
101. zk., 2026ko ekainaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2332
923/2026 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendaria bere kargutik kentzen baita.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 799/2021 Ebazpenaren bidez, María López de Gamiz Villagarcía andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari izendatu zen (2021eko uztailaren 15eko EHAA, 139. zk.).
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak kontuan hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María López de Gamiz Villagarcía andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko maiatzaren 17ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako eta Langileen Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS