Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2026ko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2312

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2026ko apirilaren 23koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten duena eta haien oinarri espezifikoak onartzen dituena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira agindu honetan: Agindua, 2026ko apirilaren 23koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten duena eta haien oinarri espezifikoak onartzen dituena. Agindu hori 2026ko maiatzaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (80. zk.). argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da.

2026/1805 (75/44) orrialdean, VIII. eranskinean, 1. puntuan, euskarazko bertsioan,

hau dio:

«1.– Deialdiko plazak.

Autopsietako laguntzaileen 2 lanpostu eskaintzen dira txanda irekian eta sarbide orokorreko modalitatean, honela banatuta:»

Baina hau esan behar du:

«1.– Deialdiko plazak.

Ofizial espezialisten 2 lanpostu eskaintzen dira txanda irekian eta sarbide orokorreko modalitatean, honela banatuta:».


Azterketa dokumentala