
101. zk., 2026ko ekainaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 17 orri.)
- EPUB (122 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2339
878/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako tituluduna – letradua kategorian (letradu korporatiboaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 443/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko martxoaren 12an).
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-Estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesurako deia egitea.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako tituluduna - letradua kategorian (letradu korporatiboaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.
Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 2tik ekainaren 29ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 10.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan jasotakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK, GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUNA - LETRADUA KATEGORIARAKO (LETRADU KORPORATIBOAREN LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO
1.– Deialdiaren xede diren destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako tituluduna - letradua kategoriako (letradu korporatiboaren lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak, alegia.
1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 5. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan jasota dauden baldintzez gain eta horietan aurreikusten diren salbuespenak kenduta, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, kasuan kasu esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte:
a) Oinarri orokorretako 8.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Zuzenbideko lizentziatu titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
b) Kasu guztietan bete beharko dira lortu nahi den lanpostuaren baldintzak, indarrean dagoen araudiaren arabera.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:
A2 taldea: 25 euro.
3.– Lehiaketa-oposizioaren garapena.
3.1.– Eskakizunak eta merezimenduak alegatzea. Dokumentazioa aurkeztea.
Oinarri orokorretako 12.2 apartatuan aurreikusitako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, onartuen behin betiko zerrendan daudenek eta, baztertuen zerrendan egonik, horretarako ezarritako epearen barruan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu edo aurkeztuko dutenek deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eta merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten agiriak alegatu eta erantsi beharko dituzte, oinarri orokorretako 12.3 apartatuan ezarritako moduan eta epean.
Goi-mailako tituluduna - letradua kategorian (letradu korporatiboaren lanpostu funtzionala) eskatzen den titulazioa Zuzenbideko lizentziatu titulua edo baliokidea da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
3.2.– Oposizioaldia.
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.
Oposizioaldian, ariketa hauek egin beharko dira, proba beraren barruan:
a) Lehenengo ariketa teorikoa: IV. eranskineko programako gaiei buruzko galderak erantzun beharko dira, eta galderek aukerako erantzunak izango dituzte.
b) Bigarren ariketa praktikoa: galdetegi bati erantzun beharko zaio. Galderek kasu praktiko bat edo batzuk azalduko dituzte eta aukerako erantzunak izango dituzte.
Bi ariketetako galderak galdera-sortatik aterako dira. Galdera-sorta hori gutxienez 12 aste lehenago jarriko da eskuragarri Osakidetzaren webgunean, eta galdetegi berean sartuko dira, oposizioaldiko proba bakarra izan dadin.
Erantzun okerrek ez dute penalizaziorik ekarriko.
Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena.
Horretarako, formula honen arabera lortuko da batezbesteko haztatua:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Oposizioaldia gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatuak 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko du gutxienez.
3.3.– Lehiaketaldia.
Oinarri orokorretako 12.3 oinarrian ezarritako moduan eta epean baloratuko dira alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak, III. eranskinean jasotako merezimenduen baremoaren arabera, oinarri orokorretan ezarritako irizpideak betez.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: LETRADUA / GOI-MAILAKO TITULUDUNA, LANPOSTU FUNTZIONALA: LETRADU KORPORATIBOA
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:
a) Txanda irekiko deialdia: 7 destino.
Sarbide orokorra: 7.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat edo bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 0.
Oinarri orokorren 6. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpena, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko dagokion zikloko destinoen behin betiko esleipenari buruzkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren identifikatuko dira deialdi honen xede diren destinoak.
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUNA - LETRADUA KATEGORIAN (LETRADU KORPORATIBOAREN LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunean aitortuta duten zerbitzaldia zenbatuko da, eta gehieneko muga 20 urtekoa izango da.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo Autonomia-Erkidegoetako Osasun-Zerbitzuetakoetan, edozein Administrazio Publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan parte hartzen den hautaketa-prozesuan goi-mailako tituludun letradu gisa (letradu korporatiboaren lanpostu funtzionala) emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,25 puntu.
Era berean, zenbaketa hori aplikatuko da parte hartzen den hautaketa-prozesuko deialdian sartutako lanpostu funtzionalari dagokion eremuaren plangintzan eta kudeaketan erantzukizuneko lanpostuak betetzen direnean.
2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo Autonomia-Erkidegoetako Osasun-Zerbitzuetakoetan, edozein Administrazio Publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan parte hartzen den hautaketa-prozesuan goi-mailako tituludun letradu gisa (goi-mailako teknikari juridikoaren lanpostu funtzionala) emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.
3.– Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).
A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da, lanpostu funtzionalarekin erlazionatutakoa:
a) Graduaurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez Zuzenbideko lizentziako ikasketen edo baliokidearen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.
b) Graduondoko prestakuntza:
– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.
– Epaiketetako defentsa eta ordezkaritzarako graduondoko master espezifikoa (abokatutzako unibertsitate-masterra, abokatutzako titulu profesionala, etengabeko prestakuntzako eta espezializazio handiko masterra edo antzekoak): 10 puntu.
– Doktore-titulua: 9 puntu.
– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.
– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.
Cum laude Doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango Doktore gisa. Cum laude Doktorea edo Ikertzeko Nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu): Ingelesa, frantsesa eta alemana Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauetan jakitea baloratuko da, 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko; gehienez ere, 3 puntu.
Merezimendu hori hizkuntza-eskolaren bateko edo dagokion erakundeko titulua edo ziurtagiria aurkeztuz akreditatuko da.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C2 eta C1 mailetako tituluengatik 1,5 puntu emango dira.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailako tituluengatik puntu 1 emango da.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1 mailako tituluengatik 0,5 puntu emango dira.
Ingeles, frantses eta aleman filologiako lizentziei dagokien hizkuntzari esleitutako gehieneko gaitasuna emango zaie.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren curriculum vitae-aren aplikazioan maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotako tituluak eta ziurtagiriak soilik baloratuko dira.
Hizkuntzari berari dagozkion titulu bat baino gehiago akreditatzen badira, maila handienekoa bakarrik baloratuko da.
d) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Informatikako ezagutzen maila jakin baten ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, Euskadi Informazioaren Gizartean Planak KZgune zentro publikoetan eskura jartzen dituen moduluak lortzeko proba gainditu behar da. Zehazki, honela baloratuko da:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.
– Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizko maila: 0,25 puntu.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 maila aurreratua: 0,50 puntu.
– Microsoft Access 2010 maila bakarra: 0,50 puntu.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.
– Oinarrizko Internet: 0,25 puntu.
– Internet aurreratua: 0,50 puntu.
Modulu horiek gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da.
Modulu baten bertsio eta/edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra puntuatuko da, puntuaziorik handiena duena alegia.
Era berean, merezimendu hori egiaztatzeko baliozkoak izango dira erakunde ofizialek eta ikasketa-zentro publikoek aplikazio horiei buruz emandako ikastaroak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, baremo honen arabera:
– 20 eta 29 ordu bitarteko ikastaroak: 0,10 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitarteko ikastaroak: 0,15 puntu.
– 50 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,25 puntu.
B) Atal honen barruan, eskabideak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan eta dagokion kategoria eta lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den titulazioa lortu ondoren amaitu den prestakuntza baloratuko da, baldin eta honako honen arabera egiaztatzen bada:
a) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoaren lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,25 puntu.
– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.
– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.
– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.
– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.
– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.
– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:
– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.
Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde Ofizialek, Unibertsitateek, Erakunde Sanitarioek eta, hala badagokio, Elkargo Profesionalek eta Elkarte Zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein Administrazio Publikok hitzartutako Etengabeko Prestakuntzako Akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
b) Irakaskuntza-jarduerak:
– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.
– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.
– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak aurkezteagatik, komunikazioak aurkezteagatik, hitzaldiak emateagatik edo mahai-inguruetan parte hartzeagatik:
– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
3) Euskara:
– 3. HE: 27 puntu.
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
LETRADU KORPORATIBOA
I.– GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GAI-ZERRENDA KOMUNA
1.– Osasun-lanbideen araudia: Arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Lanbide sanitarioen prestakuntza. Lanbide-garapena eta aintzatespena.
2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioa eta kalitatea. Xedapen orokorrak. Prestazioak. Profesionalak. Ikerketa. Informazio sanitarioko sistemak. Kalitatea.
3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Langileen mugikortasuna. Karrera profesionala. Estatutupeko langileen egoerak.
4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Euskadiko Osasun Sistema - Antolamendua. Osasun-zerbitzuak emateko egitura publikoak antolatzea - Osaera. Langileen araubidea.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak. Zuzendaritza-antolakuntza. Antolakunde nagusia.
6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuak.
7.– Euskadiko osasun-sistemako pertsonen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena: Xedapen orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pazienteei eta erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak.
8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua.
9.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko aurretiazko borondateena. Xedea. Osasun-arloko borondateak aldez aurretik adierazteko eskubidearen edukia. Aurretiazko Borondateen dokumentua. Aldatzea, ordeztea eta errebokatzea.
10.– Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuak babesteko agintaritza autonomikoak. Zehapen-araubidea.
11.– Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuko 47.5 artikuluaren arabera, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
12.– Euskadiko Osasun Plana 2030: Printzipio gidariak. Erronka estrategikoak. Helburuak eta ildo estrategikoak.
13.– Euskadiko Osasun Ituna: Helburuak. Printzipioak eta balioak. Ildo estrategikoak.
14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2030. Helburuak. Ekintza-ildo korporatiboak.
15.– Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2025-2028: Helburuak. Ildo estrategikoak.
16.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana: Oinarriak. Helburuak. Jarduera-arloak.
17.– Euskadiko Plan Onkologiko Integrala 2025-2030.
18.– 3/2021 Lege Organikoa, martxoaren 24koa, eutanasia arautzekoa.
19.– 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzkoa.
II.– GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA
1.– 1978ko Espainiako Konstituzioa: Atariko Titulua. I. Titulua: Oinarrizko eskubide eta betebeharrak.
2.– Euskal Herriaren Autonomia Estatutua: Atariko Titulua: I. Titulua: Euskal Herriaren eskumenak: esklusiboak, lege-garapen eta betearazpenekoak, eta betearazpenekoak. II. Titulua: I. kapitulua: Eusko Legebiltzarra. IV. Titulua: Estatutuaren erreforma. Aipamen berezia osasun-arloko eskumenei, Autonomia Estatutuan eta Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko Legeari dagokionez.
3.– Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua. I. Titulua: Eusko Legebiltzarraren antolaketa. II. Titulua: Jarduteko xedapen orokorrak. I. kapitulua: Bilkurak. II. kapitulua: Gai zerrenda. III. kapitulua: Eztabaidak. IV. kapitulua: Bozketak. III. Titulua: Legegintza prozedura. I. kapitulua: Legegintza ekimena. II. kapitulua: Ohiko legegintza prozedura. IV. Titulua: Jaurlaritza sustatzea eta kontrolatzea.
4.– Arartekoa. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
5.– Jaurlaritzaren Legea. I. Titulua: Euskadiko Lehendakariaz. II. Titulua: Jaurlaritzaz. Jaurlaritzaren osatze-modua eta agintepideak. III. Titulua: Lehendakariordeez, sailburuez, eta Euskal Herriko Arduralaritzako goren-karguez. IV. Titulua: Aginteekiko esku-emateez. V. Titulua: Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harremanak. VI. Titulua: Legegintza-dekretuez. VII. Titulua: Arau orokorrak.
6.– Administrazio Zuzenbidearen iturriak: Legea: Kontzeptua eta motak. Lege-indarreko arau-xedapenak: lege-dekretuak eta legegintzako dekretuak.
7.– Erregelamendua: Kontzeptua. Izaera. Motak. Erregelamenduak egiteko ahalaren titulartasuna eta mugak. Erregelamenduen baliozkotasuna eta aurkaratzea.
8.– Administrazioak zuzenbidearen aurrean duen jarrera: legezkotasun-printzipioa. Administrazioaren diskrezionalitatea. Administrazioaren neurriz gaineko botereak. Autotutoretza.
9.– Sektore publikoaren araubide juridikoa. Atariko Titulua: Xedapen orokorrak, sektore publikoaren jarduketa-printzipioak eta funtzionamendua. I. Titulua: Estatuaren Administrazio Orokorra. II. Titulua: Sektore publiko instituzionalaren antolaketa eta funtzionamendua. III. Titulua: Administrazioen arteko harremanak. Xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzaileak eta azken xedapenak.
10.– Administrazio-prozedura. Atariko Titulua: Xedapen orokorrak. I. Titulua: Prozeduran interesdun direnak. II. Titulua: Administrazio publikoen jarduera. III. Titulua: Administrazio-egintzak. IV. Titulua: Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak. V. Titulua: Egintzak administrazio-bidetik berrikustea. VI. Titulua: Legegintza-ekimena eta erregelamenduak eta bestelako xedapenak emateko ahala. Xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzaileak eta azken xedapenak.
11.– Sektore publikoko kontratuak. Atariko Titulua: Xedapen orokorrak. Lehenengo liburua: Sektore publikoko kontratazioaren konfigurazio orokorra eta kontratuen egiturazko elementuak. Bigarren liburua: Administrazio publikoen kontratuak. Hirugarren liburua: Sektore publikoko beste ente batzuen kontratuak. Laugarren liburua: Kontratazioa kudeatzeko administrazio-antolakuntza.
12.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua. I. kapitulua: Arau orokorrak. II. kapitulua: Estatutupeko langileen sailkapena. III. kapitulua: Langileen planifikazioa eta antolamendua. IV. kapitulua: Eskubideak eta betebeharrak. V. kapitulua: Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. VI. kapitulua: Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. VII. kapitulua: Langileen mugikortasuna. VIII. kapitulua: Karrera profesionala. IX. kapitulua: Ordainsariak. X. kapitulua: Lanaldia, baimenak, lizentziak. XI. kapitulua: Estatutupeko langileen egoerak. XII. kapitulua: Diziplina-araubidea. XIII. kapitulua: Bateraezintasunak. XIV. kapitulua: Ordezkaritza, parte-hartzea eta negoziazio kolektiboa. Xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzaileak eta azken xedapenak.
13.– Osasun zientzietako espezialistak prestatzeko egoiliarren lan-harreman berezia.
14.– Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua. I. Titulua: Xedea eta aplikazio-eremua. II. Titulua: Administrazio Publikoetako langileak. III. Titulua: Eskubideak eta betebeharrak. Enplegatu publikoen jokabide-kodea. IV. Titulua: Zerbitzu-harremana hartzea eta galtzea. V. Titulua: Lanbide-jarduera antolatzea. VI. Titulua: Administrazio-egoerak. VII. Titulua: Diziplina-araubidea. VIII. Titulua: Herri Administrazioen arteko lankidetza. Xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzaileak eta azken xedapenak.
15.– Euskal Enplegu Publikoaren Legea: Atariko Titulua. II. Titulua: Euskal Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak. III. Titulua: Zuzendaritza-funtzioa eta zuzendaritza-kide profesionalen estatutua euskal administrazio publikoetan. IV. Titulua: Enplegu publikoaren antolamendua eta egitura.
16.– Gizarte Segurantza. Araubide orokorra. I. Titulua: Gizarte Segurantzako Sistemaren arau orokorrak. I. kapitulua: Aurretiazko arauak. II. kapitulua: Gizarte Segurantzako Sistemaren aplikazio-esparrua eta egitura. III. kapitulua: Afiliazioa, kotizazioa eta diru-bilketa. Lehen atala. Sistemara afiliatzea, eta hura osatzen duten araubideetako altak, bajak eta datu-aldaketak. Bigarren atala. Gizarte Segurantzako kotizazioa eta batera biltzekoak diren kontzeptuena. IV. kapitulua: Babes-jarduna. II. Titulua. Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra.
17.– Osasunaren Lege Orokorra: Atariko Titulua: Osasuna babesteko eskubidea. I. Titulua: Osasun-sistema. II. Titulua: Administrazio publikoen eskumenak. III. Titulua: Osasun-sistema publikoaren egitura. V. Titulua: Farmazia-produktuak.
18.– Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko Legea: Atariko Titulua: Arau orokorrak. I. Titulua: Lanbide sanitarioetan aritzea. II. Titulua: Lanbide sanitarioen prestakuntza. III. Titulua: Lanbide-garapena eta aintzatespena.
19.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko Legea. Atariko kapitulua: Xedapen orokorrak. I. kapitulua: Prestazioak. III. kapitulua: Profesionalak. IV. kapitulua: Ikerketa. V. kapitulua: Informazio sanitarioko sistemak. VI. kapitulua: Kalitatea. VII. kapitulua: Plan integralak. IX. kapitulua: Parte-hartze soziala. X. kapitulua: Lurraldearteko Kontseilua. XI. kapitulua: Goi-ikuskaritza.
20.– Gastu medikoak itzultzea. Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroa. Autonomia-erkidegoen zerbitzu-zorro osagarria.
21.– 41/2002 Legea, Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituena. I. kapitulua: Printzipio orokorrak. II. kapitulua: Informazio sanitariorako eskubidea. III. kapitulua: Intimitaterako eskubidea. IV. kapitulua: Pazientearen autonomiaren errespetua. V. kapitulua: Historia klinikoa. VI. kapitulua: Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa. Xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzaileak eta azken xedapenak.
22.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa.
23.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. I. Titulua: Xedapen orokorrak. II. Titulua: Euskadiko sistema sanitarioa. III. Titulua: Zerbitzu sanitarioz hornitzeko egitura publikoen antolamendua. IV. Titulua: Osasun-egiturak, interes publikoko zerbitzu gisa, eta Zerbitzu sanitarioz hornitzeko xedez erakunde pribatuekin ezarritako harreman juridikoak.
24.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak: I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Zuzendaritza-antolakuntza. III. kapitulua: Antolakunde nagusia. IV. kapitulua: Zerbitzu-erakundeak. V. kapitulua: Kudeaketa araubidea.
25.– Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua.
26.– Euskadiko sistema sanitarioko pertsonen eskubideak eta betebeharrak. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Eskubideak. III. kapitulua: Betebeharrak. IV. kapitulua: Gaixoak eta erabiltzaileak artatzeko zerbitzuak.
27.– Aurretiazko borondateen araudia euskal osasunaren arloan eta pertsonen duintasunaren arloan bizitzaren amaierako prozesuan.
28.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoko lanpostu funtzionalen araudia.
29.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa.
30.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa. I. kapitulua: Xedea, aplikazio-esparrua eta definizioak. II. kapitulua: Arriskuen prebentzio-arloko politika, laneko segurtasuna eta osasuna babesteko. III. kapitulua: Eskubideak eta betebeharrak. IV. kapitulua: Prebentzio-zerbitzuak. VII. kapitulua. Erantzukizunak eta zehapenak.
31.– 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duena. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Laugarren xedapen gehigarria.
32.– Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea. I. Titulua: Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordena. II. Titulua: Alderdiak. III. Titulua: Administrazioarekiko auzi errekurtsoaren objektua. IV. Titulua: Administrazioarekiko auzien prozedura. V. Titulua: Prozedura bereziak. VI. Titulua: IV. eta V. tituluen xedapen erkideak. Xedapen gehigarriak, xedapen iragankorrak eta amaierako xedapenak.
33.– Prozedura Zibilaren Legea. Atariko Titulua: Prozesuko arauak eta euren aplikazioa. I. liburua: Epaiketa zibilei buruzko xedapen orokorrak: I. Titulua: Epaiketan agertu eta jardutea. II. Titulua: Jurisdikzioa eta eskumena. III. kapitulua: Deklinatoria. IV. Titulua: Abstentzioa eta ezezpena. V. Titulua: Jarduketa judizialak. VI. Titulua: Jardun judiziala bukatzea eta auzialdiaren iraungitzea. VII. Titulua: Kostuen tasazioa. VIII. Titulua: Prozesuko onustea. II. liburua: Prozesu adierazleak: I. Titulua: Prozesu adierazle guztietarako xedapenak: II. kapitulua: Atariko eginbideak. III. kapitulua: Agiriak, irizpenak, txostenak, eta beste baliabide eta tresna batzuk aurkeztea. IV. kapitulua: Idazki eta agirien kopiak, eta horiek helaraztea. V. kapitulua: Froga: xedapen orokorrak. VI. kapitulua: Frogabideak eta presuntzioak.
34.– Zigor Kodea. Atariko Titulua: Zigor-bermeak eta zigor-legearen aplikazioa. I. liburua: Delitu eta faltei, pertsona erantzuleei, zigorrei, segurtasun-neurriei eta arau-hauste penalaren gainerako ondorioei buruzko xedapen orokorrak. I. Titulua: Arau-hauste penala. II. Titulua: Delitu eta faltei dagokienez erantzukizun kriminala duten pertsonak. III. Titulua: Zigorrak. IV. Titulua: Segurtasun-neurriak. V. Titulua: Delitu eta falten ondorioz sorturiko erantzukizun zibila. Prozesuko kostuak. VI. Titulua: Zigorrari erantsitako ondorioak. VII. Titulua: Erantzukizun kriminala azkentzea eta horren ondoreak. II. liburua: Delituak eta horiei dagozkien zigorrak: I. Titulua: Giza hilketa eta giza hilketaren formak. II. Titulua: Abortua. III. Titulua: Lesioak. IV. Titulua: Fetuari eragindako lesioak. V. Titulua: Manipulazio genetikoari buruzko delituak. VI. Titulua: Askatasunaren aurkako delituak: II. kapitulua: Mehatxuak. III. kapitulua: Derrigortzeak. VII. Titulua: Torturak eta osotasun moralaren aurkako beste delituak: Osotasun moralaren aurkako delitua. VIII. Titulua: Sexu-askatasunaren aurkako delituak: III. kapitulua: Sexu-jazarpena. IX. Titulua: Sorospen-eginbeharra ez betetzea. X. Titulua: Bizitza pribatuaren, norberaren irudirako eskubidearen eta egoitzaren bortxaezintasunaren aurkako delituak: I. kapitulua: Sekretuak ezagutarazi eta agerraraztea. XI. Titulua: Ohorearen aurkako delituak. I. kapitulua: Kalumnia. II. kapitulua: iraina. III. kapitulua: xedapen komunak. XIII. Titulua: Ondarearen, eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako delituak. I. kapitulua: ebasketak. II. kapitulua: lapurretak. IX. kapitulua: kalteak. XV. Titulua: langileen eskubideen aurkako delituak. XVIII. Titulua: II. kapitulua: Agiri-faltsutzeak. V. kapitulua: Eginkizun publikoen usurpazioa eta intrusismoa. XIX. Titulua: Herri administrazioaren aurkako delituak.
35.– Prozedura Kriminalaren Legea. I. liburua: Xedapen orokorrak. I. Titulua: Atarikoak. II. Titulua: Arlo kriminaleko epaile eta auzitegien eskumena. IV. Titulua: Nori dagokion delitu eta falten ondoriozko akzioak egikaritzea. V. Titulua: Defentsa-eskubidea, doako laguntza juridikoa eta itzulpengintza eta interpretazioa, epaiketa kriminaletan. VI. Titulua: Ebazpenak nola eman, eta desadostasunak nola ebatzi. VII. Titulua: Jakinarazpenak, zitazioak eta epatzeak. VIII. Titulua: Suplikatorioak, exhortoak eta manamenduak. IX. Titulua: Epe-muga judizialak. X. Titulua: Prozesuko ebazpenen aurkako errekurtsoak. XI. Titulua: Prozesuko kostuak. XIV. Titulua: Presentzia telematikoaren bidezko prozesuko egintzak. II. liburua: Sumarioa. I. Titulua: Salaketa. II. Titulua: Kereila. V. Titulua: Delitua egiaztatzea eta delitugilea nor den ikertzea: III. kapitulua: Delitugilearen nortasuna eta haren inguruabar pertsonalak. IV. kapitulua: Auzipetuek egindako adierazpenak. V. kapitulua: Lekukoek egindako adierazpenak. VI. kapitulua: Lekukoen eta auzipetuen arteko bekaldurak. VII. kapitulua: Adituaren txostena. VI. Titulua: Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxealdia: I. kapitulua: zitazioa. IX. Titulua: Fidantzak eta enbargoak. X. Titulua: Hirugarren pertsonen erantzukizun zibila. X. Titulua: Sumarioaren amaiera eta largespena. III. liburua: Ahozko epaiketa. IV. liburua: Prozedura bereziak: II. Titulua: Prozedura laburtua. III. Titulua: Delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura. V. liburua: Gora jotzeko errekurtsoa, kasazio-errekurtsoa eta berrikuspen-errekurtsoa. VI. liburua: Delitu arinen epaiketarako prozedura. VII. liburua: Epaiak betearaztea.
36.– Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen legea. Lehenengo liburua: Zati orokorra. I. Titulua: Jurisdikzio-ahala erabiltzea. III. Titulua: Akzio-, prozesu- eta errekurtso-metaketa. IV. Titulua: Egintza prozesalak. V. Titulua: Prozesua saihestea. VI. Titulua: Prozesuaren printzipioak eta eginbehar prozesalak. Bigarren liburua: Prozesu arrunta eta prozesu-modalitateak. I. Titulua: Prozesu arrunta. II. Titulua: Prozesu-modalitateak. I. kapitulua: Xedapen orokorra. VI. kapitulua: Gizarte Segurantzaren prestazioak. VII. kapitulua: Ofiziozko prozedura eta lan-arloko eta Gizarte Segurantzako gaietan prestaziokoak ez diren administrazio-egintzak aurkaratzea. VIII. kapitulua: Gatazka kolektiboen prozesua. XI. kapitulua: Oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen babesa. Hirugarren liburua: Aurkaratzeko bideak.
37.– Botere Judizialaren Lege Organikoa. Atariko Titulua: Botere judiziala eta jurisdikzio-ahala baliatzea. I. liburua: Jurisdikzioaren hedadura eta mugak, eta auzitegien planta eta antolaketa. I. Titulua: Jurisdikzioaren hedadura eta mugak. III. Titulua: Jurisdikzio-gatazkak eta eskumen-gatazka eta -arazoak. IV. Titulua: Jurisdikzio-organoen osaera eta eskudantziak. III. liburua: Epaitegi eta auzitegien araubidea: I. Titulua: Jarduketa judizialetarako denbora. III. Titulua: Jarduketa judizialak.
38.– Ikerketa Biomedikoari buruzko Legea. Xedapen orokorrak. Gizakiengan prozedura inbaditzaileak egitea berekin dakarten ikerketak. Giza enbrioiak eta fetuak eta haien zelula, ehun edo organoak ematea eta erabiltzea. Jatorria giza enbrioian duten zelulak eta ehunak eta antzeko beste zelulak eskuratzea eta erabiltzea. Analisi genetikoak, lagin genetikoak eta biobankuak. Arau-hausteak, zehapenak eta kalteen ordainak. Espainiako Bioetika Batzordea. Biomedikuntzaren sustapena eta koordinazioa Osasun Sistema Nazionalean.
39.– Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea. Datuak Babesteko Euskal Agintaritza.
40.– Gardentasun administratiboa.
41.– Tutoretza, kuradoretza eta egitezko zaintza Kode Zibilean. I. liburua: Pertsonak: XI. Titulua: Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa egikaritzen laguntzeko neurriak. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Borondatezko laguntza-neurriak. III. kapitulua: Desgaitasuna duten pertsonen egitezko zaintza. IV. kapitulua: Kuradoretza. V. kapitulua: Desgaitasuna duten pertsonen defendatzaile judiziala.
42.– Tutoretza, kuradoretza eta egitezko zaintza Borondatezko Jurisdikzioaren uztailaren 2ko 15/2015 Legean. Atariko Titulua: I. Titulua: Borondatezko jurisdikzioko espedienteak izapidetzearen arloko arau erkideak. II. Titulua: Pertsonen arloko borondatezko jurisdikzioko espedienteak: III bis kapitulua. Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko neurri judizialak xedatzeko espedientea. IV. kapitulua: Tutoretza, kuradoretza eta egitezko zaintza.
43.– 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. I. Titulua: Xedapen orokorrak. II. Titulua: Prestazioak eta zerbitzuak, funtzioen eta lurraldearen antolamendua, eta plangintza Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman. III. Titulua: Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eskumen, antolamendu, kontsulta eta partaidetzako araubidea. IV. Titulua: Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren finantziazioa. V. Titulua: Ekimen pribatuaren esku-hartzea.
44.– 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa. Atariko Titulua: I. Titulua: Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistema. II. Titulua: Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren kalitatea eta eraginkortasuna.
45.– Adingabearen babes juridikoa. Kode Zibila: I. liburua: Pertsonak: VII. Titulua: Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak. IX. Titulua: Adingabeen tutoretza eta zaintza. X. Titulua: Adin-nagusitasuna eta emantzipazioa.
46.– 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa, Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea partzialki aldatzen dituena.
47.– 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa.
48.– 15/2015 Legea, uztailaren 2koa, Borondatezko Jurisdikzioarena. Atariko Titulua: I. Titulua: Borondatezko jurisdikzioko espedienteak izapidetzearen arloko arau erkideak. II. Titulua: Pertsonen arloko borondatezko jurisdikzioko espedienteak: IV. kapitulua: Tutoretza, kuradoretza eta egitezko zaintza. III. Titulua: Familia-arloko borondatezko jurisdikzioko espedienteak: II. kapitulua: Guraso-ahalari buruzko esku-hartze judiziala.
49.– Emakumeen babesa. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.
50.– 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako. Atariko Titulua: Legearen xedea eta esparrua. I. Titulua: Berdintasun-printzipioa eta bereizkeriaren aurkako babesa. II. Titulua: Berdintasunerako politika publikoak: I. kapitulua: Printzipio orokorrak. V. Titulua: Berdintasun-printzipioa enplegu publikoan.
51.– 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta Emakumeen kontrako Indarkeria Matxistarik gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
52.– Euskara osasun-administrazioan. Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko legea. Euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko Dekretua.
RSS