
100. zk., 2026ko maiatzaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (376 KB - 26 orri.)
- EPUB (121 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2315
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 19koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2026. urtean arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko arauak ezartzen dituena eta dirulaguntza horietarako deialdia egiten duena.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio, besteak beste, arte- eta kultura-jarduerei dagozkien eskumenak, bai eta horien sustapen eta zabalkundeari dagozkionak ere. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 389/2024 Dekretuaren bidez, eginkizun horiek Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari izendatu zaizkio.
Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzak egokitzat jotzen du jarduera eszeniko profesionalak sustatzea ahalbidetuko duen bidea ezartzea. Jarduera hori bere eskumen-eremuan sar daiteke, eta dirulaguntzak emango dizkie produkzio eszenikoan bat egiten duten prozesuei (antzerkia, dantza eta zirkua). 20/2023 Legearen 7.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdi hau Kultura 2028 Plan Estrategikoaren bigarren helburuaren barruan sartzen da.
Era berean, agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2025-2028 urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartu da. Plan hori Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko otsailaren 27ko Aginduaren bidez onartu zen.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Agindu honen eranskinean jasotako oinarri arautzaileak onartzea eta 2026. urtean arte eszenikoen (antzerkia, dantza eta zirkua) ekoizpen profesionalen dirulaguntzetarako deialdia egitea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA
2.1 artikuluan ezarritako deialdi honetan aurreikusitako laguntzetarako gehieneko zenbateko osoa handitu egin daiteke, Kultura sailburuordearen ebazpen bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, betiere programa horiek ebatzi baino lehen. Ebazpen hori EHAAn argitaratu beharko da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 19a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
ERANSKINA
DIRULAGUNTZAK ARAUTZEN DITUZTEN OINARRIAK
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK
1. artikulua.– Xedea eta helburua.
1.– Agindu honen xedea da 2026ko ekitaldian hasten diren arte eszenikoen (antzerkia, dantza, zirkua) ekoizpen profesionalerako dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta dirulaguntza horietarako deialdia egitea.
2.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak oinarri honetan jasotako modalitate bakoitzari dagozkion kapituluetan zehaztutakoak izango dira.
2. artikulua.– Modalitateak, diziplinak eta baliabide ekonomikoak.
1.– Dirulaguntza hauetara 1.694.000 euro bideratuko dira guztira.
2.– Deialdi honetako laguntza-modalitateen arabera, 1.694.000 euroko zenbateko osoa honela banatuko da:
a) Zirkuitu itundua duten produkzioak egiteko laguntzak, II. kapituluan ezarritako baldintzetan: 300.000 euro. Honela banatuko da, diziplinaren arabera:
– Antzerkia: 180.000 euro.
– Dantza: 60.000 euro.
– Zirkua: 60.000 euro.
b) Produkzioak I egiteko laguntzak, III. kapituluan ezarritako baldintzetan: 220.000 euro. Honela banatuko da, diziplinaren arabera:
– Antzerkia: 75.000 euro.
– Dantza: 105.000 euro.
– Zirkua: 40.000 euro.
c) Produkzioak II egiteko laguntzak, IV. kapituluan ezarritako baldintzetan: 474.000 euro. Honela banatuko da, diziplinaren arabera:
– Antzerkia: 250.000 euro.
– Dantza: 150.000 euro.
– Zirkua: 74.000 euro.
d) Bi urteko jarduera eszenikorako laguntzak, V. kapituluan ezarritako baldintzetan: 700.000 euro. Honela banatuko da, diziplinaren arabera:
– Antzerkia: 467.000 euro.
– Dantza: 233.000 euro.
3.– Deialdi honetan jasotako diziplina artistikoak kontuan hartuta, 1.694.000 euroko zenbateko osoa honela banatuko da:
a) Antzerki-arloko laguntzak: 972.000 euro.
b) Dantza-arloko laguntzak: 548.000 euro.
c) Zirku-arloko laguntzak: 174.000 euro.
4.– Hargatik eragotzi gabe modalitate bakoitzean adierazitako zenbatekoak, modalitateetako batean ezarrita dagoen zenbatekoa agortzen ez bada –eskabiderik aurkeztu ez delako, ezarritako betekizunak bete ez direlako edo aurkeztu diren eskabideen kalitatea behar bestekoa ez delako–, deialdiaren organo kudeatzaileak, arrazoituta, beste modalitate batean ezarritako zenbatekoa handitzea proposatuko dio Kulturako sailburuordeari, betiere modalitate hartzailea ebatzi gabe badago oraindik. Horretarako, honako irizpide hauei jarraituko zaie: atal berean dagoen modalitateak izango du lehentasuna, artikulu honen 2. puntuan egindako sailkapenaren arabera. Dirua ezin bada modalitate batetik bestera eraman, lehentasuna izango du eskatutako zenbateko osoaren eta hasierako zenbatekoaren arteko desoreka handiena duen modalitateak.
3. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradun izateko baldintzak.
1.– Agindu honetan modalitate bakoitzerako berariaz ezarritako beste edozein baldintza eragotzi gabe, dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatutako pertsona fisiko eta juridiko pribatuek, baldin eta dirulaguntza emanez gero Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkor bat irekitzeko konpromisoa hartzen badute. Betekizun hori betetzea ezinbesteko baldintza izango da onuradun izateari eusteko eta esleipena egitean zein ordainketak egitean egiaztatuko da.
Pertsona fisiko edo entitate batek establezimendu iraunkor baten bidez jarduten duen zehazteko, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 13ko 12/2002 Legearen 21.2 artikuluan xedatutakoa beteko da.
2.– Koprodukzioen kasuan, eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren % 33ko partaidetza izan beharko du. Emandako dirulaguntza ez da inoiz izango eskatzailearen partaidetzaren % 60 baino handiagoa. Koprodukzioetarako laguntzak Produkzio Eszenikoak I, II eta Zirkuitu Itunduari zuzenduta daude.
3.– Administrazio publikoetatik jasotako dirulaguntzen guztizko maximoak ezin izango du, inola ere, laguntzaren xede den jardueraren kostuaren % 80 gainditu.
4.– Gainera, pertsona edo entitate eskatzaileek, eskabidea aurkezteko unean, alta emanda egon beharko dute ekonomia-jardueren gaineko zergaren jarduera eszenikoari dagokion epigrafe hauetakoren batean: enpresa-jardueren ataleko 965 taldeko epigrafeak edo arte-jardueren 3. sekzioko 01 atalean (antzerkiaren eta zirkuaren arloak) edo 02 atalean (dantzaren arloa) sartutako taldeak. Eta pertsona juridikoen kasuan, betekizun hori betetzea ezinbesteko baldintza izango da onuradun izateari eusteko, eta esleipena egitean zein ordainketak egitean egiaztatuko da.
5.– Agindu honen babesean ematen diren dirulaguntzak emateko, bete egin beharko da Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduko 2,3 eta 4 artikuluetan ezarritakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa.
Dirulaguntzen eskatzaileek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du deialdi honen organo kudeatzaileak, haien baimenik gabe. Hala ere, eskatzailea egiaztapen hori egitearen aurka ager daiteke; kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du. Zerga betebeharren egiaztapena egiteko, berriz, eskatzaileen baimena beharko da. Era berean, eskatzailea egiaztapen horren aurka ager daiteke; halakorik eginez gero, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.
6.– Honako hauek ezin izango dituzte agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratu:
a) Ezingo dira onuradun izan sexu-bereizkeriagatik edo emakume eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala duten pertsona fisiko eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plana indarrean izan behar duten enpresek, halakorik ez badute, ezta sexu-jazarpenari edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurre hartzeko eta aurka egiteko neurriak ezarri izana egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresek ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legeriak ezarritakoaren arabera.
b) Kapital sozialean, fundazio-ondarean edo gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza handiena administrazio publiko edo instituzionalen batek edo sektore publikoko finantza- edo kreditu-entitateren batek duten entitateak.
c) Titulartasun publikoko sortze-gune kultural baten gaineko zerbitzu-kontratu baten edo zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratu baten esleipendun gisa eskaera egiten duten pertsonak.
d) Berreskuratzeko agindu baten mende dauden pertsonak, Europako Batzordeak aldez aurretik erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.
e) Krisian dauden enpresak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-dirulaguntzei buruzko jarraibideen definizioaren arabera (2014-07-31ko AO, C249). Termino hori Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. apartatuan dago definituta.
f) Deialdi honen aurreko bi ekitaldietan Produkzioak I eta Produkzioak II modalitateetan diruz lagundutako produkzio eszenikoen bi estreinaldi egin dituzten pertsona edo entitate onuradunak, edo, bi urtean behingo jarduera eszenikorako laguntzen kasuan, deialdi honen aurreko lau ekitaldietan diruz lagundutako produkzio eszenikoen hiru estreinaldi baino gehiago egin dituztenak.
g) Produkzioak II edo Bi urteko jarduera eszenikorako modalitatean, pertsona edo entitate onuradun berak ezin izango du 400.000 euro baino gehiago jaso aurreko 8 ekitaldietan.
h) Elkarte edo fundazioaren forma juridikoa duten entitate eskatzaileek ezin izango dute eskuratu antzerki-produkzioetarako dirulaguntzarik.
i) Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo entitateak.
4. artikulua.– Dirulaguntzak emateko prozedura.
1.– Deialdi honen kontura ematen diren dirulaguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira. Horretarako, aurkeztutako eskabideak alderatu egingo dira, lehentasun-hurrenkera bat ezartzeko, laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako balorazio-irizpideei jarraikiz, eta laguntzak esleituko dira, deialdiari esleitutako kredituak agortu arte.
2.– Modalitate bakoitzera aurkeztutako proiektuen balorazioa bi fasetan egingo da, eta lehenengo fasean eman daitezkeen puntuen % 60 gutxienez lortzen duten eskabideak soilik igaroko dira bigarren fasera.
5. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.
1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Pertsona fisikoek –autonomo eta/edo enpresaburu indibidualek– nahiz pertsona juridikoek bitarte elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak, artikulu honetako hurrengo puntuan adierazitako helbideen bitartez.
3.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak elektronikoki nola izapidetu jakiteko, jo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikora:
– Zirkuitu itundua duten Produkzioak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082130
– Produkzio eszenikoak I: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082131
– Produkzio eszenikoak II: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082132
– Bi urteko jarduera eszenikoa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082133
Eskabidearen osteko izapideak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
5.– Izapidetze elektronikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen Erregistroan aldez aurretik inskribatutako ordezkari baten bidez egin ahal izango da, honako helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
6.– Pertsona edo entitate eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea, atxikitako egiaztagiriekin batera. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, pertsona edo entitate eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
7.– Eskabideak aurkezteak adierazten du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehazten diren baldintzak.
6. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
1.– Eskatzaileari buruzko dokumentazioa.
a) Administrazio honi dagozkion erregistroetan inskribatutako entitateek eskabidean adierazi beharko dute zer erregistrotan dauden inskribatuta, eta ez da beharrezkoa izango inskripzio hori egiaztatzea.
b) Administrazio hori ez den beste erregistro batzuetan inskribatutako entitateek egiaztatu beharko dute entitatearen legezko eraketa –izaera juridikoaren arabera–, ordezkariaren nortasuna, eta ordezkaritza-ahalmen nahikoa dutela, honako hauen bidez:
– Eratze-eskritura eta estatutuak, bai eta dagozkion erregistro publikoetan inskribatu izanaren egiaztagiria ere.
– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren nortasuna egiaztatzea, bai eta ordezkaritza-ahalordea egiaztatzea ere.
c) Administrazio honi dagozkion erregistroetan inskribatuta dauden entitateek eta administrazio honetaz bestelako erregistroetan inskribatuta daudenek 7. artikuluan jasotako erantzukizunpeko adierazpenak aurkeztu beharko dituzte.
2.– Aurkeztutako proiektuari buruzko dokumentazioa.
a) Proiektuari buruzko azalpen memoria, euskadi.eus-en deskargatu daitekeen ereduaren arabera.
b) Proiektuaren aurrekontua, ustiapen-plana eta merkaturatze-plana, euskadi.eus-en deskargatu daitekeen ereduaren arabera.
c) Testu dramaturgikoaren, koreografiaren eta/edo zirkuko diseinuaren gaineko jabetza intelektualaren eskubideak dituela egiaztatzen duen agiria, eta, hala badagokio, lehendik dagoen obraren gaineko jabetza intelektualaren eskubideak dituela egiaztatzen duen agiria. Horretarako, pertsona sortzailearekin edo sortzaileekin edo horien oinordekoekin egindako kontratua aurkeztu beharko da, dagokion kontraprestazioaren zenbatekoa jasota.
d) Azken bertsioan digitalki sinatutako kontratuaren edo koprodukzio-kontratuaren originala, honako hauek jasota: entitate edo koproduktore bakoitzaren ekarpenak, produkzioaren gaineko titulartasun-ehunekoa eta koproduktore bakoitzak gauzatu beharreko gastuaren ehunekoa. Entitate publikoen kasuan, ez da onartuko gauzazko ekarpena, ez eta lehia publikoko deialdiaren bidezko diru-ekarpena ere koprodukzioan gauzatu beharreko gastuaren portzentaje gisa.
7. artikulua.– Betekizunak egiaztatzea.
1.– Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, hasieran, eskabidearekin batera aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da honako baldintza hauek betetzen direla:
a) Eskatzaileak egunean dituela dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
b) Beste edozein administrazio, entitate edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, lortu direla jakinaraztea. Halaber, hala badagokio, gainfinantzaketarik ez izateko konpromisoa adierazi beharko du.
c) Entitateak ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik, eta ez duela horretarako legezko inolako debekurik, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera.
d) Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat izatera behartuta dauden enpresek plan hori indarrean izatea. 50 langiletik gorako enpresek sexu-jazarpenaren edo sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako prebentzio- eta borroka-neurriak ezarri izana.
e) Halaber, eskatzaileak adierazi behar du egiazkoak direla eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak, eta betetzen dituela dirulaguntza hauen onuradun izateko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.
2.– Onuradun izateko proposatzen direnek dirulaguntza emateko prozedura ebatzi aurretik egiaztatu beharko dute erantzukizunpeko adierazpenean jasotako alderdiak egiazkoak direla.
8. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.
Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea, eta Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria izango da zeregin horien arduraduna.
9. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetako akatsak zuzentzea.
1.– Ikusiz gero eskabidea izapidetzea onartzeko eskatzen diren agiri batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela, edo eskabidea baloratzeko aurkeztutako agirietan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari hutsegitea konpontzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio, hori egin ezean, ulertuko dela haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela; betiere, aurrez dagokion ebazpena emango da.
2.– Pertsona juridiko batek eskabidea aurrez aurre egiten badu, aurkezpen elektronikoaren bitartez egin dezala adieraziko zaio, eta, horri dagokionez, aurkezpen elektronikoa egin den eguna joko da eskabidearen aurkezpen-datatzat.
10. artikulua.– Balorazio-batzordea.
1.– Modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak aldez aurretik aztertzeko eta ondoren ebaluatzeko, bi balorazio-batzorde eratuko dira, bata antzerkirako, eta bestea dantza eta zirkurako, eta kide hauek izango dituzte:
– Batzordeburua: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria, eta, hura falta denean, batzordekide adintsuenak ordezkatuko du.
– Batzordekideak: 4 eta 5 kide artean, Kulturako sailburuordeak izendatuak arte eszenikoei lotutako profesionalen artean.
Diziplina guztien ezagutza espezialista bermatze aldera, agindu honetan jasotako espezialitate bakoitzean gutxienez profesional espezializatu bat egotea sustatuko da.
2.– Kultura Sustatzeko eta eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikari bat izango da balorazio-batzordeko idazkaria, zuzendariak izendatua. Besteak beste, balorazio-batzordearen jardueren legezkotasun formala eta materiala zaintzea dagokio idazkariari. Ez da balorazio-batzordeko kide izango, eta hitza izango du, baina botorik ez.
3.– Kulturako sailburuordeak ebazpen bat emango du balorazio-batzordeko kideak izendatzeko. Batzordea eratu baino lehen, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, interesdunek errefusatzeko eskubidea erabil dezaten, legez ezarritako kasuetan eta baldintzetan.
4.– Balorazio-batzordeak eratzen direnean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.10 artikuluan ezarritakoa beteko da.
5.– Eskaera egiten duten pertsona edo entitate guztiek izango dute aukera beren proiektua batzordearen aurrean online defendatzeko, hala eskatuz gero euskadi.eus-en eskuragarri dagoen eredua erabiliz. Proiektu bakoitzari ez zaio 5 minutu baino gehiago eskainiko.
6.– Prozedura bakoitzean, balorazio-batzordeak, ezarritako esleipen-irizpideen aplikazioa oinarri hartuta, txosten bat egingo du egindako ebaluazioaren emaitzarekin.
7.– Balorazio-batzorde horretarako izendatutako aditu-profesionalek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, honako hauek frogatzeko: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.5 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezartzen diren abstentziorako ezein arrazoitan ez direla; konfidentzialtasuna bermatzen dutela; eskatzaileek aurkeztutako agiriak proiektuak baloratzeko baino ez direla erabiliko eta hori deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz egingo dela, eta, ebazpen-proposamena eman ondoren, espedienteetako agiri guztiak deialdia kudeatzen duen organoari itzuliko zaizkiola.
8.– Organo kudeatzaileak, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena aztertu ondoren, behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, eta bertan adieraziko du zer dirulaguntza ematea proposatzen den, honako hauek adierazita: onuradun gisa proposatutako pertsonen nortasuna, balorazio-fasean lortutako puntuazioa eta dirulaguntza emateko proposatzen den jarduketa, bai eta dirulaguntza ukatzeko proposatzen direnak ere, ukatzeko arrazoiak adierazita. Era berean, zein eskabide ez diren onartu adieraziko da.
11. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko eta publizitatea egiteko modua.
1.– Balorazio-batzordeak egindako txostena ikusita, organo kudeatzaileak ebazpen-proposamen bat egingo dio Kulturako sailburuordeari, eta, proposamen horretan, zer dirulaguntza eman proposatuko da, honako hauek adierazita: onuradun gisa proposatutako pertsonen edo entitateen nortasuna, balorazio-fasean lortutako puntuazioa, diruz laguntzeko proposatzen den jarduera eta emandako zenbatekoa, bai eta ukatzeko proposatzen direnak ere, ukatzeko arrazoiak adierazita.
2.– Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
3.– Ebazpenak banan-banan jakinaraziko zaizkie interesdunei. Aipatutako jakinarazpenak egiteaz gain, ebazpen horien edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Lehenik egin den jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.
Ebazpena elektronikoki jakinaraziko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
4.– Prozedura ebazteko eta ebazpena interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdi honen agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; epea igaro eta aurreko apartatuan aipatutako ebazpena jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.
5.– Agindu honen babesean ematen diren dirulaguntzak emateko, bete egin beharko da Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa.
12. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.
1.– Deialdi honetan ezarritako mugak gainditzen ez badira, dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste entitate publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada; gainfinantzaketa gertatuz gero, emandako dirulaguntza dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da.
2.– Hala ere, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateraezinak izango dira Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proiektu bera edo haren zati bat edo batzuk egiteko ematen dituen beste dirulaguntza batzuekin, dirulaguntza izenduna izan, zuzenekoa, edo musika, arte eszeniko, liburu, ikus-entzunezko, ikusizko arte eta sormen-industria arloetako dirulaguntzen aginduen babesean emandako beste edozein laguntza izan.
3.– Agindu honetan araututako modalitate bakoitzean, onuradun bakoitzeko proiektu bakarra lagundu ahal izango da diruz.
4.– Lau modalitateetako edozeinetan dirulaguntzak jasotzen dituzten pertsona edo entitateek ezin izango dute jaso beste hiru modalitateetan araututako dirulaguntzarik. Eskatzaile berak modalitate bakoitzean eskabideak aurkeztu baditu, kasuan kasu dagozkion laguntzak ordena honen arabera esleituko dira: bi urteko eszena-jarduerarako laguntzak, zirkuitu itundua duten ekoizpenetarako laguntzak eta ekoizpenerako laguntzak.
5.– Aurreko paragrafoan adierazitako muga ez da aplikatuko kasu hauetan:
a) Oinarri hauen 22. artikuluan jasotako koprodukzio publiko-pribatuetarako laguntzak, zeinak bateragarriak izango baitira gainerako modalitateekin.
6.– II., III. eta IV. kapituluetako laguntzen pertsona edo entitate onuradunek elkarren segidako ekitaldietan jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta ez badituzte gainditzen oinarri hauen 3.6.g) artikuluan ezarritako mugak.
V. kapituluan araututako laguntzen pertsona edo entitate onuradunak ezin izango dira modalitate horretako ondoz ondoko deialdietan aurkeztu.
7.– Eskatzaileek ezin izango dute proiektu bera aurkeztu III. eta IV. kapituluetan jasotako modalitateetan. Hala eginez gero, sarrera-erregistroaren arabera lehenengo aurkezten dena baino ez da onartuko.
13. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.
Agindu honetan araututako dirulaguntzak jasotzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.
b) Dirulaguntza eman zaion xede horretarako erabiltzea.
c) Ogasuna eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.
d) Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu den baldintzetan garatzea.
e) Dirulaguntza ematen duen organoari Estatuko nahiz mundu mailako beste administrazio edo ente publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo dirulaguntzak jaso diren jakinaraztea. Jakinarazpen hori jakin bezain laster egin beharko da, eta, nolanahi ere, aldez aurretik edo jasotako funtsei emandako erabilera justifikatzen den unean.
f) Onuradunek konpromisoa hartzen dute diruz lagundutako proiektuen informazio, publizitate eta sustapen guztietan eta ondorio horretarako erabiltzen den edozein hedabidetan proiektuak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzaz egin direla adierazteko.
g) Onuradunak ezingo du enpresa-deslokalizaziorik egin Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat.
h) Dirulaguntzaren onuradun enpresa bat denean, merkataritza-eragiketetan izan dituen gastu diruz lagutzekoak aplikatu beharreko araudi sektorialean aurreikusitako ordainketa-epeetan ordainduta egon beharko dira, edo, halakorik ezean, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.
i) Ekoizpen gehiena Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea.
j) Agindu honetan ezartzen direnak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura laguntzak eta dirulaguntzak jasotzearen ondorioz ezartzen diren beste betebehar eta eginbehar guztiak. Halaber, pertsona eta entitate onuradunen betebeharrak izango dira Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14, 27 eta 42. artikuluetan jasotakoak.
14. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea.
1.– Agindu honen kargura emandako dirulaguntzak ondoren adierazten diren baldintzetan ordainduko dira, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin bat etorriz itzulketa-betebeharrak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatu ondoren, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan.
a) Dirulaguntzaren % 50 esleipen-ebazpena jakinarazi eta hamabost egun balioduneko epea igaro ondoren ordainduko da, esanbidez uko egiten ez bazaio eta pertsona edo entitate onuradunak lan horiek noiz hasiko diren formalki eta berariaz jakinarazi ondoren.
b) Dirulaguntzaren % 40, betiere 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2027ko martxoaren 31 baino lehen, emandako laguntzaren lehen zati gisa jasotako zenbatekoari dagozkion gastuak justifikatu ondoren ordainduko da (% 50).
c) Gainerako % 10a diruz lagundutako jarduera osoa egin dela egiaztatu eta behar bezala justifikatu ondoren ordainduko da, hurrengo artikuluan adierazitako moduan aurkeztutako gastuen aurrekontuarekin bat etorriz.
2.– Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekotik kenduko dira, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta ordainketak, zergaren araudia aplikatuta legozkiokeenak. Hala badagokio, jarduera hasteagatiko atxikipen-tasa onuradunak eskatu beharko du.
3.– Pertsona edo entitate onuraduna ez badago erregistratuta edo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, Eusko Jaurlaritzako hirugarren interesdunaren alta-inprimakia aurkeztu beharko du. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu ahal izango da, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez, https://www.euskadi.eus/hirugarrenak helbidean.
15. artikulua.– Dirulaguntzen justifikazioa.
1.– Pertsona edo entitate onuradunek, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan –nolanahi ere, justifikatzeko azken eguna 2027ko azaroaren 30 izango da–, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Dirulaguntzaren eskabidearekin batera aurkeztutako jardueraren gauzatzeari, betetze-mailari eta ebaluazioari buruzko memoria xehatua.
b) Diruz lagundutako obraren (edo obren) estreinaldia egin izanaren egiaztagiria, entitate kontratatzaileak emandako ziurtagiriaren, kontratuaren edo txarteldegiaren bidez.
c) Diruz lagundutako jarduera gauzatzeko exekutatutako aurrekontua, ahalik eta banakatuena (gastuak eta sarrerak), euskadi.eus webgunean dagoen ereduaren arabera.
Diru-sarreren zerrendan diru-sarreren jatorriaren araberako banakapena sartu beharko da.
d) Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeko egindako gastuen egiaztagiri guztien zerrenda sailkatua (nominak, fakturak, tiketak, ordainagiriak), euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen ereduaren arabera.
Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzak, laginketa-tekniken bidez, diruz lagundutako jardueraren guztizko zenbatekoari dagokionez egokitzat jotzen dituen egiaztagiriak egiaztatuko ditu, dirulaguntza egoki aplikatzeari buruzko arrazoizko ebidentzia izateko, eta hasieran aurkeztu ez diren egiaztagiriak emateko eskatu ahal izango dio onuradunari.
Hala ere, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzak hala eskatzen duenean, onuradunek konpromisoa hartzen dute zuzendaritza horren esku jartzeko aurkeztutako aurrekontuaren zenbateko osoa estaltzen duten egiaztagiriak.
e) Katalogoen, programen, iragarki-kartelen, argazkien eta gainerako material grafiko edo soinudunen aleak, dagozkien hizkuntza-bertsioetakoak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa dutela berariaz adierazita.
f) Beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batzuek emandako ekarpenen erantzukizunpeko adierazpena. Pertsona edo entitate onuradunak ez badu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako laguntzaz bestelako dirulaguntzarik jaso, horretarako egindako erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztu beharko da.
g) Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkorra izatea betetzen dela egiaztatzen duen agiria, 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
2.– Pertsona fisikoek –autonomo eta/edo enpresaburu indibidualek– nahiz pertsona juridikoek modu elektronikoan aurkeztu beharko dituzte justifikazioak, oinarri hauen 5. artikuluko 3. puntuan adierazitako helbide elektronikoen bitartez.
3.– Justifikazioak elektronikoki izapidetzeko zehaztapenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri, agindu honen 5. artikuluan adierazitako helbideetan.
16. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
1.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdi honetan eta dirulaguntza emateko ebazpenean edo haren aldaketa posibleetan ezarritako epean egiten direnak. Diruz lagundu daitezkeen gastuen eskuratze-kostua ez da inola ere izango merkatuko balioa baino handiagoa.
2.– Aurkeztutako proiektuaren ondoriozko gastu hauek diruz lagundu ahal izango dira:
a) Produkzio-gastuak (modalitate guztietan).
– Autoreak.
– Interpreteak.
– Talde artistikoa eta teknikoa.
– Materialak (fabrikazioa, erosketa eta alokairuak).
– Komunikazioa.
– Bidaiak eta garraioak.
– Lokalak (gastu orokorretan sartuta daudenak ezin dira egotzi).
– Beste ekoizpen-gastu batzuk.
– Ekoizpenari egotz dakizkiokeen gastu orokorrak: egotzitako zeharkako kostuen guztizkoak ezin izango du gainditu diruz lagundutako proiektuaren gastu osoaren ehuneko 25. Zeharkako kostuen barruan sartzen dira, batetik, onuradunak garatzen dituen jardueretatik hainbati egotz dakizkiekeen aldagaiak, eta, bestetik, jarduera jakin bati egotz ezin dakizkiokeen arren diruz lagundutako jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren egitura-kostuak. Azken atal hori II., III. eta IV. kapituluetan araututako laguntzei bakarrik aplikatuko zaie.
b) Egitura-gastuak (V. kapituluan araututako modalitatean).
– Langileak.
– Lokalak.
– Telefonia, Internet eta informatika.
– Bidaiak, garraioak eta dietak.
– Gastu arrunta.
– Enpresako beste gastu orokor batzuk.
c) Beste jarduera batzuen gastuak (V. kapituluan araututako modalitatean).
– Bitartekaritza-jarduerak.
– Sentsibilizazio-jarduerak.
– Prestakuntza-jarduerak.
3.– Baldin eta diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, pertsona edo entitate onuradunak hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu baino lehen, salbu eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez badago behar beste entitate, horiek egiteko edo emateko edo horien hornidura egiteko, edo salbu eta gastua dirulaguntza baino lehen egin bada.
Aurkezten diren eskaintzak (justifikazioan edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskabidean aurkeztu beharko dira) aukeratzeko orduan, efizientzia- eta ekonomia-irizpideak hartuko dira kontuan, eta, proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez bada, berariaz justifikatu beharko da memoria batean.
4.– Nolanahi ere, agindu honen esparruan, diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluarekin bat datozenak.
5.– Pertsona edo entitate onuradunak zerga horren aitorpena egin behar badu, ezin izango da diruz lagundu BEZ kengarriaren zenbatekoa. Kasu horretan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.
17. artikulua.– Kontratazioa.
1.– Entitate onuradunak hirugarrenekin hitzartu ahal izango du diruz lagundutako jarduera gauzatzea, gehienez ere diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 75eraino, kontratu guztien prezioak batuta.
2.– Kontzeptu horretatik kanpo geratzen dira sustatzaileak diruz lagundutako plana bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuak.
3.– Nolanahi ere, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan ezarritako mugak eta betebeharrak aplikatuko zaizkie pertsona eta entitate onuradunei eta kontratistei.
18. artikulua.– Aldaketa-ebazpena.
Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira, betiere dirulaguntzaren helburua betetzat jotzen bada, eta, hala badagokio, beste edozein entitate publiko edo pribatutatik beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jasotzen badira, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Kulturako sailburuordeak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzen zenbatekoak doitzeko. Emandako dirulaguntza Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera aldatu behar da.
19. artikulua.– Dirua itzultzeko arrazoiak.
1.– Honako hauek izango dira dirua itzultzeko arrazoiak:
a) Jasotako dirulaguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan aurreikusitako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.
b) Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.
c) Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan ezarritako gainerako itzulketa-arrazoietako edozein.
2.– Aipatutako egoera horietako bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean 40. artikuluan ezarritakoaren arabera.
II. KAPITULUA
ZIRKUITU ITUNDUA DUTEN PRODUKZIOETARAKO LAGUNTZAK
20. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak deialdi honen onuradun diren pertsona edo entitateek 2026. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen edo hasten dituzten produkzioetarako dira, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
a) 2026ko uztailaren 1aren ondoren eta 2027ko urriaren 31 baino lehen estreinatzen diren produkzio-proiektuak izatea. Kalean programatuko diren produkzio-proiektuak 2026ko maiatzaren 15etik aurrera estreinatu ahal izango dira.
b) Sarearen antzokiekin (Euskal Antzoki Sarea) itundutako bira bat aurkeztuko dute, Sarearen antzokiren batean ekoizpena estreinatu eta hurrengo lau hilabeteetan egitekoa.
2.– Lau hilabete horiek kalkulatzeko, honako inguruabar hauek hartuko dira kontuan:
– Birarako ezarritako lau hilabeteko epean urteko azken astea eta lehenengo astea sartzen badira, 15 egun luzatuko da.
– Aretoan egitekoa den ikuskizuna uztailean edo abuztuan estreinatzen bada, birarako ezarritako epea 2027ko abenduaren 31n amaituko da.
3.– Itundutako funtzio bakoitza behar bezala egiaztatu beharko da, Sareako antzoki batekin sinaturiko kontratu, aurrekontratu, kontratu-promesa edo zuzenbidean baliozkoa den beste edozein betebehar-agiri bidez.
21. artikulua.– Dirulaguntza hauen zenbatekoak eta mugak.
1.– Zirkuitu itundua duten produkzioetarako dirulaguntzen zenbatekoa 300.000 eurokoa da: 180.000 euro antzerki-arlorako bideratuko dira; 60.000 euro, dantza-arlorako, eta 60.000 euro, zirku-arlorako.
2.– Dirulaguntzak, gehienez ere, aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren onartutako aurrekontu garbiaren % 50era irits daitezke (zergak kanpo).
3.– Hautatutako proiektu bakoitzari gehienez 60.000 euro emango zaizkio.
22. artikulua.– Koprodukzio publiko-pribatuetarako laguntzak.
Dagokion koprodukzio publikoaren modalitateari dagokion arloko zuzkiduraren 60.000 euro erabiliko dira 20. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeaz gain honako hauek ere betetzen dituzten produkzio-proiektuak diruz laguntzeko:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko titulartasun publikoa duten bi antzokik, gutxienez, ekoizpenaren aurrekontuaren % 50arekin gutxienez parte hartzen duten koprodukzio publiko-pribatuko proiektuak izatea. Erakunde publiko ekoizlea ez da inola ere laguntza honen eskatzailea izango. Koprodukzioa bada, kontratua aurkeztu beharko da.
b) 120.000 eurotik gorako aurrekontua duten koprodukzio-proiektuak badira.
23. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.
1.– Ebaluazioaren emaitzarekin txostena egiteko, balorazio-batzordeak honako irizpide hauek aplikatuko ditu 4.2 artikuluan aurreikusitako lehen fasean (40 puntu guztira):
A) Produkzio-proiektuaren balorazioa artistikoa (14 puntu).
Produkzioko elementu hauek hartuko dira kontuan, adierazten den pisu espezifikoarekin:
A1: Langile artistiko eta teknikoen multzoa (4 puntu).
A2: Egiletzak: jatorrizko ideia, testuak, koreografia eta zirku-mugimenduak (4 puntu).
A3: Zuzendaritza artistikoa: dramaturgia, koreografia eta zirkua (4 puntu).
A4: Espazio eszenikoak: Eszenografia, argiak, jantziak. Kaleko arteei buruzko proposamenetan, proposamen eszenikoaren aldakortasuna baloratuko da. (2 puntu).
B) Produkzio-proiektuaren interesa (8 puntu):
B1: Sustatutako balioekiko interesa eta komunitatearekiko konpromisoa gizarte-erronkei dagokienez (3 puntu).
B2: Euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo egindako ekarpena (2 puntu).
B3: Euskal arte eszenikoen sektoreari eginiko ekarpena (3 puntu).
C) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (6 puntu).
C1: Aurkeztutako finantza-proiektuaren egokitasuna eta koherentzia (2 puntu).
C2: Proposatutako ustiapen- eta amortizazio-plana (puntu 1).
C3: Merkaturatze-plana: banaketa-estrategia eta merkaturatzeko inbertsioa (3 puntu).
D) Ibilbidearen balorazioa (6 puntu).
D1: Pertsona edo entitate eskatzaileak egindako ekoizpen kopurua (3 puntu).
D2: Pertsona edo entitate eskatzailearen ibilbidearen balorazioa (3 puntu).
E) Jardueraren etengabeko hobekuntza eta berrikuntza (6 puntu).
E1: Prozesuak eta produkzio eszenikoa hobetzera bideratutako metodoak (2 puntu).
E2: Publikoekiko harremanen berrikuntza (2 puntu).
E3: Berrikuntza artistikoa: arte-diziplina desberdinetako hizkuntza eta intersekzio berrien garapena (2 puntu).
2.– 4.2 artikuluan ezarritako gutxienekoa gainditu ondoren, balorazioaren bigarren fasean, honako balorazio hauek hartuko dira kontuan (60 puntu guztira):
F) Proposatutako jardueran euskara erabiltzea (5 puntu).
Elementu hauek hartuko dira kontuan, adierazten den pisu espezifikoarekin:
F1: Euskarazko bertsioa izatea (3 puntu).
F2: Komunikazio-elementuetan euskara erabiltzea (2 puntu).
– Euskarazko komunikazio-euskarriak (2 puntu).
– Komunikazio-euskarri eleaniztunak, euskara hizkuntzetako bat izanik (puntu 1).
– Komunikazio-euskarri eleaniztunak, euskara hizkuntzetako bat ez izanik (0 puntu).
– Ahozkotasunik ez duten proiektuek ez dute puntuaziorik lortuko F1 atalean.
G) Emakumeen parte hartzea aurkeztutako proiektuan (5 puntu). Emakumearen parte-hartzea esklusiboa eta pertsona bakarrekoa den kasuetan bakarrik baloratuko da.
G1: Zuzendari artistikoa/koreografikoa emakumea izatea (2 puntu).
G2: Ekoizpen-zuzendaria emakumea izatea (1,5 puntu).
G3: Egilea emakumea izatea (0,5 puntu).
G4: Hurrengo postuetan dauden profesional guztien % 40 baino gehiago emakumeei dagokie: obrako pertsonaia nagusia, argiztapen-arduraduna, dekoratuen arduraduna, jantzien arduraduna, ikus-entzunezkoen arduraduna, konpositorea eta errejidorea (puntu 1).
H) Agindua argitaratzean Sareakin kontratatutako ikuskizun kopurua (gehienez 50 puntu).
Sarearen antzokiekin itundutako eta behar bezala egiaztatutako funtzio bakoitza puntu batekin baloratuko da.
Aurreko irizpidea aplikatzerakoan, antzoki bakoitzeko ez dira 3 emanaldi baino gehiago zenbatuko.
3.– Ebaluazioaren emaitzarekin txostena egiteko, balorazio-batzordeak aurkeztutako proiektuak ordenatuko ditu, lortutako puntu kopuruaren arabera.
4.– Produkzioaren estreinalditik lau hilabetera egindako emanaldiengatik 12 puntu gutxienez lortzen ez dituzten proiektuak baztertu egingo dira, eta ezingo dira sartu aukeratutakoen artean.
Gutxieneko puntuazio hori 6 puntukoa izango da kasu hauetan:
a) Produkzio-proiektuagatik ordaindu beharko ordainsariak 6.000 euroko zenbatekoa gainditzen duenean.
b) Kalean soilik programatuko diren produkzio-proiektuak.
c) Dantza eta/edo zirkuko produkzio proiektuak.
5.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Sistema horren arabera, modalitaterako ezarritako zuzkidura ekonomikoa lortutako puntuazioaren arabera ezarritako lehentasun-ordenari jarraituz banatuko da, eta eskatutako dirulaguntzaren % 100 esleituko da. Eskatutako eskabidearen % 100 ezin izango da inoiz onartutako aurrekontuaren gaineko gehieneko laguntzen ehunekoa baino handiagoa izan. Hautatutako azken eskabideari dagokion dirulaguntza ez bada egindako eskaeraren % 75 baino handiagoa, deialdiaren beste diziplina edo modalitate batera bideratuko da, 2.5 artikuluan ezarritako irizpideari jarraikiz. Ehuneko hau % 60ra jaitsiko da 100.000 eurotik gorako aurrekontuetan.
III. KAPITULUA
PRODUKZIO ESZENIKOAK I LAGUNTZAK
24. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2026ko martxoaren 30aren ondoren eta 2027ko ekainaren 30a baino lehen estreinatzen diren eta baldintza hauetakoren bat betetzen duten produkzioetarako dira:
a) Izaera profesionaleko lehen proiektuak. Lehen proiektutzat hartuko dira zuzendaritza artistikoan, sorkuntza koreografikoan eta ekoizpenean estreinatutako 3 lan edo gehiago dituzten profesionalak ez dituztenak.
b) Izaera berritzaile esanguratsua duten proiektuak. Esanahi berritzailea duen proiektutzat hartuko da: hizkuntza estetiko eta/edo tekniko berritzaileak edo horien garapena zalantzarik gabe azaltzen duena, bai eta, arte eszenikoetan aurretiazko ikerketak aplikatzen dituena ere.
c) Berariaz ikerketara eta esperimentaziora bideratutako obrak. Baldintza hau ez da dantzan aplikatuko.
25. artikulua.– Laguntza hauen zenbatekoak eta mugak.
1.– Laguntzen zenbatekoa 220.000 eurokoa da: 75.000 euro antzerki-arlorako bideratuko dira; 105.000 euro, dantza-arlorako eta 40.000 euro, zirku-arlorako.
2.– Hautatutako proiektu bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoa ez da 25.000 eurotik gorakoa izango, ez eta aurkeztutako ekoizpenaren aurrekontuaren % 70etik gorakoa ere. 27. artikuluan araututako primak jasotzen dituzten euskarazko ekoizpenen kasuan, ezarritako muga % 75ekoa da.
26. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.
1.– Balorazio-batzordeak txostena egiteko, irizpide hauek aplikatuko ditu:
1.1.– Lehenengo fasean aplikatu beharreko irizpideak (guztira 80 puntu):
A) Produkzio-proiektuaren balorazio artistikoa (38 puntu).
Produkzioko elementu hauek hartuko dira kontuan, adierazten den pisu espezifikoarekin:
A1: Langile artistiko eta teknikoen multzoa (10 puntu).
A2: Egiletzak: jatorrizko ideia, testuak eta zirku mugimenduak (12 puntu).
A3: Zuzendaritza artistikoa: dramaturgia, koreografia eta zirkua (10 puntu).
A4: Espazio eszenikoak: Eszenografia, argiak, jantziak... Kaleko arteei buruzko proposamenetan, proposamen eszenikoaren aldakortasuna baloratuko da. (6 puntu).
B) Produkzio-proiektuaren interesa (8 puntu).
Alderdi hauek hartuko dira kontuan:
B1: Sustatutako balioekiko interesa eta komunitatearen gizarte-erronkekiko konpromisoa. (3 puntu).
B2: Euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo egindako ekarpena. (2 puntu).
B3: Euskal arte eszenikoen sektoreari eginiko ekarpena (3 puntu).
C) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (6 puntu).
C1: Aurkeztutako finantza-proiektuaren egokitasuna eta koherentzia (2 puntu).
C2: Proposatutako ustiapen- eta amortizazio-plana (2 puntu).
C3: Merkaturatze-plana: banaketa-estrategia eta merkaturatzeko inbertsioa (2 puntu).
D) Ibilbidearen balorazioa (4 puntu).
D1: Pertsona edo entitate eskatzaileak egindako ekoizpen kopurua (2 puntu).
D2: Pertsona edo entitate eskatzailearen ibilbidearen balorazioa (2 puntu).
E) Jardueraren etengabeko hobekuntza eta berrikuntza (24 puntu).
Elementu hauek hartuko dira kontuan, adierazten den pisu espezifikoarekin:
E1: Ekoizpen- eta merkaturatze-prozesuen berrikuntza (6 puntu).
E2: Publikoekiko harremanen berrikuntza (8 puntu).
E3: Berrikuntza artistikoa: arte-diziplina desberdinetako hizkuntza eta intersekzio berrien garapena (10 puntu).
1.2.– 4.2 artikuluan ezarritako gutxienekoa gainditu ondoren, balorazioaren bigarren fasean, honako balorazio hauek hartuko dira kontuan (guztira 20 puntu):
F) Proposatutako jardueran euskara erabiltzea (10 puntu).
Elementu hauek hartuko dira kontuan, adierazten den pisu espezifikoarekin:
F1: Euskarazko bertsioa egotea (5 puntu). Ahozkotasunik ez duten proiektuek ez dute puntuaziorik lortuko F1 atalean.
F2: Komunikazio-elementuetan euskara erabiltzea (5 puntu).
– Euskarazko komunikazio-euskarriak (5 puntu).
– Komunikazio-euskarri eleaniztunak, euskara hizkuntzetako bat izanik (puntu 1).
– Komunikazio-euskarri eleaniztunak, euskara hizkuntzetako bat ez izanik (0 puntu).
G) Emakumeen parte hartzea aurkeztutako proiektuan (10 puntu). Emakumearen parte-hartzea esklusiboa eta pertsona bakarrekoa den kasuetan bakarrik baloratuko da.
G1: Zuzendari artistikoa/koreografikoa emakumea izatea (3.5 puntu).
G2: Ekoizpen-zuzendaria emakumea izatea (3 puntu).
G3: Egilea emakumea izatea (puntu 1).
G4: Hurrengo postuetan dauden profesional guztien % 40 baino gehiago emakumeei dagokie: obrako pertsonaia nagusia, argiztapen-arduraduna, dekoratuen arduraduna, jantzien arduraduna, ikus-entzunezkoen arduraduna, konpositorea eta errejidorea (2,5 puntu).
2.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Sistema horren arabera, modalitaterako ezarritako zuzkidura ekonomikoa lortutako puntuazioaren arabera ezarritako lehentasun-ordenari jarraituz banatuko da, eta eskatutako dirulaguntzaren % 100 esleituko da. Eskatutako eskabidearen % 100 ezin izango da inoiz onartutako aurrekontuaren gaineko gehieneko laguntzen ehunekoa baino handiagoa izan. Hautatutako azken eskabideari dagokion dirulaguntza ez bada egindako eskaeraren % 75 baino handiagoa, deialdiaren beste diziplina edo modalitate batera bideratuko da, 2.5 artikuluan ezarritako irizpideari jarraikiz. Ehuneko hau % 60ra jaitsiko da 100.000 eurotik gorako aurrekontuetan.
27. artikulua.– Euskarazko produkzioetarako laguntzak.
1.– Dirulaguntza merezi duten proiektuak hautatu ondoren, modalitate horretara bideratutako guztizko zenbatekotik 25.000 euro banatuko dira, pizgarri gisa, euskarazko bertsioa duten ekoizpenak egiteko.
2.– Ezinbesteko baldintza izango da haurrei zuzendutako ikuskizuna ez izatea, eta proiektu bakoitzera bideratutako zenbatekoak ez dira inoiz 4.000 eurotik gorakoak izango Euskal Autonomia Erkidegoan estreinaldia euskaraz egiten bada lehenik, eta 2.000 eurotik gorakoak gaztelaniaz egiten bada. Bigarren kasu horretan, bi bertsioen estreinaldien artean ezin izango da sei hilabete baino gehiagoko eperik igaro, eta 2027ko urriaren 31 baino lehen egin beharko da.
3.– Nolanahi ere, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoa kalkulatzeko orduan, lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, betiere aurreko atalean eta 24. artikuluan ezarritako mugak gainditzen ez badira.
IV. KAPITULUA
PRODUKZIO ESZENIKOAK II LAGUNTZAK
28. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2026ko martxoaren 30aren ondoren eta 2027ko ekainaren 30a baino lehen estreinatzen diren produkzioetarako dira.
29. artikulua.– Laguntza hauen zenbatekoak eta mugak.
1.– Laguntzen zenbatekoa 474.000 eurokoa da: 250.000 euro antzerki-arlorako bideratuko dira; 150.000 euro, dantza-arlorako, eta 74.000 euro, zirku-arlorako.
2.– Hautatutako proiektu bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoa ez da 60.000 eurotik gorakoa izango, ez eta aurkeztutako ekoizpenaren aurrekontuaren % 50etik gorakoa ere. 31. artikuluan araututako primak jasotzen dituzten euskarazko ekoizpenen kasuan, ezarritako muga % 55ekoa da.
30. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.
1.– Balorazio-batzordeak txostena egiteko, irizpide hauek aplikatuko ditu:
1.1.– Lehenengo fasean aplikatu beharreko irizpideak (guztira 80 puntu):
A) Produkzio-proiektuaren balorazio artistikoa (30 puntu).
Produkzioko elementu hauek hartuko dira kontuan, adierazten den pisu espezifikoarekin:
A1: Langile artistiko eta teknikoen multzoa (8 puntu).
A2: Egiletzak: jatorrizko ideia, testuak eta zirku mugimenduak (8 puntu).
A3: Zuzendaritza artistikoa: dramaturgia, koreografia eta zirkua (8 puntu).
A4: Espazio eszenikoak: Eszenografia, argiak, jantziak... Kaleko arteei buruzko proposamenetan, proposamen eszenikoaren aldakortasuna baloratuko da. (6 puntu).
B) Produkzio-proiektuaren interesa (8 puntu).
Alderdi hauek hartuko dira kontuan:
B1: Sustatutako balioekiko interesa eta komunitatearen gizarte-erronkekiko konpromisoa. (3 puntu).
B2: Euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo egindako ekarpena. (2 puntu).
B3: Euskal arte eszenikoen sektoreari eginiko ekarpena (3 puntu).
C) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (12 puntu).
C1: Aurkeztutako finantza-proiektuaren egokitasuna eta koherentzia (3 puntu).
C2: Proposatutako ustiapen- eta amortizazio-plana (3 puntu).
C3: Merkaturatze-plana: banaketa-estrategia eta merkaturatzeko inbertsioa (6 puntu).
D) Ibilbidearen balorazioa (8 puntu).
D1: Pertsona edo entitate eskatzaileak egindako ekoizpen kopurua (2 puntu).
D2: EAEn azken 3 urteetan egindako funtzioen kopurua (puntu 1).
D3: Estatuan (EAEn izan ezik) azken 3 urteetan egindako funtzioen kopurua. (puntu 1).
D4: Azken 3 urteetan egindako nazioarteko funtzioen kopurua. (puntu 1).
D5: Pertsona edo entitate eskatzailearen ibilbidearen balorazioa (3 puntu).
E) Jardueraren etengabeko hobekuntza eta berrikuntza (12 puntu).
Elementu hauek hartuko dira kontuan, adierazten den pisu espezifikoarekin:
E1: Produkzio- eta merkaturatze-prozesuen berrikuntza (3 puntu).
E2: Publikoekiko harremanen berrikuntza (4 puntu).
E3: Berrikuntza artistikoa: arte-diziplina desberdinetako hizkuntza eta intersekzio berrien garapena (5 puntu).
F) Enpresaren antolaketa-egitura (10 puntu).
F1: Aurreko ekitaldian egindako salmenta-bolumena (4 puntu).
F2: Aurreko ekitaldian izandako langile-gastuak (6 puntu).
1.2.– 4.2 artikuluan ezarritako gutxienekoa gainditu ondoren, balorazioaren bigarren fasean, honako balorazio hauek hartuko dira kontuan (guztira 20 puntu):
G) Proposatutako jardueran euskara erabiltzea (10 puntu).
Elementu hauek hartuko dira kontuan, adierazten den pisu espezifikoarekin:
G1: Euskarazko bertsioa egotea (5 puntu). Ahozkotasunik ez duten proiektuek ez dute puntuaziorik lortuko.
G2: Komunikazio-elementuetan euskara erabiltzea (5 puntu).
– Euskarazko komunikazio-euskarriak (5 puntu).
– Komunikazio-euskarri eleaniztunak, euskara hizkuntzetako bat izanik (puntu 1).
– Komunikazio-euskarri eleaniztunak, euskara hizkuntzetako bat ez izanik (0 puntu).
H) Emakumeen parte hartzea aurkeztutako proiektuan (10 puntu). Emakumearen parte-hartzea esklusiboa eta pertsona bakarrekoa den kasuetan bakarrik baloratuko da.
H1: Zuzendari artistikoa/koreografikoa emakumea izatea (3.5 puntu).
H2: Ekoizpen-zuzendaria emakumea izatea (3 puntu).
H3: Egilea emakumea izatea (puntu 1).
H4: Hurrengo postuetan dauden profesional guztien % 40 baino gehiago emakumeei dagokie: obrako pertsonaia nagusia, argiztapen-arduraduna, dekoratuen arduraduna, jantzien arduraduna, ikus-entzunezkoen arduraduna, konpositorea eta errejidorea (2,5 puntu).
2.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Sistema horren arabera, modalitaterako ezarritako zuzkidura ekonomikoa lortutako puntuazioaren arabera ezarritako lehentasun-ordenari jarraituz banatuko da, eta eskatutako dirulaguntzaren % 100 esleituko da. Eskatutako eskabidearen % 100 ezin izango da inoiz onartutako aurrekontuaren gaineko gehieneko laguntzen ehunekoa baino handiagoa izan. Hautatutako azken eskabideari dagokion dirulaguntza ez bada egindako eskaeraren % 75 baino handiagoa, deialdiaren beste diziplina edo modalitate batera bideratuko da, 2.5 artikuluan ezarritako irizpideari jarraikiz. Ehuneko hau % 60ra jaitsiko da 100.000 eurotik gorako aurrekontuetan.
31. artikulua.– Euskarazko produkzioetarako laguntzak.
1.– Dirulaguntza merezi duten proiektuak hautatu ondoren, modalitate horretara bideratutako guztizko zenbatekotik 50.000 euro banatuko dira, pizgarri gisa, euskarazko bertsioa duten ekoizpenak egiteko.
2.– Ezinbesteko baldintza izango da haurrei zuzendutako ikuskizuna ez izatea, eta proiektu bakoitzera bideratutako zenbatekoak ezingo dira inoiz 6.000 eurotik gorakoak izan Euskal Autonomia Erkidegoan estreinaldia euskaraz egiten bada lehenik, eta 3.000 eurotik gorakoak gaztelaniaz egiten bada. Bigarren kasu horretan, bi bertsioen estreinaldien artean ezin izango da sei hilabete baino gehiagoko eperik igaro, eta 2027ko urriaren 31 baino lehen egin beharko da.
3.– Nolanahi ere, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoa kalkulatzeko orduan, lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, betiere aurreko atalean eta 29. artikuluan ezarritako mugak gainditzen ez badira.
V. KAPITULUA
BI URTEKO JARDUERA ESZENIKORAKO LAGUNTZAK
32. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2026-2027 urteetan garatuko diren proiektu eszenikoetarako dira. Proposatutako planak honako hauek jaso beharko ditu, gutxienez:
a) 2026-2027 urteetan estreinatuko den ekoizpen bat. Ez dira diruz lagunduko 2 ekoizpen baino gehiago.
b) Birako plan bat, Euskal Autonomia Erkidegoko merkatua zein kanpoko merkatua kontuan hartzen dituena.
2.– Entitate eskatzaileak egiten dituen hedapen-, prestakuntza-, sentsibilizazio- eta bitartekaritza-jarduera guztiak ere sartuko dira.
33. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradun izateko baldintzak.
3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeaz gainera, atal hauetan ezarritakoak betetzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek:
a) Azken 10 urteetan arte eszenikoetako ikuskizunak sortu eta taularatzeko etengabeko jarduera egitea.
Garatutako jarduera zenbatzeko, kontuan hartuko dira bat egiteko prozesuen edo eraldaketa-prozesuen aurreko ibilbideak, baldin eta egitez edo zuzenbidez entitate eskatzailea aurretik zegoen/zeuden jardueren segida bada.
b) Oinarrizko kudeaketa-, ekoizpen- eta banaketa-talde bat izatea, gutxienez bi pertsonaz osatua.
34. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.
1.– Bi urteko jarduera eszenikoetarako dirulaguntzen zenbatekoa 700.000 eurokoa da: 467.000 euro antzerki-arlora bideratuko dira, eta 233.000 euro, dantza-arlora.
2.– Dirulaguntzak, gehienez ere, aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren aurrekontu garbiaren % 50era irits daitezke (zergak kanpo).
3.– Hautatutako proiektu bakoitzari gehienez 120.000 euro emango zaizkio.
35. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.
1.– Balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu, ebaluazioaren emaitzari buruzko txostena egiteko:
1.1.– Lehenengo fasean aplikatu beharreko irizpideak (guztira 80 puntu):
A) Produkzio-proiektuaren balorazio artistikoa (14 puntu).
Produkzioko elementu hauek hartuko dira kontuan, adierazten den pisu espezifikoarekin:
A1: Langile artistiko eta teknikoen multzoa (4 puntu).
A2: Egiletzak: jatorrizko ideia, testuak eta zirku mugimenduak (4 puntu).
A3: Zuzendaritza artistikoa: dramaturgia, koreografia eta zirkua (4 puntu).
A4: Espazio eszenikoak: Eszenografia, argiak, jantziak. Kaleko arteei buruzko proposamenetan, proposamen eszenikoaren aldakortasuna baloratuko da. (2 puntu).
B) Produkzio-proiektuaren interesa (8 puntu).
Alderdi hauek hartuko dira kontuan:
B1: Sustatutako balioekiko interesa eta komunitatearen gizarte-erronkekiko konpromisoa. (3 puntu).
B2: Euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo egindako ekarpena. (2 puntu).
B3: Euskal arte eszenikoen sektoreari eginiko ekarpena (3 puntu).
C) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (12 puntu).
C1: Aurkeztutako finantza-proiektuaren egokitasuna eta koherentzia (3 puntu).
C2: Proposatutako ustiapen- eta amortizazio-plana (3 puntu).
C3: Merkaturatze-plana: banaketa-estrategia eta merkaturatzeko inbertsioa (6 puntu).
D) Ibilbidearen balorazioa (20 puntu).
D1: Pertsona edo entitate eskatzaileak egindako ekoizpen kopurua (4 puntu).
D2: EAEn azken 3 urteetan egindako funtzioen kopurua (4 puntu).
D3: Estatuan (EAEn izan ezik) azken 3 urteetan egindako funtzioen kopurua. (4 puntu).
D4: Azken 3 urteetan egindako nazioarteko funtzioen kopurua. (4 puntu).
D5: Pertsona edo entitate eskatzailearen ibilbidearen balorazioa (4 puntu).
E) Jardueraren etengabeko hobekuntza eta berrikuntza (10 puntu).
Elementu hauek hartuko dira kontuan, adierazten den pisu espezifikoarekin:
E1: Produkzio- eta merkaturatze-prozesuen berrikuntza (4 puntu).
E2: Publikoekiko harremanen berrikuntza (4 puntu).
E3: Berrikuntza artistikoa: arte-diziplina desberdinetako hizkuntza eta intersekzio berrien garapena (2 puntu).
F) Enpresaren antolaketa-egitura (16 puntu).
F1: Aurreko ekitaldian egindako salmenta-bolumena (7 puntu).
F2: Aurreko ekitaldian izandako langile-gastuak (9 puntu).
1.2.– 4.2 artikuluan ezarritako gutxienekoa gainditu ondoren, balorazioaren bigarren fasean, honako balorazio hauek hartuko dira kontuan (guztira 20 puntu):
G) Proposatutako jardueran euskara erabiltzea (10 puntu).
Elementu hauek hartuko dira kontuan, adierazten den pisu espezifikoarekin:
G1: Euskarazko bertsioa egotea (5 puntu). Ahozkotasunik ez duten proiektuek ez dute puntuaziorik lortuko.
G2: Komunikazio-elementuetan euskara erabiltzea (5 puntu).
– Euskarazko komunikazio-euskarriak (5 puntu).
– Komunikazio-euskarri eleaniztunak, euskara hizkuntzetako bat izanik (puntu 1).
– Komunikazio-euskarri eleaniztunak, euskara hizkuntzetako bat ez izanik (0 puntu).
H) Emakumeen parte hartzea aurkeztutako proiektuan (10 puntu). Emakumearen parte-hartzea esklusiboa eta pertsona bakarrekoa den kasuetan bakarrik baloratuko da.
H1: Zuzendari artistikoa/koreografikoa emakumea izatea (3.5 puntu).
H2: Ekoizpen-zuzendaria emakumea izatea (3 puntu).
H3: Egilea emakumea izatea (puntu 1).
H4: Hurrengo postuetan dauden profesional guztien % 40 baino gehiago emakumeei dagokie: obrako pertsonaia nagusia, argiztapen-arduraduna, dekoratuen arduraduna, jantzien arduraduna, ikus-entzunezkoen arduraduna, konpositorea eta errejidorea (2,5 puntu).
2.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Sistema horren arabera, modalitaterako ezarritako zuzkidura ekonomikoa lortutako puntuazioaren arabera ezarritako lehentasun-ordenari jarraituz banatuko da, eta eskatutako dirulaguntzaren % 100 esleituko da. Eskatutako eskabidearen % 100 ezin izango da inoiz onartutako aurrekontuaren gaineko gehieneko laguntzen ehunekoa baino handiagoa izan. Hautatutako azken eskabideari dagokion dirulaguntza ez bada egindako eskaeraren % 75 baino handiagoa, deialdiaren beste diziplina edo modalitate batera bideratuko da, 2.5 artikuluan ezarritako irizpideari jarraikiz. Ehuneko hau % 60ra jaitsiko da 100.000 eurotik gorako aurrekontuetan.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Datu pertsonalak.
– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Zure datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko: Kultura- eta sormen-eremurako laguntzak eta dirulaguntzak.
Arduraduna: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
Helburua: Kulturaren eta sormenaren sektoreko laguntza ekonomikoak eta dirulaguntzak kudeatzea.
Legitimazioa: Interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzearen alde egindako misioa betetzeko beharrezko tratamendua.
Hartzaileak: Arloan eskumena duten administrazioak.
Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza gure web orrian kontsulta dezakezu:
www.euskadi.eus/klausula-informatiboak/web01-sedepd/es/transparencia/024300-capa2-es.shtml
Araudia: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoak gehitu ahal izango dira, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baldin eta Kultura eta Hizkuntza politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu baino lehen egin beharko da. Horretarako, 2.5 artikuluan aipatutako irizpidea aplikatuko da. Sailburuordearen ebazpena EHAAn argitaratu beharko da.
RSS