Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2026ko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2329

IRAGARKIA, obra hauen espedientea jendaurrean jartzen duena: Oiaola errekan 618.9 zeharkako drainatze-lana sendotzeko eta handitzeko obrak, Donostiako udalerrian (Gipuzkoa) abiadura handiko trenaren Euskal Y-aren Gipuzkoako adarrean base bat egitekoak, trenbidea muntatzeko gauzak biltzeko eta trenbidea muntatzeko.

Espedientea: AO-G-2026-0150.

Eskatzailea: Adif-Alta Velocidad.

Ibilgua: Oiaola.

Udalerria eta lurralde historikoa: Donostia (Gipuzkoa).

Jarduketa-eremua (UTM (30N ETRS89) koordenatuak): X = 584610; Y = 4793934.

Euskal Y-aren Gipuzkoako adarrean Euskal Autonomia Erkidegoko AHT trenbidea muntatzeko, Martutenen (Donostiako udalerria) muntatzeko base bat egiteko proiektua egin da, Oiaola errekari eragiten diona eta 618.9 zeharkako drainatze-lana sendotzea eta handitzea dakarrena berekin 7 eta 8 metroan.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, bat etorriz Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin, obrek eragiten dioten edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan adierazitako epean eta 39/2015 Legean aurreikusitako moduan.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atarian ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus), Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 20a.

Zuzendari nagusia.
EE (2026ko otsailaren 20ko Ebazpena).

Lan-baimenen arduraduna,

MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.


Azterketa dokumentala