Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2026ko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2314

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 14koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Bilboko Hiribus Jasangarria, SL erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena ematen diona.

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, «Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzeko eta berdintasun hori eragozten duten oztopoak kentzeko, eta gizarte- eta lan-eremuan emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren eta tratu-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak sustatzeko, bai eta erakundeen eremu horretan egiten duten lana aitortzeko ere.

Dekretu horrek xedatutakoarekin bat, Bilboko Hiribus Jasangarria, SL erakundeak aurkeztutako eskabidea ikusi eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen berdintasun politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak balioetsi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bilboko Hiribus Jasangarria, SL erakundeari «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena ematea, aitorpen hori arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera, eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak oinarri hartuta.

Bigarrena.– Bilboko Hiribus Jasangarria, SL. erakundeak aitorpen hori erabili ahal izango du egokitzat jotzen dituen irudi korporatiboko elementu guztietan, indarrean dagoen bitartean, 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluen arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegi eskudunean, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 14a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala