
99. zk., 2026ko maiatzaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2304
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordeak 2026ko apirilaren 16an 2026-075 espedienteari dagokionez emandako Ebazpena, datu pertsonalak babesteko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa; 2026ko urtarrilaren 28ko eskariaren bidez ireki zen espediente hori.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
1.– Interesdunak, ebazpen honen aurka, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzara (DBEA) jo ahal izango du bere interesak aldezteko.
Hala ere, interesdunak, uste badu datu-babesaren arloko eskubideak urratu dizkiotela, aukeran eta erreklamazioa DBEAn aurkeztu aurretik, Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentrora jo dezake (Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio (Bizkaia); dpd-dbo@ertzaintza.eus), eta eskubide horiek ez direla errespetatu uste izateko arrazoiak adierazi, horri buruzko balorazioa jasotze aldera.
2.– Interesdunak eskuragarri dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia). Alabaina, bulego horretara joan arren, ez dira etengo aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak, ez eta eragotziko epe horiek hastea ere.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2026ko maiatzaren 12a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
ASIER ERKOREKA ARRUZA.
RSS