
100. zk., 2026ko maiatzaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2325
IRAGARKIA, 2026ko maiatzaren 14koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroko espediente batzuei buruzko bertaratze-izapidea betetzeko errekerimenduak jakinaraztekoa.
Ezinezkoa izan da behean aipatzen diren pertsonei bertaratze-izapidea (zehazten den egunean eta eskabidearen inguruan) betetzeko errekerimendua berariaz jakinaraztea, hainbat arrazoi dela medio.
Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.
Hortaz, iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie Izatezko Bikoteen Erregistroaren Gipuzkoako lurralde historikoaren unitate-administraziora joan beharko dutela (Intxaurrondo kalea 70 - 20015 Donostia; tel.: 943 02 26 49; helbide elektronikoa: parejas-gipuzkoa@euskadi.eus). Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan bertaratzen ez badira, eskaeran atzera egin dutela pentsatuko dela eta eskaera artxibatu egingo dela.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpentzat balio izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 14a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS