Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2026ko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
2308

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 20koa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzan administrari laguntzaile lanpostua (520033 kodea, 5 dotazioa) izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Bat etorrita Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.9 artikuluarekin eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 9.2.g) artikuluarekin, bai, halaber, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiak 2026ko martxoaren 30ean emandako ebazpenaren hirugarren oinarrian ezarritakoarekin (2026ko apirilaren 15eko EHAA, 69. zk.),

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ainoa Gallastegui Salazar administrari laguntzaile izendatzea Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzan (kodea: 520033; dotazio-zenbakia: 5).

Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko maiatzaren 20tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 20a.

Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,

MIKEL IRIONDO BILBAO.


Azterketa dokumentala