
100. zk., 2026ko maiatzaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2328
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 101/2026 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.
Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1 zenbakian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da (prozedura laburtuen izapideen bidez egiten zaio jarraipena, zenbaki honen bitartez: 101/2026) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 2081/2025 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezetsi izanaren aurka; ebazpen horren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren mendeko zerbitzu-erakundeetako profesionalentzako 2025eko ekitaldiko lanbide-garapenaren maila esleitzeko ohiko deialdiaren baldintzak, eskabideak eta ebaluazio- eta esleipen-prozedurak arautu ziren.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Iragarki hau EHAAn argitaratu da, deialdiaren oinarriei jarraikiz, eta BOEn, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 22a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS