatz duen arreta, norbere bizi-proiektuaren eta norbere inguru komunitarioko protagonista izanik.

12.– Osasun/gaixotasun kontzeptua ikuspegi biopsikosozialetik. Osasunaren faktore erabakigarriak eta gizarteko desoreken arazoa.

13.– Arreta sanitarioaren markoa EAEn. Osakidetzaren Osasun Plana: Lehentasunezko arloak. Osasun Sailaren ildo estrategikoak. Erakunde Sanitario Integratuak. Kronikotasunaren arreta. Paziente Bizia Programa.

14.– Gizarte-arretaren markoa EAEn: Gizarte-zerbitzuen legea. EAEko diagnostiko sozialaren eta bazterketarenaren fitxa eta Gizarte-zerbitzuen zorroa. Desgaitasuna eta mendekotasuna.

15.– EAEko ildo estrategiko soziosanitarioak: mapa soziala eta mapa sanitarioa. Xede-kolektiboak eta lehentasunak. Sareko lana.

16.– Adingabeen arloko gizarte-lana. Prebentzioa. Familiei babesa ematea, gurasotasun positiboa, babes komunitarioak. Haurrak babesteko neurriak: erakunde-arteko lankidetza haurtzaro babestua sustatzeko. Arazo judizialak dituzten adingabeentzako arreta. Foru- eta udal-arreta.

17.– Adineko pertsonen arloko gizarte-lana. Prebentzioa eta sustapena. Zahartze aktiboa. Arreta pertsonalizatua inguru komunitarioan. Norbere autonomiaren sustapena. Telelaguntza. ELZ. Zaintzaileei zuzendutako arreta. Tratu txarren prebentzioa. Menpekotasunerako arreta. Eguneko arreta-zerbitzuak, gaueko arreta, egoitza-zerbitzuak. Bizitzaren amaierarako laguntza.

18.– Gaixotasun mentalak eta adikzioak: osasun mentaleko estrategia. Arreta komunitarioaren eredua. Berreskurapen-eredua. Gizarte-lana arreta-programen arabera: gaixotasun mental larria, gaixotasun mental arina, nortasunaren nahasmenduak, umeei eta nerabeei berariaz zuzendutako programak. Adikzio-arazoak dituzten pertsonen arreta.

19.– Zaurgarritasun-egoeran edo gizartetik baztertuta dauden pertsonentzako arreta. Prebentzioa, asistentzia eta errehabilitazioa. Etxegabetasuna.

20.– Genero-indarkeriaren eraginpeko emakumeen eta haien seme-alaben arreta.

21.– Desgaitasunak edo/eta menpekotasuna duten pertsonen arreta. Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonentzako arreta.

22.– Dibertsitateen eta gutxiengoen arreta.

23.– Gizarte-proiektuen plangintza, diseinua eta ebaluazioa.


Azterketa dokumentala