Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2026ko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2305

IRAGARKIA, 2026ko apirilaren 27koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko dokumentazio-errekerimenduak jakinaraztekoa.

Aipatutako errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie ezen, beren espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko, eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe hori igarotzen bada eta ez badute aurkeztu eskatu zaien dokumentazioa, iritziko zaiola eskaerari uko egin diotela.

Interesdunek Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan eskuratu dezakete errekerimenduaren testu osoa.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da iragarkia, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 27a.

Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,

GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala