
100. zk., 2026ko maiatzaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2321
EDIKTUA, 2026ko maiatzaren 18koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena (kodea: 307/7196/25), zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak emandako 307/2025 Zehapen Ebazpena, I202025000071796 arau-haustearen aktari dagokiona.
Ezinezkoa izan da prozedurak jakinaraztea, eta, hortaz, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan.
Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazitako ebazpenaren testu osoa, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.
Zehatutako enpresari ohartarazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzeko eskubidea duela. Errekurtso hori jar diezaioke Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso hori garaiz eta behar bezala aurkeztu ezean, zehapenaren zenbatekoa ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan, eta beherago zehaztutako datuak emanez:
Interneteko helbidea: https://www.euskadi.eus/web01-pay/es/p12uiPaymentWar/p12uiRPCDispatcherServlet?p12iIdioma=eu
Proz. kodea espedientearen bilketa: 9050794.
Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.
Erreferentzia: 2025030700150.
Identifikazioa: 230626.
Zenbatekoa: 751 euro.
Ordaintzeko azken eguna: 2026-06-23.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 18a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
RSS