
101. zk., 2026ko ekainaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (263 KB - 22 orri.)
- EPUB (144 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2341
880/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko kategorietan (hainbat lanpostu funtzional), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 443/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko martxoaren 12an).
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-Estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko kategorietan (hainbat lanpostu funtzional), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Honako hauek dira lanpostu funtzionalak:
Optika eta optometrian diplomaduna.
Lan-osasuneko erizaina.
Osasun mentaleko erizaina.
Emagina.
Terapeuta okupazionala.
Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.
Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 2tik ekainaren 29ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 10.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan jasotakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK, DIPLOMADUN SANITARIOEN LANBIDE-TALDEKO KATEGORIETARAKO (HAINBAT LANPOSTU FUNTZIONAL), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO
1.– Deialdiaren xede diren destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko kategorietako (hainbat lanpostu funtzional) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.
1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 5. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Honen bidez araututako prozesuetan parte hartzeko, aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan jasota dauden baldintzez gain eta horietan aurreikusten diren salbuespenak kenduta, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, kasuan-kasuan esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte:
a) Oinarri orokorretako 8.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, diploma edo gradua edo titulazio baliokidea izatea, eta espezialista titulazioa, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostuan jarduteko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
b) Kasu guztietan bete beharko dira lortu nahi den lanpostuaren baldintzak, indarrean dagoen araudiaren arabera.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:
A2 taldea (B taldea zena): 20 euro.
3.– Lehiaketa-oposizioaren garapena.
3.1.– Eskakizunak eta merezimenduak alegatzea. Dokumentazioa aurkeztea.
Oinarri orokorretako 12.2 apartatuan aurreikusitako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, onartuen behin betiko zerrendan daudenek eta, baztertuen zerrendan egonik, horretarako ezarritako epearen barruan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu edo aurkeztuko dutenek deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eta merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten agiriak alegatu eta erantsi beharko dituzte, oinarri orokorretako 12.3 apartatuan ezarritako moduan eta epean.
Kategoria eta lanpostu funtzional bakoitzean eskatzen den titulazioa diploma edo gradua da, eta espezialista titulazioa, lortu nahi den lanpostu funtzionalean jarduteko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
3.2.– Oposizioaldia.
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.
Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Ariketako galderak galdera-sortatik aterako dira. Galdera-sorta hori, gutxienez, 12 aste lehenago emango da, Osakidetzaren web-orrian.
Erantzun okerrek ez dute penalizaziorik ekarriko.
3.3.– Lehiaketaldia.
Oinarri orokorretako 12.3 oinarrian ezarritako moduan eta epean baloratuko dira alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak, III. eranskinean jasotako merezimenduen baremoaren arabera, oinarri orokorretan ezarritako irizpideak betez.
3.4.– Lanpostuez jabetzea.
Oinarri orokorretako 20. apartatuan aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:
– Elkargokide-ziurtagiria.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.
Oinarri orokorren 6. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpena, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko dagokion zikloko destinoen behin betiko esleipenari buruzkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren identifikatuko dira deialdi honen xede diren destinoak.
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA DIPLOMADUN SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO KATEGORIETAN (HAINBAT LANPOSTU FUNTZIONAL), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunean aitortuta duten zerbitzaldia zenbatuko da, eta gehieneko muga 20 urtekoa izango da.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo Autonomia-Erkidegoetako Osasun-Zerbitzuetakoetan, edozein Administrazio Publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan parte hartzen den hautaketa-prozesuan deitutako lanpostu funtzionalean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,25 puntu.
Era berean, zenbaketa hori aplikatuko da parte hartzen den hautaketa-prozesuko deialdian sartutako lanpostu funtzionalari dagokion eremuaren plangintzan eta kudeaketan erantzukizuneko lanpostuak betetzen direnean.
Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.
c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
e) Lehiaketako lanpostu berean B taldean emandako zerbitzuak: 0,25 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).
A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduaurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako, etxeko lanetako, autopsia mediko-legalaren nozioetako ikasgaien kalifikazioak, ez lehiaketako lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den diploma edo gradu ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.
b) Graduondoko prestakuntza:
– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.
– Doktore-titulua: 9 puntu.
– Graduondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.
– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.
Cum laude Doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango Doktore gisa. Cum laude Doktorea edo Ikertzeko Nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Erizain eta emagin lanpostuetarako prestakuntza espezializatua:
– Ofizialki onartutako espezialitateren batean erizain espezialistaren titulua izateagatik: 3 puntu.
d) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu): Ingelesa, frantsesa eta alemana Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauetan jakitea baloratuko da, 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko; gehienez ere, 3 puntu.
Merezimendu hori hizkuntza-eskolaren bateko edo dagokion erakundeko titulua edo ziurtagiria aurkeztuz akreditatuko da.
I) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-2 eta C-1 mailetako tituluengatik 1,5 puntu emango dira.
II) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-2 mailako tituluengatik 1 puntu emango dira.
III) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-1 mailako tituluengatik 0,5 puntu emango dira.
Ingeles, frantses eta aleman filologiako lizentziei dagokien hizkuntzari esleitutako gehieneko gaitasuna emango zaie.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren curriculum vitae-aren aplikazioan maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotako tituluak eta ziurtagiriak soilik baloratuko dira.
Hizkuntzari berari dagozkion titulu bat baino gehiago akreditatzen badira, maila handienekoa bakarrik baloratuko da.
e) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Informatikako ezagutzen maila jakin baten ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, Euskadi Informazioaren Gizartean Planak KZgune zentro publikoetan eskura jartzen dituen moduluak lortzeko proba gainditu behar da. Zehazki, honela baloratuko da:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.
– Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizko maila: 0,25 puntu.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 maila aurreratua: 0,50 puntu.
– Microsoft Access 2010 maila bakarra: 0,50 puntu.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.
– Oinarrizko Internet: 0,25 puntu.
– Internet aurreratua: 0,50 puntu.
Modulu horiek gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da.
Modulu baten bertsio eta/edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra puntuatuko da, puntuaziorik handiena duena alegia.
Era berean, merezimendu hori egiaztatzeko baliozkoak izango dira erakunde ofizialek eta ikasketa-zentro publikoek aplikazio horiei buruz emandako ikastaroak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, baremo honen arabera:
– 20 eta 29 ordu bitarteko ikastaroak: 0,10 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitarteko ikastaroak: 0,15 puntu.
– 50 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,25 puntu.
B) Atal honen barruan, eskabideak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan eta dagokion kategorian eta lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulazioa lortu ondoren amaitu den prestakuntza baloratuko da, baldin eta honako honen arabera egiaztatzen bada:
a) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoaren lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,25 puntu.
– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.
– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.
– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.
– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.
– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.
– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:
– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.
Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
b) Irakaskuntza-jarduerak:
– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.
– Unibertsitateko Fakultateko/Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
– Erizain eta emagin lanpostuetarako: Dedikazio partzialeko irakaslea Erizaintzako Unibertsitate Eskolan (8 orduko): 0,050 puntu.
– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.
– Praktika klinikoko irakasle-tutorea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.
– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak aurkezteagatik, komunikazioak aurkezteagatik, hitzaldiak emateagatik edo mahai-inguruetan parte hartzeagatik:
– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
3) Euskara:
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
I.– DIPLOMADUN SANITARIOEN LANBIDE-TALDEKO GAI-ZERRENDA KOMUNA
1.– Osasun-lanbideen araudia: Arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Lanbide sanitarioen prestakuntza. Lanbide-garapena eta aintzatespena.
2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioa eta kalitatea. Xedapen orokorrak. Prestazioak. Profesionalak. Ikerketa. Informazio sanitarioko sistemak. Kalitatea.
3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Langileen mugikortasuna. Karrera profesionala. Estatutupeko langileen egoerak.
4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Euskadiko Osasun Sistema – Antolamendua. Osasun-zerbitzuak emateko egitura publikoak antolatzea – Osaera. Langileen araubidea.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak. Zuzendaritza-antolakuntza. Antolakunde nagusia.
6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuak.
7.– Euskadiko osasun-sistemako pertsonen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena: Xedapen orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pazienteei eta erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak.
8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua.
9.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko aurretiazko borondateena. Xedea. Osasun-arloko borondateak aldez aurretik adierazteko eskubidearen edukia. Aurretiazko Borondateen dokumentua. Aldatzea, ordeztea eta errebokatzea.
10.– Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuak babesteko agintaritza autonomikoak. Zehapen-araubidea.
11.– Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuko 47.5 artikuluaren arabera, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
12.– Euskadiko Osasun Plana 2030: Printzipio gidariak. Erronka estrategikoak. Helburuak eta ildo estrategikoak.
13.– Euskadiko Osasun Ituna: Helburuak. Printzipioak eta balioak. Ildo estrategikoak.
14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2030. Helburuak. Ekintza-ildo korporatiboak.
15.– Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2025-2028: Helburuak. Ildo estrategikoak.
16.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana: Oinarriak. Helburuak. Jarduera-arloak.
17.– Euskadiko Plan Onkologiko Integrala 2025-2030.
18.– 3/2021 Lege Organikoa, martxoaren 24koa, eutanasia arautzekoa.
19.– 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzkoa.
II.– GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA
OPTIKAN ETA OPTOMETRIAN DIPLOMADUNA
1.– Optika geometrikoaren printzipioak. Optika fisikoa. Optika fisiologikoa. Optika instrumentala. Teknologia optikoa.
2.– Begiaren anatomia eta histologia. Begiaren eta begi-anexuen anatomia makro eta mikroskopikoa.
3.– Neuroanatomia. Ikusmenari lotutako nerbio-sistemaren ezaugarriak.
4.– Ikusmenaren neurofisiologia. Fotorrezepzioa, argiaren intentsitatearen pertzepzioa, kontrastearen pertzepzioa, formaren eta mugimenduaren pertzepzioa, sakoneraren eta distantziaren pertzepzioa, pertzepzio kromatikoa.
5.– Ikusmen binokularra. Begi-mugimenduak, ikusmen binokularraren alderdi sentsorialak.
6.– Optometria.
6.1.– Hauen gaineko azterketa objektiboak eta subjektiboak: errefrakzioa, egokitzapena, akats errefraktiboak, ikusmen binokularra.
6.2.– Ikusmen binokularraren eta trebetasun okulomotorren azterketa, egokitzapenaren ebaluazioa, ametropien tratamendu klinikoa.
6.3.– Preskripzio-irizpideak, konbergentzia-anomaliak, egokitzapen-anomaliak, desbideratze bertikalak, mugitzeko trebetasunen desbideratzeak, estrabismoak eta anbliopiak.
6.4.– Historia klinikoa, begien osasuna, optometria geriatrikoa, pediatrikoa, baldintza bereziak (nistagmoa, ikusmen txikia, begi bakarreko diplopia, plantak egiten ari diren pazienteak).
7.– Kontaktologia. Ukipen-lenteak erabiltzeari lotutako alderdi fisiologikoak, aurretiazko prozedura klinikoak, ukipen-lenteen optika.
8.– Arraildura-lanpara bidezko azterketa: argiztapen- eta behaketa-sistemak eta miaketa-teknikak.
9.– Ikusmen urriko osagarriak. Azterketa klinikoa, handipenen kalkuluak, handipenak lortzea, ikusmen-laguntza optikoak, ikusmen-laguntza ez-optikoak. Laguntza optikoak preskribatzeko pronostikoa.
10.– Topografia eta aberrazio optikoak. Kanpimetria. Tonometria. Pakimetría. Koherentzia optikoko tomografia. Kolore-testa. Hess Lancaster. Elektrofisiologia-probak.
11.– Begi barruko lentearen biometria eta kalkulua. Biometria ultrasonikoa. Interferometria bidezko biometria. Ohiko formulen oinarriak. Lenteek potentzia egoera berezietan: begi laburrak, luzeak, aurretiko kirurgia errefraktiboa eta bigarren mailako ezarpenak. Sorpresa errefraktiboaren atzera begirako azterketa.
12.– Begi-patologiaren oinarriak. Begietako zeinu eta sintomen diagnostiko diferentziala. Traumatismoak. Larrialdiak. Korneako, konjuntibako eta esklerako patologia. Betazala, orbita eta malko-bidea. Glaukoma. Kristalinoaren patologia. Neurooftalmologia. Haurren begi-patologia. Beirakarako eta erretinako gaixotasunak. Ubeitisa. Tumoreak.
13.– Estrabismoak. Heteroforien eta heterotropien etiologia. Paziente estrabikoaren ebaluazio klinikoa: alderdi motorrak eta sentsorialak. Endodesbideratzeak, exodesbideratzeak, desbideratze ziklobertikalak, begietako desbideratzeak patroi alfabetikoekin. Monofijazioaren sindromea eta mikrotropiak.
14.– Ikusmen-terapiak. Ikusmen-terapiako programa baten diseinu orokorra. Ikusmen-terapiak binokularitatearen disfuntzioetan, egokitzapenaren disfuntzioetan, desbideratze bertikaletan, begien mugikortasunaren trebetasunaren disfuntzioetan.
15.– Begien farmakologiaren oinarriak: farmakozinetika eta forma farmazeutikoak. Emateko bideak. Farmako miotikoak, midriatikoak eta zikloplegikoak. Glaukomaren patologia. Inflamazioaren farmakologia. Infekzioaren farmakologia. Farmako antiangiogenikoak. Farmako sistemikoek begietan eragiten dituzten kalteak. Begietako farmakoen kontrako efektu sistemikoak.
16.– Begiko kirurgiaren oinarriak. Kornea, kirurgia errefraktiboa, katarata-kirurgia, beirakara-erretinako kirurgia, erretina-askatzeagatiko kirurgia, betzuloko kirurgia. Begi-protesiak.
LAN-OSASUNEKO ERIZAINA
1.– Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten eragile nazional nagusien eginkizunak eta eskumenak/ahalmenak: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea; Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionala; Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza; Laneko Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutualitateak.
2.– Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten nazioarteko eragile nagusien eginkizunak eta eskumenak/ahalmenak: Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE), Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia.
3.– Laneko arriskuen prebentzioaren esparru juridikoa. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa, eta lege horren aldaketak eta garapena.
4.– Prebentzio Zerbitzua. Prebentzioaren antolaketa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. Prebentzio-espezialitateen berezko eginkizunak eta eginkizun partekatuak. Prebentzioko Oinarrizko Unitateak, antolamendua eta beharrezko baliabideak.
5.– Laneko arriskuen prebentziorako plana. Prebentzioa enpresa-kudeaketan integratzea. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.
6.– Laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa enpresan. Erantzukizunak. Osakidetzaren prebentzioa kudeatzeko sistema. Dokumentazioa Prebentzioa kudeatzeko sistema bat ziurtatzea. UNE-EN-ISO 45001:2023/A1:2024 arauaren edukiak eta interpretazioa: Lanean segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak: betekizunak.
7.– Lan-istripua. Kontzeptua eta legezko definizioa. Lan-istripuen jakinarazpena, erregistroa eta ikerketa. Kausen azterketa. Prebentzioa.
8.– Jatorri biologikoko lan-istripua. Odol-transmisioko birusagatiko infekzioaren prebentzioa lan-ingurune sanitarioan. Material biologikoarekin istripuzko esposizioetan jardutea. Jarduera-protokoloak.
9.– Lanbide-gaixotasuna. Kontzeptua eta legezko definizioa. Sailkapena, ikerketa eta komunikazioa.
10.– Lanean esposiziopean dauden langile sanitarioen osasuna zaintzea. Osasun-langileen osasunaren zaintza espezifikoa. Osasun-azterketa lan-eremuan. Lanerako gaitasuna. Lanpostuko eskakizun psikofisikoak. Lanpostua zentzuz egokitzea.
11.– Zainketa sanitario espezifikoko protokoloak: gai biologikoak, zarata, kargak eskuz manipulatzea, jarrera behartuak, mugimendu errepikakorrak, datuak bistaratzeko pantailak, amiantoa, erradiazio ionizatzaileak, laneko asma, inhalazio-anestesikoak, gai kimikoak, gai zitostatikoak, etileno oxidoa eta laneko dermatosia.
12.– Osasuneko eta laneko historia. Edukiak. Osasun-dokumentuak zaintzea eta kontserbatzea. Osasunaren zaintzari buruzko datuen konfidentzialtasuna.
13.– Arrisku psikosozialeko faktoreak Definizioa. Ebaluazio-metodo nagusiak. Esku hartzeko tresnak eta metodoak. Osasun psikosoziala zaintzeko estrategiak.
14.– Laneko indarkeria. Osasun-sektoreko profesionalen aurkako erasoak. Laneko jazarpena. Sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena.
15.– Txandakako lana. Erritmo biologikoak.
16.– Ergonomia: helburuak eta funtzioa.
17.– Industria-higienea. Ingurune sanitarioko kutsatzaile kimiko nagusiak. Gai kantzerigenoak, mutagenoak eta teratogenoak. Medikamentu arriskutsuak. Ingurumen-kontrolerako teknikak.
18.– Laneko segurtasuna. Oinarrizko kontzeptuak. Prebentzio-jarduera, etapak eta helburuak. Arriskuak eta prebentzio-neurriak.
19.– Arrisku biologikoak Definizioa eta sailkapena. Gai biologikoak, osasun-langileen arrisku profesionaleko faktore gisa. Zaintzarako eta prebentziorako estrategiak. Arreta-neurri estandarrak.
20.– Immunizazioa lan-ingurunean. Printzipio orokorrak. Txertaketa-estrategiak eta -programak. Laneko txertaketak osasun-arloan.
21.– Erradiazio ionizatzaileen eraginpean egotea ingurune sanitarioan. Erizaintzaren jarduketa esposiziopeko langileen osasunaren prebentzioan eta zaintzan.
22.– Bistaratze-pantailekin lan egitea. Erizaintzaren jarduketa esposiziopeko langileen osasunaren prebentzioan eta zaintzan.
23.– Alkoholismoa eta beste toxikomania batzuk ingurune sanitarioan. Erizainen parte-hartzea prebentzio-programetan.
24.– Epidemiologia-printzipioak. Zaintza epidemiologikoa osasun-ingurunean.
25.– Azterketa epidemiologiko motak. Behaketa-azterlanak: deskribatzaileak, kohorteenak eta kasuenak eta kontrolak.
26.– Estatistika deskribatzailea. Zentralizazio-, posizio-, sakabanatze- eta forma-neurriak. Ikerketa-lan bat behar bezala diseinatzea: helburua eta hipotesiak, plangintza, kostuak, etika eta legezkotasuna. Laginaren neurria eta baliozkotasuna. Laginketa-teknikak. Errore motak.
27.– Norbera babesteko ekipamendua eta babes kolektibokoa.
28.– Amatasuna babestea. Araudi aplikagarria. Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arrisku-egoerak. Egokitzapena, lanpostu-aldaketa.
29.– Bereziki zaurgarriak diren langileen babesa.
30.– Lehen sorospenak. BBB.
31.– Osasunerako heziketa. Osasunaren sustapena.
OSASUN MENTALEKO ERIZAINA
1.– Gaixotasun mentala Historian zehar. Osasun mentaleko eta psikiatrikoko asistentzia psikiatrikoaren eta erizaintzako zainketen bilakaera.
2.– Teoria eta modelo psikologiako eta psikiatrikoak. Osasun mentaleko arazoen oinarri biologikoak, psikologikoak eta sozialak. Normaltasun psikikoaren nozioa. Osasun mentalari eta gaixotasun mentalari buruzko oinarrizko kontzeptuak. Nahasmendu mentalen epidemiologia.
3.– Bioetikaren funtsezko oinarriak: Erizaintzako kode deontologiko espainiarra. Sekretu profesionala: kontzeptua eta arauketa juridikoa. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa. Osasun mentaleko arretaren alderdi etikoak eta legalak. 1/2022 Instrukzioa, unitate psikiatrikoetan edo osasun mentaleko unitateetan euste-baliabide mekanikoak edo farmakologikoak erabiltzeari buruzkoa.
4.– Pertsona harreman-unitate eta izaki holistiko gisa. Gizakiaren prozesu psikologikoak eta jokabidea.
5.– Osasun mentaleko erizaintzako zainketen oinarri psikosozialak.
6.– Pertsonen arteko harremana osasun mentaleko erizainaren oinarrizko esku-hartze tresna gisa. Zaintzarako komunikazio- eta harreman-trebetasunak.
7.– Osasun mentaleko erizaina eta taldeak: talde-lana eta taldeen lidergoa.
8.– Osasun mentaleko erizaintzako teoriak eta modeloak. Erizaintza-prozesua Osasun Mentalean. Erizaintza-metodologia aplikatzea osasun mentaleko zainketa-planak egitean. Nosografiak eta erizaintzako sailkapen-sistemak.
9.– Psikopatologia, klinika psikiatrikoa eta erizaintzako zainketa eratorriak: kontzeptuak, orokortasunak, forma klinikoak, sintomatologia, bilakaera, pronostikoa, tratamendua, erizaintzako diagnostikoak eta erizaintzako esku-hartze ohikoenak osasun mentaleko hainbat arazotan bizi-zikloan zehar:
– Haurtzaroan eta nerabezaroan hasten diren nahasmenduak.
– Antsietate-nahasmenduak.
– Sintoma somatikoen eta disoziaziozkoen nahasmenduak.
– Nahasmendu psikotikoak.
– Gogo-aldartearen nahasmenduak.
– Nortasun nahasmendua.
– Elikadura-nahasmenduak eta elikagaiak hartzearen ingurukoak.
– Substantzien kontsumoarekin erlazionatutako nahasmenduak eta adikzio-nahasmenduak.
– Nahasmendu neurokognitiboak, nahasmendu-sindromea eta dementzia.
– Erritmo zirkadianoaren nahasmenduak.
– Nahasmendu suntsitzaileak, bulkaden kontrolarenak eta jokabidearenak.
– Agresibitatea eta indarkeria.
– Abusuak, tratu txarrak eta indarkeria familian.
– Diagnostiko duala duten pazienteak.
– Gaixotasun mental larriak eta iraunkorrak dituzten pertsonak.
– Adineko pertsonen arazo psikiatrikoak.
– Larrialdi psikiatrikoak: jokabide suizidak, aztoramendu psikomotorra, larritasun-krisiak, alkoholaren abstinentzia-sindromea.
10.– Osasun mentalerako heziketa. Prebentzioa eta osasun mentalaren sustapena. Psikoheziketa. Errehabilitazio psikiatrikoa.
11.– Psikofarmakologia eta osasun mentaleko esku-hartze terapeutikoko beste modalitate batzuk. Erizaintzako zainketa eratorriak.
12.– Ikerketa-metodologia: Diseinua, bilketa eta analisia. Teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak. Lan zientifiko baten egitura metodologikoa eta faseak: kontzeptuala, diseinua eta planifikazioa, enpirikoa, analitikoa eta ezagutzera emateari dagokionez.
13.– Erizaintzako oinarrizko ikerketa: Arazoak identifikatzeko eta lehentasunak ezartzeko azterketak. Erizaintzara aplikatutako ikerketa: azterlan deskribatzaileak eta ikerketa-diseinuak erizaintzako diagnostikoaren arloan.
14.– Deskripzio-estatistika. Banaketa motak eta banaketa definitzen duten parametroak. Estatistika inferentziala: Konfiantza-tarteak. Hipotesi-testak.
15.– Segurtasun klinikoa: pazientearen segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak. Segurtasun-gorabeheren jakinarazpena. Gertakizun kaltegarrien saihesgarritasuna eta eragina.
16.– Genero-indarkeria. Tratu txarren aurrean jarduteko protokoloa.
EMAGINA
1.– Bioetikaren funtsezko oinarriak. Espainiako Erizaintzako Kode Deontologikoa, Espainiako emaginen Kode Deontologikoa. Sekretu profesionala: kontzeptua eta arauketa juridikoa. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa (199. artikulua).
2.– Zainketen metodologia: erizaintzako prozesua. Ezaugarriak eta faseak. Beharrizanen araberako balorazio diagnostikoa (Virginia Henderson). Balorazioa egiteko tresnak: baloraziorako eskalak. Erizaintzako diagnostikoak: kontzeptua eta motak NANDA taxonomiaren arabera. Erizaintzako zainketen planifikazioa: emaitzak eta esku-hartzeak (NOC eta NIC).
3.– Ikerketa erizaintzan. Ikerketa-metodologia: diseinua, bilketa eta analisia. Azterlan motak eta diseinua. Teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak. Lan zientifiko baten egitura metodologikoa eta faseak: kontzeptuala, diseinua eta planifikazioa, enpirikoa, analitikoa eta ezagutzera emateari dagokionez. Estatistika deskribatzailea. Banaketa motak eta banaketa definitzen duten parametroak. Estatistika inferentziala: konfiantza-tarteak. Hipotesi-testak.
4.– Komunikazio-gaitasunak eta -teknikak. Pertsonen eta profesionalen arteko komunikazioa. Emaginak pazientearekin, senideekin eta talde sozialekin duen harremana: entzute aktiboa, laguntza-harremana. Talde-lana arreta-eremu desberdinetan.
5.– Osasun publikoa eta epidemiologia. Osasuna eta gaixotasuna kontzeptuak. Prebentzioa eta osasuna sustatzea kontzeptuak. Kate epidemiologikoa. Gaixotasun transmitigarriak. Gaixotasun transmitigarrien prebentzio- eta kontrol-neurriak. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak. Osasuneko prebentzio-neurriak: kontzeptu orokorrak. Antiseptikoak. Desinfektatzaileak. Desinfekzioa. Esterilizazioa (esterilizatzeko metodoak, material esterila nola manipulatu eta mantendu). Hondakin sanitarioen kudeaketa.
6.– Segurtasun klinikoa: pazientearen segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak. Asistentzia sanitarioarekin erlazionatutako infekzioak, prebentzio-neurriak. Emaginaren zeregina infekzio nosokomialari dagokionez. Eskuen higienea eta eskularruen erabilpen egokia. Ospitaleko isolamendua: kontzeptua, motak eta deskripzioa. Pazientearen Segurtasunari buruzko gaiak Jakinarazteko eta Ikasteko Sistema (PSJIS). Gertakizun kaltegarrien saihesgarritasuna eta eragina.
7.– Emagina emakumearen bilakaera-etapetan osasun-hezkuntzako agente gisa haren sexu- eta ugalketa-osasunean: menarkia; nerabezaroa; haurdunaldiko, erditzeko eta erditu osterako osasun-hezkuntza; klimaterioa eta menopausia. Emakumeen osasunerako hezkuntza-programetan talde-dinamika aplikatzea. Adikzioa sortzen duten substantzien kontsumoa prebenitzeko hezkuntza. STGen prebentziorako hezkuntza.
8.– Generoa eta osasuna. Genero-indarkeria. Tratu txarrak, emakumeen genitalen mutilazioa: detekzioa eta prebentzioa. Genero-indarkeriaren eta sexu-indarkeriaren aurrean jarduteko protokoloa.
9.– Giza ugalketa. Emakumeen ugaltze-aparatuaren anatomia. Kanpoko organo genitalak. Hezurrezko pelbisa. Pelbis biguna. Kanpoko organo genitalak. Histologia. Baskularizazioa. Lotailuak. Inerbazioa. Emakumezkoen ugaltze-aparatuaren fisiologia. Gametogenesia: obogenesia eta espermatogenesia. Giza ugalketa sexualaren kontzeptu orokorrak. Ugaltze-sistema maskulinoaren eta femeninoaren egitura eta funtzioa. Emakumeen ugalketa-zikloa: obulutegi-zikloa eta endometrio-zikloa.
10.– Enbriologia. Enbrioiaurreko aldia, ernalketa, garraioa eta ezarpena. Enbrioi garaia: ernetze-geruzak bereiztea. Gorputzaren formaren agerpena. Plazentaren ezaugarri morfologikoak eta funtzionalak. Fetu garaia: garapena. Fetuaren zirkulazioa.
11.– Giza genetika: genetikari buruzko oinarrizko nozioak. Aholku genetikoa eta jaio aurreko diagnostikoa. Jaio aurreko diagnostikatze-teknikak.
12.– Kontzepzio aurreko kontsulta. Prebentzio-jarduerak.
13.– Haurdunaldia: haurdunaldiaren anatomia eta fisiologia. Haurdunaren aldaketa anatomofisiologikoak, psikologikoak eta emozionalak. Haurduntzaren diagnostikoa: haurduntza-probak.
14.– Emakume haurdunaren arreta: haurdunaren historia. Miaketa orokorra eta obstetrikoa: Leopold-en maniobrak. Ohiko analitika eta proba diagnostikoak (kardiografia, ekografia, zitologia, erradiologia, amniografia, amniozentesia), indikazioak, prestaketa eta arriskuak. Erditze-data zehaztea. Arazoen identifikazioa. Haurdunaren kontrola eta jarraipena. Fetuaren ongizatearen balorazioa. Haurdun dagoen emakumearentzako heziketa sanitarioa: ohitura osasungarriak: elikadura, kanporatzea, jarduera/atsedena. Farmakoak haurdunaldian. Haurdunaldiaren alderdi psikosozialak. Ariketa fisikoa haurdunaldian. Haurdunaldian gaixotasun infekziosoak prebenitzea.
15.– Emakumearen arreta eta zainketak erditzean: erditzearen fisiologia. Erditze-lanaren etapak. Erditzean esku hartzen duten faktoreak: fetua, erditzeko bidea, erditzeko motorra. Amaren eta fetuaren balorazioa. Zeinuak eta sintomak.
16.– Erditze arrunterako arreta-estrategia. Erditzeko plana. Emakumearen alderdi psikologikoak erditzean. Erditzeko aukerak.
17.– Erditzea. Ingresu-uneko miaketak. Barneko eta kanpoko monitorizazioa. Amniorrexia. Fetuaren ongizatearen balorazioa. Episiotomia: indikazioak eta prozedurak. Perineoko urraduren sailkapena eta konpontzeko prozedura, konplikazioak eta ondorioak. Emakumeentzako arreta eta zainketak erditzean: plazenta aztertzea.
18.– Erditzean mina arintzea. Analgesikoak eta anestesikoak. Mina arintzeko metodo ez-farmakologikoak. Farmakoterapia erditze-prozesuan. Emakumearen asistentzia eta zaintza erditze gidatuan. Erditzea eragitea.
19.– Emakumearen arreta erdiberriaroan. Erbiderriaro normala. Aldaketa fisikoak eta psikologikoak. Erditu osteko molestiak. Berehalako puerperiorako arreta: miaketa orokorra, arazoak identifikatzea eta prebenitzea. Erditze ondoko norbere buruaren zainketa: elikadura, ariketa eta atsedena, kanporatzea, segurtasuna, ongizatea. Puerperioan dagoen emakumearen egokitzapen psikosoziala.
20.– Erdiberriaroko kontrola eta jarraipena: etxeko arreta erdiberriaroan. Erdiberriaroko eta jaioberriaren kontrol-programak. Erdiondoko azterketa. Erdiondoko ariketa fisikoak eta pelbis-zorua berreskuratzea.
21.– Jaioberriaren berehalako arreta. Hasierako balorazioa, erregistroak eta berehalako zainketak. Azterketa orokorra: Apgar-en testa. Balorazio neurologikoa. Arrisku-egoerak identifikatzea. Jaioberria umetokitik kanpoko bizitzara egokitzea.
22.– Jaioberriaren zainketa: oxigeno-ekarpen termoerregulatzailea, ongizatea eta segurtasuna. Elikadura, kanporatzea, jarduera, loa. Jaioberrien baheketa-probak: sortzetiko gaixotasunen detekzio goiztiarra eta haurren gorreriaren detekzio goiztiarra.
23.– Gurasoei zainketei buruzko orientazioa ematea. Kontzeptuak, esku-hartzea eta arreta alderdi hauetan: garapenean oinarritutako zainketak, larruazala larruazalaren kontra, kanguruaren metodoa.
24.– Haurdunaldian konplikazioak dituen emakumearentzako arreta. Arriskupeko haurdunaldia: emaginaren balorazioa, laguntza eta zaintza arriskupeko haurdunaldian. Lehen eta bigarren hiruhilekoetako arazo hemorragikoak: abortua, abortu-mehatxua, haurdunaldi ektopikoa eta mola. Odoljarioak hirugarren hiruhilekoan: plazenta prebioa, abruptio placentaea.
25.– Arrisku handiko haurdunaldia: hiperemesiak, hipertentsio-egoerak haurdunaldian, diabetesa, anemia, kardiopatiak, sindrome barikosoa. Esku-hartzeak eta egoera aztertzea haurdunaldiko nahasmendu kardiobaskularretan, arnasketaren nahasmenduetan, eta nahasmendu digestibo, dermatologiko, neoplasiko, hematologiko, muskulu-eskeletiko eta neurologikoetan. Inplikazioak, esku-hartze espezifikoak. Jaiotza inguruko gaixotasun hemolitikoa: isoinmunizazio-arazoak.
26.– Fetuaren konplikazioak haurdunaldian: fetuaren hazkuntzaren eta garapenaren balorazioa: umetoki barneko hazkuntzaren atzerapena. Fetuaren heldutasunaren balorazioa. Esku-hartze espezifikoak. Haurdunaldiaren iraupenarekin lotutako arazoak: erditze goiztiarra izateko mehatxua, haurdunaldi luzea. Esku-hartze espezifikoak.
27.– Fetu itsatsien ondoriozko arazoak: plazentako, zilbor-hesteko, mintzetako eta likido amniotikoko anomaliak. Haurduntza anizkoitza eta erditze anizkoitza. Balorazioa eta zaintzak. Arriskupeko haurdunaldiaren alderdi psikologikoak. Osasun mentaleko nahasmenduak haurdunaldian. Fetuaren heriotza erditu aurretik. Farmakoak haurduntzako osasun-arazoetan. Egoera psikosozial arriskutsuak haurdunaldian: emakume nerabea, gizartetik baztertuta egoteko arriskuan dagoen emakumea.
28.– Arriskupeko erditzea: kontzeptua, faktore etiologikoak eta horiekin erlazionaturikoak. Erditze-lanetako konplikazioak: erditze distozikoa, erditze instrumentala, erditzeko traumatismoak. Fetuaren ongizatearen galera-arriskua Erditze uneko konplikazioak: odoljarioak. Larrialdi obstetrikoko egoerak.
29.– Emaginaren arreta-zeregina haur goiztiarren erditzeetan. Erditze barruko heriotza. Jaiotza inguruko dolu motak: kontzeptua, arreta eta zaintzak. Esku-hartze espezifikoak.
30.– Erditu ondoko arrisku-egoerak. Kontzeptua, faktore etiologikoak eta konkurrenteak. Konplikazio orokorrak: odoljarioak, gaixotasun tronboenbolikoa. Erdiberriaroko infekzioa: profilaxia, arreta eta emakumearen zaintza. Konplikazio lokalak: mastitisa. Josturen dehiszentziak, perineoko hematomak. Alterazio psikologikoak erdiberriaroan.
31.– Arriskupeko jaioberria: goiztiarra, garai ostekoa. Pisu gutxiko jaioberria. Arazoen sailkapena. Arnasketa-, neurologia- eta giltzurrun-arazoak dituen jaioberria. Hiperbilirrubinemia: kausak, konplikazioen prebentzioa. Zainketa espezifikoak. Jaioberrien infekzioak: konplikazioen kausak prebentzioa. Jaioberriaren eta/edo amaren bihotz-biriketako oinarrizko bizkortzea eta bizkortze aurreratua.
32.– Amagandiko edoskitzea. IHAN (jaiotzean eta edoskitzaroan ematen den asistentzia humanizatzeko ekimena) Esne-jariaketaren fisiologia. Edoskitzearen hasiera eta mantentzea. Arazo ohikoenak. Amagandiko edoskitzearen praktikak: hartualdi bat behatzea, posizioak, esnea ateratzea. Osasun-hezkuntza eta amagandiko edoskitzearen sustapena. Lanera itzultzea. Edoskitzeari uztea. Edoskitze artifiziala.
33.– Zilbor-hesteko odola ematea. Definizioa. Prozedura. Lege-alderdiak.
34.– Ama-esnea dohaintzan ematea. Ama-esnearen Euskal Bankua.
35.– Emakumearen asistentzia-plan integrala. Emakumearen ugalketa-osasunari lotutako arreta eta zainketak: menarkia, pubertaroa eta nerabezaroa. Sexualitatea: anorgasmia, sexualitatearen nahasmendua. Ohitura osasungarriak sustatzea, prebentzioa eta arriskuen kontrola. Arazo ginekologikoak dituen emakumearen zainketak. Menstruazio-zikloaren alterazioak.
36.– Klimaterioa eta menopausia. Kontzeptu orokorrak. Osasunerako heziketa. Arreta eta zainketak.
37.– Ugalketa-sistemaren egituran arazoak dituen emakumea. Ernalezintasuna eta ugalezintasuna. Laguntza bidezko ugalketa-teknikak. Ugaltze-sistemaren hantura-prozesuak eta infekzioak. Gernu-inkontinentzia. Estatika genitalaren alterazioak: prolapsoak.
38.– Osasun-hezkuntza familia-plangintzan: kontzeptua. Metodo antisorgailuak: naturalak, hesiak, hormonalak, UBG, kirurgikoak. Kontrazepzioa. Haurdunaldia norbere borondatez etetea.
39.– Genitaletako eta bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarra. Herritarrentzako diagnostiko goiztiarreko programak eta baheketak. Epidemiologia. Asistentzia-jarraibideak. Minbizi ginekologikoa duten emakumeei arreta eta zainketak ematea.
40.– Sexu-transmisiozko gaixotasunak: sifilisa, gonorrea, herpes genitala, trikomoniasia, kandidiasia. Beste gaixotasun batzuk: hiesa eta hepatitisa. Diagnostikoa eta tratamendua. Prebentzioa. Kontrola. Osasunerako heziketa. Sexu-transmisiozko gaixotasunak osasun publikoko arazo gisa. Epidemiologia.
TERAPEUTA OKUPAZIONALA
1.– Osasunaren Mundu Erakundea (OME): osasunaren definizioa. Funtzionamenduaren, desgaitasunaren eta osasunaren nazioarteko sailkapena (FNS): funtzionamenduaren eta desgaitasunaren eredua. GNS10aren eta FNSaren arteko harremana.
2.– Terapia okupazionalaren definizioa, Terapia Okupazionalaren Munduko Federazioaren (WFOT) eta Terapia Okupazionalaren Elkargoen Kontseilu Nagusiaren arabera.
3.– Terapia okupazionaleko etika eta deontologia: Terapia Okupazionaleko Elkargoen Kontseilu Nagusiaren kode etikoa.
4.– Ebidentzian Oinarritutako Terapia Okupazionalaren (TOBE) oinarriak. Ebidentzia-mailak eta gomendio-mailak. TOBEaren urratsak. Ebidentzia bilatzeko baliabideak.
5.– Terapia okupazionalaren berezko ereduak (I): Terapia Okupazionalaren Elkarte Estatubatuarraren (AOTA) eredua. AOTAren Terapia Okupazionalaren terminologia uniformea (4. edizioa, 2020).
6.– Terapia okupazionalaren berezko ereduak (II): Kanadako eredua. Ezaugarri nagusiak. Jarduera Okupazionalaren neurri kanadarra (COPM).
7.– Terapia okupazionalaren berezko ereduak (III): giza okupazioaren eredua (MOHO). kontzeptuak eta ebaluazio-tresnak.
8.– Terapia okupazionalaren berezko ereduak (IV): Ayres-en integrazio sentsorialaren eredua.
9.– Disfuntzio fisikoari aplikatutako erreferentzia-esparruak: biomekanikoa, neurogarapena (tradizionalak eta belaunaldi berrikoak), errehabilitatzailea, pertzeptibo-kognitiboa.
10.– Disfuntzio psikosozialari aplikatutako erreferentzia-esparruak: konduktuala, kognitibo-konduktuala, psikodinamikoa, humanista, biologikoa/medikoa.
11.– Eguneroko bizitzako jarduerak (EBJ): definizioa eta sailkapena. Baloratzeko tresna estandarizatuak.
12.– Laguntza-produktuak eta -teknologia. Definizioa. Sailkapena. Laguntza-produktuekin esku hartzeko prozesua.
13.– Ortesia. Kontzeptua, funtzioak eta ekintza-mekanismoa. Nazioarteko sailkapena. Arlo honetan gehien erabiltzen diren materialen ezaugarriak.
14.– Berrikuntza teknologikoa terapeuta okupazionalaren esku-hartzeetan. Errealitate birtuala Errealitate areagotua. Robotika.
15.– Lesio traumatologikoen balorazioa, plangintza eta esku-hartzea: beso-besaurrea, karpoa eta hatzak haustea. Eskuko tendoi flexoreen eta hedatzaileen atala.
16.– Balorazioa eta tratamendua esku erreumatikoan. Artritis erreumatoidea eta artrosia. Giltzadura-ekonomia. Tratamendu ortesikoa. Giltzadura-arkuak hobetzeko eta muskuluak indartzeko ekintzak eta jarduerak. Tratamendu kontserbatzaileko beste metodo osagarri batzuk.
17.– Goiko gorputz-adarren anputazioaren balorazioa, plangintza eta esku-hartzea. Protesia berrezartzea eta ordeztea.
18.– Nahasmendu neurologikoen balorazioa, plangintza eta esku-hartzea (I): TKEaren eta hartutako kalte zerebralaren definizioa eta adierazpenak. Arazo sentsitibo-motorrak, pertzepzioaren alterazioak eta nahasmendu kognitiboak, afektiboak, neuropsikiatrikoak eta portaera-nahasmenduak ebaluatzea eta horietan esku hartzea.
19.– Nahasmendu neurologikoen balorazioa, plangintza eta esku-hartzea (II): gaixotasun neurodegeneratiboak (esklerosi anizkoitza, alboko esklerosi amiotrofikoa, parkinsona, dementziak).
20.– Nahasmendu neurologikoen balorazioa, plangintza eta esku-hartzea (III): bizkarrezur-muineko lesioak.
21.– Terapia okupazionala zainketa intentsiboetako unitateetan. Diziplinarteko lantaldea: ZIU osteko sindromea.
22.– Zahartzearen fisiopatologia: zahartze fisiologikoa eta patologikoa. Balorazio geriatriko integrala.
23.– Zentzumenen garapena, garapen motorra, psikologikoa eta soziala haurretan. Haurren jolasa. Autonomia pertsonala eta eguneroko bizitzako jarduerak haurtzaroan.
24.– Esku-hartze okupazional pediatrikoa nahasmendu sentsoriomotorretan. Hemiparesia duen haurraren eskua ebaluatzea. Goiko gorputz-adarraren tratamendu terapeutiko intentsiboa haurren hemiparesian. Haurren bizkarrezur-muineko lesioa.
25.– Esku-hartze okupazionala haurren garapenaren nahasmendu psikologikoetan: tratamendu-printzipioak. ADHN. Garapenaren nahasmendu orokorrak (autismoa, Rett-en sindromea). Zailtasun emozionalak haurtzaroan (depresioa, desafio-jokabidearen nahasmendua eta jokabide-nahasmenduak).
26.– Terapia okupazionalaren prozesua osasun mentalean (I): balorazio okupazionala, plangintza eta esku-hartzea.
27.– Terapia okupazionalaren prozesua osasun mentalean (II): ospitaleko arreta eta baliabide soziokomunitarioak. Terapia okupazional komunitarioan esku hartzeko rolak eta eskumenak. Etxeko esku-hartzea.
28.– Osasun mentalaren balorazioa, plangintza eta esku-hartzea (I): eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk. Eskizofrenia motaren eta fase klinikoaren araberako esku-hartzea. Gizarteratzea eta laneratzea.
29.– Osasun mentalaren balorazioa, plangintza eta esku-hartzea (II): nortasunaren nahasmenduak. Motaren araberako esku-hartzea.
30.– Osasun mentalaren balorazioa, plangintza eta esku-hartzea (III): gogo-aldartearen nahasmenduak (depresiboa, bipolarra). Esku-hartzea fase maniakoan. Esku-hartzea depresio fasean.
31.– Osasun mentalaren balorazioa, plangintza eta esku-hartzea (IV): antsietate-nahasmendua. Sailkapena eta jarduketa espezifikoa.
32.– Droga-mendekotasunetako esku hartzea: alkoholikoak eta ez-alkoholikoak. Alderdi indibidualak eta talde-tratamendua. Taldeko jardunak. Patologia duala.
RSS