
100. zk., 2026ko maiatzaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2317
EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, literatura-argitalpenetarako dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko maiatzaren 21eko Aginduaren bidez (2026ko maiatzaren 12ko EHAA, 87. zk.), literatura-argitalpenetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.
Aipaturiko aginduaren 11. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzorde batek aztertuko ditu dirulaguntzetara aurkeztutako eskabideak, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horren osaera argitaratuko da.
Horregatik, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera, ondoren azaltzen dena, argitaratzea:
Lehendakaria: Ana Maria Lopez Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Batzordekideak:
– Jon Martin Etxebeste.
– Lore Agirrezabal Pertusa.
– Joseba Larratxe Berazadi.
Batzordearen idazkaria Carlos Melzer Ruiz izango da, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena.– Jendeak honen berri izateko, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS