Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2026ko ekainaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2330

EDIKTUA, 73/2020 prozedura arruntetik datorrena, zeinaren bidez deklaratzen baita ordenamendu juridikoarekin bat datozela urriaren 29ko 168/2019 Dekretuko 33.2 eta 52. artikuluak. Dekretu horren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.

Honen bidez, jakinarazten da Enplegu Zentro Berezien Konfederazio Nazionala CONACEE-k 0000073/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa sustatu duela dekretu honen aurka:

168/2019 Dekretua, 2019-10-29koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarena, 2019-11-28an argitaratua EHAAn (227. zk.duna), zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.

Auzi horretan, epaia iritsi zen 2023-05-22an, eta kasazio-errekurtsoan, berriz, 2026-02-26an. Irmoak dira, eta honela diote, hitzez hitz:

«Zati batean baiestea Enplegu Zentro Berezien Konfederazio Nazionalaren ordezkaritza prozesalak urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 33.1,33.2, 35.2, 52, 61.1, 83.4, 85 j), 87.2, 88.1 a), 88.1.3 artikuluen eta bigarren xedapen iragankorraren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (168/2019 Dekretua, urriaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituena). Dekretu horretatik, baliogabetu egiten dira, zuzenbidearen aurkakoak izateagatik, 33.1, 33.2, 52, 83.4 a) eta 88.1 a) artikuluak, aurkaratu nahi diren alderdietan. Alderdi horiek, hain zuzen ere, epai honetako zuzenbideko bigarren, hirugarren, seigarren eta bederatzigarren oinarrietan daude adierazita. Gainerako guztian, errekurtsoa ezetsi egiten dugu. Ez da kosturik ezartzen.»

Azaldutako guztiagatik, Erregearen izenean eta Konstituzioak ematen dion agintearen bidez, Sala honek, epai honetako seigarren zuzenbide-oinarrian emandako jurisprudentzia-doktrinarekin bat etorriz, hau erabaki du:

Lehenengoa.– Deklaratzea onargarria dela Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridiko Nagusiko letraduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren defentsan eta ordezkaritzan jarritako kasazio-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Hirugarren Sekzioak 7312020 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 2023ko maiatzaren 22an emandako epaiaren aurka jarria. Epai hori, baina, kasazio-eztabaidan jorratu diren alderdietan bakarrik kasatu dugu, hala nola urriaren 29ko 168/2019 Dekretuko 33.2 eta 52. artikuluen deuseztasun-deklarazioan (hor daude arauturik EAEn Desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa).

Bigarrena.– Zati batean baiestea Enplegu Zentro Berezien Konfederazio Nazionalaren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren aurka aurkeztu zuen), eta deklaratzea urriaren 29ko 168/2019 Dekretu horretako 33.2 eta 52. artikuluak ordenamendu juridikoarekin bat datozela.

Hirugarrena.– Alderdietako bati ere ez eranstea prozesuko kostuak: ez kasazio-errekurtso honetan sortutako kostuak, ez eta auzialdiko prozesuan sortutakoak ere.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107. artikuluan xedatutakoa betez, hau jakinarazten da, denek jakin dezaten.

Bilbao, 2026ko maiatzaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO LETRADUA.


Azterketa dokumentala