Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2026ko ekainaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2333

872/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baitira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuen kategorian (emergentzietako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 443/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko martxoaren 12an).

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-Estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesurako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuen kategorian (emergentzietako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2026ko ekainaren 2tik ekainaren 29ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 10.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK, FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO MEDIKUEN KATEGORIARAKO (EMERGENTZIETAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKOAREN LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuen kategoriako (emergentzietako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 5. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan jasota dauden baldintzez gain eta horietan aurreikusten diren salbuespenak kenduta, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, kasuan kasu esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte:

a) Oinarri orokorretako 8.2.c) apartatuan xedatutakoaren arabera, medikuntzako eta kirurgiako lizentzia edo titulu baliokidea eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatzen den edozein espezialitatea izatea, edo, bestela, Osasun Sistema Nazionaleko medikuntza orokorreko medikuen eginkizunak betetzeari buruzko ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplometako bat izatea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean jasotakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea: 25 euro.

3.– Lehiaketa-oposizioaren garapena.

3.1.– Eskakizunak eta merezimenduak alegatzea. Dokumentazioa aurkeztea.

Oinarri orokorretako 12.2 apartatuan aurreikusitako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, onartuen behin betiko zerrendan daudenek eta, baztertuen zerrendan egonik, horretarako ezarritako epearen barruan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu edo aurkeztuko dutenek deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eta merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten agiriak alegatu eta erantsi beharko dituzte, oinarri orokorretako 12.3 apartatuan ezarritako moduan eta epean.

Mediku kategorian (emergentzietako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala) sartzeko eskatzen den titulazioa Medikuntzako eta Kirurgiako lizentzia edo titulu baliokidea da, eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatzen den edozein espezialitatetakoa, edo Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzko ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplometako bat, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean xedaturikoaren arabera.

3.2.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Ariketako galderak galdera-sortatik aterako dira. Galdera-sorta hori, gutxienez, 12 aste lehenago emango da, Osakidetzaren web-orrian.

Erantzun okerrek ez dute penalizaziorik ekarriko.

3.3.– Lehiaketaldia.

Oinarri orokorretako 12.3 oinarrian ezarritako moduan eta epean baloratuko dira alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak, III. eranskinean jasotako merezimenduen baremoaren arabera, oinarri orokorretan ezarritako irizpideak betez.

3.4.– Lanpostuez jabetzea.

Oinarri orokorretako 20. apartatuan aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:

– Elkargokide-ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: MEDIKUA, LANPOSTU FUNTZIONALA: EMERGENTZIETAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKOA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 1 destino.

Sarbide orokorra: 1.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat edo bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 0.

b) Txanda askeko deialdia: 14 destino.

Sarbide orokorra: 13.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat edo bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 1.

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorren 6. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpena, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko dagokion zikloko destinoen behin betiko esleipenari buruzkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren identifikatuko dira deialdi honen xede diren destinoak.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO MEDIKUEN KATEGORIARAKO (EMERGENTZIETAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKOAREN LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunean aitortuta duten zerbitzaldia zenbatuko da, eta gehieneko muga 20 urtekoa izango da.

Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Zerga, administrazio eta gizarte neurriei eta ordena sozialari buruzko abenduaren 23ko 62/2003 Legean xedatutakoaren arabera eta deialdiak ezarri bezala, titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenen espezialista gisako antzinatasuna baloratzeko, aintzat hartuko da interesdunak espezialitatearen berezko eta berariazko eremuan egindako lan profesional eraginkor osoa. Nolanahi ere, jardute horretatik –eta hasierako alditik– kendu egingo da Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza-aldiaren % 170. Kenketa hori ez zaie aplikatuko espezialista-titulua 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera lortu dutenei.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo Autonomia-Erkidegoetako Osasun-Zerbitzuetakoetan, edozein Administrazio Publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan parte hartzen den hautaketa-prozesuan Emergentzietako Lurralde-Unitateetan mediku gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

Era berean, zenbaketa hori aplikatuko da parte hartzen den hautaketa-prozesuko deialdian sartutako lanpostu funtzionalari dagokion eremuaren plangintzan eta kudeaketan erantzukizuneko lanpostuak betetzen direnean.

2.– Segurantzakoetan edo Autonomia-Erkidegoetako Osasun-Zerbitzuetakoetan, edozein Administrazio Publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Ospitaleko Larrialdietako mediku, Arreta Espezializatuko Zainketa Intentsiboetako Unitateetako mediku, Lehen Mailako Arretako mediku edo Arreta Espezializatuko Etxeko Ospitalizazioko zerbitzuetako mediku gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako, Autonomia-Erkidegoetako Osasun-Zerbitzuetako edo edozein Administrazio Publikotako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa-zentro ofizialetan edo bestelako erakundeetan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan mediku orokor edo beste espezialitateetako mediku edo ikertzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.

4.– Erakunde Sanitario Publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren arloan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

e) A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez medikuntzako eta kirurgiako lizentziako ikasketen edo baliokideren berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude Doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango Doktore gisa. Cum laude Doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Prestakuntza espezializatua:

1.– Kategorian sartzeko eskatutakoak ez diren legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako tituluak dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboen prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.

2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialista-tituluak dituzten izangaiak (BAME bidezkoak ez direnak): 1 puntu.

d) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu): Ingelesa, frantsesa eta alemana Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauetan jakitea baloratuko da, 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko; gehienez ere, 3 puntu.

Merezimendu hori hizkuntza-eskolaren bateko edo dagokion erakundeko titulua edo ziurtagiria aurkeztuz akreditatuko da.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C2 eta C1 mailetako tituluengatik 1,5 puntu emango dira.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailako tituluengatik puntu 1 emango da.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1 mailako tituluengatik 0,5 puntu emango dira.

Ingeles, frantses eta aleman filologiako lizentziei dagokien hizkuntzari esleitutako gehieneko gaitasuna emango zaie.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren curriculum vitae-aren aplikazioan maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotako tituluak eta ziurtagiriak soilik baloratuko dira.

Hizkuntzari berari dagozkion titulu bat baino gehiago akreditatzen badira, maila handienekoa bakarrik baloratuko da.

e) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

Informatikako ezagutzen maila jakin baten ezagutza merezimendu gisa baloratzeko, Euskadi Informazioaren Gizartean Planak KZgune zentro publikoetan eskura jartzen dituen moduluak lortzeko proba gainditu behar da. Zehazki, honela baloratuko da:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.

– Oinarrizko Internet: 0,25 puntu.

– Internet aurreratua: 0,50 puntu.

Modulu horiek gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da.

Modulu baten bertsio eta/edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra puntuatuko da, puntuaziorik handiena duena alegia.

Era berean, merezimendu hori egiaztatzeko baliozkoak izango dira erakunde ofizialek eta ikasketa-zentro publikoek aplikazio horiei buruz emandako ikastaroak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, baremo honen arabera:

– 20 eta 29 ordu bitarteko ikastaroak: 0,10 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitarteko ikastaroak: 0,15 puntu.

– 50 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,25 puntu.

B) Atal honen barruan, eskabideak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan eta dagokion kategorian eta lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulazioa lortu ondoren amaitu den prestakuntza baloratuko da, baldin eta honako honen arabera egiaztatzen bada:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde Ofizialek, Unibertsitateek, Erakunde Sanitarioek eta, hala badagokio, Elkargo Profesionalek eta Elkarte Zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein Administrazio Publikok hitzartutako Etengabeko Prestakuntzako Akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak aurkezteagatik, komunikazioak aurkezteagatik, hitzaldiak emateagatik edo mahai-inguruetan parte hartzeagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
EMERGENTZIETAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKOA
I.– FAKULTATIBO MEDIKOEN ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKO GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-lanbideen araudia: Arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Lanbide sanitarioen prestakuntza. Lanbide-garapena eta aintzatespena.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioa eta kalitatea. Xedapen orokorrak. Prestazioak. Profesionalak. Ikerketa. Informazio sanitarioko sistemak. Kalitatea.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Langileen mugikortasuna. Karrera profesionala. Estatutupeko langileen egoerak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Euskadiko Osasun Sistema - Antolamendua. Osasun-zerbitzuak emateko egitura publikoak antolatzea - Osaera. Langileen araubidea.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak. Zuzendaritza-antolakuntza. Antolakunde nagusia.

6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuak.

7.– Euskadiko osasun-sistemako pertsonen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena: Xedapen orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pazienteei eta erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak.

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua.

9.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko aurretiazko borondateena. Xedea. Osasun-arloko borondateak aldez aurretik adierazteko eskubidearen edukia. Aurretiazko Borondateen dokumentua. Aldatzea, ordeztea eta errebokatzea.

10.– Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuak babesteko agintaritza autonomikoak. Zehapen-araubidea.

11.– Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuko 47.5 artikuluaren arabera, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

12.– Euskadiko Osasun Plana 2030: Printzipio gidariak. Erronka estrategikoak. Helburuak eta ildo estrategikoak.

13.– Euskadiko Osasun Ituna: Helburuak. Printzipioak eta balioak. Ildo estrategikoak.

14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2030. Helburuak. Ekintza-ildo korporatiboak.

15.– Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2025-2028: Helburuak. Ildo estrategikoak.

16.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana: Oinarriak. Helburuak. Jarduera-arloak.

17.– Euskadiko Plan Onkologiko Integrala 2025-2030.

18.– 3/2021 Lege Organikoa, martxoaren 24koa, eutanasia arautzekoa.

19.– 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzkoa.

II.– GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA

1.– Osasun-larrialdiaren kontzeptua eta ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuak:

1.1.– Larrialdietako epidemiologia.

1.2.– Larrialdietako sistema integralak: osaera eta funtzionamendua.

1.3.– Larrialdiei erantzuteko antolakuntza-ereduak eta sistemak.

2.– Osakidetzako Emergentzietako ESIa:

2.1.– Egitura, funtzioak eta baliabideak.

2.2.– Euskal Autonomia Erkidegoko ospitalez kanpoko osasun-larrialdien antolakuntza: inplikatutako egiturak.

3.– Larrialdiei aurre egiteko euskal sistema:

3.1.– Inplikatutako administrazioak, hura osatzen duten agentziak.

3.2.– Erantzunaren antolamendua: larrialdi-planak eta taktika operatiboak.

3.3.– SOS-Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa.

3.4.– Osasun-larrialdiei eta hondamendiei erantzuteko esku hartzen duten agentziekin koordinatzea.

3.5.– Erreferentziako oinarrizko legeria.

4.– Osakidetzako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa:

4.1.– Egitura, antolamendua eta funtzionamendua.

4.2.– Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-larrialdi eta -emergentzien egoeren arreta arautzea: eskaria sailkatzeko sistemak, osasun-eskaeraren erregulazioa.

4.3.– Irrati-komunikazioko sistemak: TETRAKOM. Aplikazio informatikoak: EUSKARRI. GIS. Erregistroak.

5.– Garraio-sistema urgentea eta kritikoa:

5.1.– Garraio sanitarioan indarrean dagoen araudia.

5.2.– Lurreko garraio sanitarioa: motak, ezaugarri teknikoak, ekipamendu sanitarioa eta errepideko garraio sanitarioko ibilgailuetako langileen hornidura.

5.3.– Lurreko garraioaren fisiopatologia.

5.4.– Heli-garraio sanitarioak: aireko garraioaren ezaugarriak eta fisiopatologia, segurtasun-prozedurak eta -arauak helikoptero sanitarioetan.

5.5.– Bigarren mailako garraio pediatrikoa, jaioberritakoa eta helduarokoa. Garraioaren indikazioa. Paziente heldu, pediatriko eta jaioberrien patologia mediko eta kirurgiko nagusien hasierako maneiua eta egonkortzea, bigarren mailako garraioa baldintzatzen dutenak (bihotzeko patologia, arnasketako patologia, patologia neurologikoa, patologia infekziosoa, patologia endokrinologikoa, patologia traumatologikoa eta digestio-patologia).

5.6.– Ospitale arteko garraioa, laguntza mekanikoko zirkulazio-gailuekin: kontrapultsazio-baloia, ECMO, laguntza bentrikularrerako gailu mekanikoak.

5.7.– Asistentzia-mailen arteko komunikazioa.

5.8.– Pazienteen transferentzia.

6.– Alderdi mediko-legalak larrialdietako arretan:

6.1.– Larrialdietako alderdi teknikoak eta legalak.

6.2.– Organoak ematea ospitalez kanpoko ingurunean.

6.3.– Indarkeriazko heriotzaren ospitalez kanpoko maneiua.

6.4.– Tratu txarrak edo abusuak jasaten dituzten pertsonentzako arreta. Etxeko indarkeria, genero-indarkeria, sexu-erasoa eta -abusua, haurren tratu txarrak, desgaitasunak dituzten pertsonen aurkako tratu txarrak, adinekoen aurkako tratu txarrak.

6.5.– Arrisku sozialeko egoeran dauden pertsonei laguntzea.

6.6.– Dokumentazio mediko-legala, heriotza-ziurtagiria, lesio-partea, borondatezko alta.

6.7.– Sekretu profesionala: kontzeptua eta arauketa juridikoa.

6.8.– Baimen informatua. Herritarren eskubideak eta betebeharrak Osakidetzaren Osasun Sisteman.

6.9.– Datuen babesa: Baimena emateko baldintzak. Datu pertsonalen kategoria berezien tratamendua. Kondena eta arau-hauste penalei buruzko datu pertsonalen tratamendua. Interesdunaren sarbide-eskubidea.

7.– Informazio-sistemak eta erregistro espezifikoak:

7.1.– Historia kliniko elektronikoa.

7.2.– Dokumentazioaren eta erregistroen kontrola.

8.– Humanizazioa eta etika ospitalez kanpoko larrialdietan:

8.1.– Bioetikaren funtsezko oinarriak.

8.2.– Kode deontologikoa.

8.3.– Bioetika-batzordeak.

8.4.– Etika ikerketa klinikoan.

9.– Larrialdietako esku-hartze sanitarioko segurtasuna:

9.1.– Kontzeptua eta motak. Autobabeserako neurriak.

9.2.– Segurtasun pasiboa eta segurtasun aktiboa: kontzeptua eta ezaugarriak.

10.– Segurtasun klinikoa larrialdi-zerbitzuetan:

10.1.– Praktika kliniko segurua.

10.2.– Pazientearen segurtasunari heltzeko tresnak.

10.3.– Arriskuen kudeaketa.

11.– Arreta sanitarioaren kalitatea kontrolatzeko sistema:

11.1.– Kalitatearen ebaluazioa eta hobekuntza.

11.2.– Kalitatea kudeatzeko ereduak.

12.– Osasun-arloko ikerketa:

12.1.– Ebidentzian oinarritutako medikuntza: ebidentzia-mailak eta gomendio-mailak.

12.2.– Ebidentzia zientifikoen bilaketa: datu-base bibliografikoak, ebidentzia-iturri dokumentalak eta berrikuspen bibliografikoa.

12.3.– Ebidentzia zientifikoaren tresnak.

12.4.– Metodo diagnostikoen baliozkotasuna: sentsibilitatea, espezifikotasuna, balio prediktibo positiboa.

12.5.– Praktika klinikoko gidak.

12.6.– Ikerketaren etika.

12.7.– Azterketa sanitarioei aplikatutako estatistika.

12.8.– Epidemiologia.

13.– Biktima anitzeko gertakariei eta hondamendiei arreta ematea:

13.1.– Hondamendien printzipio orokorrak: kontzeptua, motak, faseak.

13.2.– Logistika hondamendien kudeaketan.

13.3.– Euskadiko Larrialdietako Lurralde Plana: zerbitzu sanitarioen zeregina.

13.4.– Biktima anitzen asistentziaren printzipio orokorrak.

13.5.– Biktima anitzeko istripuen arretaren antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoan.

13.6.– Ospitalez kanpoko triajea biktima anitzeko istripuetan: oinarrizko triajearen eta triaje aurreratuaren kontzeptuak, Osakidetzako larrialdietako triaje-sistema. SHORT triajea. META triajea.

13.7.– NEBK gertakariak (nuklearra, erradiologikoa, biologikoa, kimikoa). Kontzeptuak eta ezaugarriak. Langileen babesa.

13.8.– Biktima anitzeko nahitako gertakariak.

14.– Arrisku-egoeretarako osasun-dispositiboak (ADAB):

14.1.– Masako kontzentrazioetako arrisku sanitarioaren analisia.

14.2.– Gertaera arriskutsuen estaldura sanitarioa.

15.– Paziente helduen, pediatrikoen eta jaioberrien larrialdietako eta emergentzietako arreta:

15.1.– Larrialdi eta emergentzia kardiobaskularren arreta.

15.2.– Larrialdi eta emergentzia traumatologikoen arreta.

15.3.– Arnas larrialdi eta emergentzien arreta.

15.4.– Larrialdi eta emergentzia neurologikoen arreta.

15.5.– Abdomeneko larrialdi eta emergentzien arreta.

15.6.– Jokabide-alterazioen ondoriozko larrialdi eta emergentzien arreta.

15.7.– Larrialdi eta emergentzia endokrino-metabolikoen arreta.

15.8.– Larrialdi eta emergentzia genitourinarioen eta giltzurrunetakoen arreta.

15.9.– Larrialdi eta emergentzia obstetrikoen arreta.

15.10.– Urgentzia eta larrialdi oftalmiko eta otorrinolaringologikoen arreta.

15.11.– Intoxikazio akutuagatiko larrialdi eta emergentzien arreta.

15.12.– Larrialdi eta emergentzia infekziosoen arreta.

15.13.– Agente fisikoen larrialdi eta emergentzien arreta.

15.14.– Zainketa aringarrietako pazienteen larrialdi eta emergentzien arreta.

15.15.– Jaioberrien larrialdi eta emergentzietako arreta.

15.16.– Pediatriako larrialdi eta emergentzietako arreta. Gogoeta eta berezitasun espezifikoak.

15.17.– Adineko pazienteen eta paziente hauskorren larrialdi eta emergentzietako arreta. Gogoeta eta berezitasun espezifikoak.

16.– Larrialdietako trebetasun teknikoak:

16.1.– Helduen, paziente pediatrikoen eta jaioberrien arnasbideen balorazioa eta maneiu aurreratua ospitalez kanpoko larrialdietan.

16.2.– Aireztapenaren maneiua larrialdietan: oxigenoterapia, aireztapen mekaniko inbaditzailea eta ez-inbaditzailea helduetan, pediatrian eta jaioberrietan.

16.3.– Kanalizazio benoso periferikoko eta zentraleko teknikak: helduak, paziente pediatrikoak eta jaioberriak. Hezur barnekoa. Fluidoterapia ospitalez kanpoko larrialdietan.

16.4.– Odol-analitika osasun-larrialdietan. Gasometriaren interpretazioa.

16.5.– Larrialdien eta emergentzien eremuan erabili ohi den farmakologia. Farmakoak eta fluidoak emateko bideak paziente heldu, pediatriko eta jaioberrietan. Fluidoterapia larrialdietan.

16.6.– Monitorizazio hemodinamikoa, arnasketakoa eta neurologikoa larrialdietako paziente heldu, pediatriko eta jaioberrietan.

16.7.– Ekografiaren printzipioak larrialdietan. Ekografia azkarreko protokoloak.

17.– Larrialdietako trebetasun ez-teknikoak:

17.1.– Kudeaketa emozionala eta erabakiak hartzea larrialdi- eta emergentzia-egoeretan.

17.2.– Komunikazio eraginkorreko printzipioak eta trebetasunak larrialdi eta emergentzietako asistentzian.

17.3.– Larrialdietako talde-lana. CRM.

17.4.– Agresibitate- edo asaldura-egoeran dauden edo estupore psikogenoa duten pazienteekiko komunikazio-egoera espezifikoak.

17.5.– Komunikazioa lehen sorospen psikologikoetan.

17.6.– Arreta doluan.


Azterketa dokumentala